Otsailaren 20tik martxoaren 4ra bitarte oliba olio birjina estra eskatu ahal izango da Errigoraren kanpaina berriaren barnean. Horretara dator Errigora, Nafarroa hegoaldeko produktuak herriz herri eta ekoizlearen jatorrizko prezioan eskaintzera.
Geroz eta ekoizle gehiagok parte hartzen dute eta geroz eta gehiago dira auzolanean oinarritutako merkaturatzea indartzen ari diren kontsumitzaileak. Pasa den udazkenean 12.000 saski banatu zituzten. Aurten 50 herritan eskuratu ahalko da Nafarroa hegoaldeko olioa.
Urte osoan bertoko jakiak kontsumitzera bultzatzea eta Nafarroako erriberan euskara sustatzeko sortu dute Errigora dinamika.