#ESKUTIKeskura kanpaina abiatu du Errigorak, oliba olioa ardatz

  • Otsailaren 20tik martxoaren 4ra bitarte oliba olio birjina estra eskatu ahal izango da Errigoraren kanpaina berriaren barnean. Horretara dator Errigora, Nafarroa hegoaldeko produktuak herriz herri eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzera.


2015eko otsailaren 20an - 12:35
Azken eguneraketa: 2015-02-23 09:00:27

Geroz eta ekoizle gehiagok parte hartzen dute eta geroz eta gehiago dira auzolanean oinarritutako merkaturatzea indartzen ari diren kontsumitzaileak. Pasa den udazkenean 12.000 saski banatu zituzten. Aurten 50 herritan eskuratu ahalko da Nafarroa hegoaldeko olioa.

Urte osoan bertoko jakiak kontsumitzera bultzatzea eta Nafarroako erriberan euskara sustatzeko sortu dute Errigora dinamika.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Eguneraketa berriak daude