Hizkuntza eskubideak ohi baino gehiagotan agertu dira titularretan azkenaldian, berri onik iragarri ez badute ere. Epaitegiek atzera bota dituzte hizkuntza eskakizunak herritarren zerbitzurako hainbat lanpostutan. Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka Barakaldon izan da herritarrei euskaraz bizitzeko tresnak emateko asmoz.
Euskaraz bizi nahi eta ezina, eguneroko ogia da euskaldun askorentzat. Oztopoak hor daude, gugandik gertu ala urrutiago: Ipar Euskal Herrian ezin dituzte azterketak euskaraz egin; Eusko Jaurlaritzak ez du ikus-entzunezkoen legea betetzen; edota Nafarroako Gobernuak trabak jartzen ditu D eredua eskaintzeko; azkenekoz Lerinen ukatu du.
Hizkuntza Eskubideen Behatokia 2001ean sortu zuen Kontseiluak herritarren eta kasuan kasu eskubideak urratzen dituen enpresa edo administrazioaren artean bitartekari lanak egiteko. Geroztik horretan dihardu, eta urtean 1.000 kexa baino gehiago jaso ohi ditu. Horiez gain badira zorion mezuak ere, egoerari buelta ematea lortu direnekoak.
Barakaldoko kasua
Barakaldoko euskaltzaleek ere ez dute urtea ondo hasi. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du udalak ezin diela euskara eskakizunik egin zerbitzu publikoetarako azpikontratatutako langileei. Euskalgintzaren Kontseiluak salatu du egun indarrean dagoen euskararen normalizaziorako dekretuak ahalbidetzen duela azpikontraten klausuletan euskara exijitzea.
Ostegunean Behatokiko zuzendari Agurne Gaubeka izan da Barakaldoko Clara Campoamor kultur etxean: “Hitzaldion helburua herritarrak ahalduntzea da, hizkuntza eskubideak ezagutarazita”, azaldu du ikus-entzuleak iristen eta kokatzen ari ziren bitartean. Jardunaldia Sasiburu euskara elkarteak eta Barakaldo Euskaraz taldeak antolatu dute.
“Denok dugu gure hizkuntzan artatuak izateko eskubidea, baina ez da nahastu behar lege-babesarekin; hori, zoritxarrez, Euskal Herriko zonalde batzuetan dago indarrean, eta ez da beti betetzen”. Gaubekak nabarmendu du bereizten jakin behar dela zer den eskubidea eta zer legeak dioena. Giza Eskubideen deklarazio unibertsalak aitortzen du “ez dela inor diskriminatuko hizkuntzagatik”.
Eusko Jaurlaritzak Behatokiari argudiatzen dio ez dutela “ezer inposatu nahi”, eta boluntarismoaren esku uzten dute
Legeak eskubidea bermatzeko eginkizuna du, baina ez du betetzen. Hizlariak honela azaldu du: “Eskubidea aitortzen zaigu, baina pasiboki. Guk egin dezakegu euskaraz, baina ez dugu bermatuta erantzuna euskaraz izango dugunik, ez dagoelako legerik horretara behartzen duenik”.
EAEko kontsumitzaile eta erabiltzaileen legediak euskarazko zerbitzua ematera behartzen ditu publikoak diren osasungintza eta hezkuntza, besteak beste, baita sektore pribatuko enpresa ugari ere; esaterako, komunikaziokoak, energia enpresak edota garraiokoak.
Legean jasota dago, baina hizkuntza eskakizunak urratzeagatik ez dute inolako zigorrik ezartzen. Eusko Jaurlaritzak Behatokiari argudiatzen dio ez dutela “ezer inposatu nahi”, eta boluntarismoaren esku uzten dute. “Baina ikusi da horrek ez duela funtzionatzen, eta legearen bermea beharrezkoa dela. Katalunian, esaterako, administrazioa askoz zorrotzagoa da eta katalanak askoz presentzia handiagoa du. Nahi bada, posible da”, uste du Behatokiko kideak.
Mitoak epaitegietaraino sarturik
Administrazioak beste aldera begiratzen duen bitartean, epaitegietatik ari dira iristen azken zartakoak hizkuntza eskubideentzat. Nafarroan lehendik ohikoak ziren euskara zokoratzeko halako epaiak, baina EAEn azken denboraldian ugaritu egin dira. “Interesdunak ohartu dira epaitegietan badagoela euskara baztertzeko aukera, eta horretara jotzen ari dira”.
Epaien oinarrian jendartean errotuta dauden aurreiritziak daudela azaldu du Gaubekak. “Epaitegiak mito horiez baliatzen dira: izan euskara oso zaila dela –Laudioko kasuan, adibidez–; hizkuntza guztiek ez dutela egoera orotarako balio; edota hizkuntza komunikatzeko tresna bakarrik dela, eta horregatik eraginkorrena hautatu behar dela. Urrutiko usteak dirudite, baina halako iritziak entzun ditugu herriz herri ematen goazen hitzaldiotan. Uste baino barneratuago ditugu, eta euskararen aurkako epaiak horren isla dira”.
Epaitegien azken jokaldiaren aurrean, herritarren erantzuna ozenagoa egin delako sentipena dute Barakaldon
Ez da falta izan “mediku ona ala mediku euskaldunaren” eztabaida. Gaubekarentzat “ez du ez hanka ez buru”. Euskalduna izanda, ezin al daiteke ona izan? Eta ona ez dela hain ona izango gogorarazi du, herritarrek eskatzen duten hizkuntzan artatzen ez badaki. “Izan ere, hizkuntza normalean beste guztitik isolatu ohi da, baina beste eskubide batzuen oinarrian dago. Osasunerako eskubidea urratzen ari dira euskaraz artatua izatea nahi duen gaixoak bi orduz itxaron behar badu itxaron gelan. Edo segurtasunerako eskubidearekin berdin, larrialdi batean euskaraz deia egin eta ulertzen ez bazaituzte”.
Epaitegien azken jokaldiaren aurrean, herritarren erantzuna ozenagoa egin delako sentipena dute Barakaldon. Manifestazio jendetsua egin zuten epaia ezagutu ostean.
Hitzaldira ere etorri dira hainbat, eta haiek ere izan dute zeresana: “Barakaldon beste zonalde batzuetan baino erdara gehiago entzuten denez, badirudi bertako euskaldunok eskubide txikiagoa dugula euskaraz bizitzeko. Herri euskaldunagoetan lehenesten dituzte euskarazko zerbitzuak, eta Barakaldo eta gisakoak azkenerako utzi. Barakaldo Salamanca balitz bezala tratatzen dute”.
Agian behar baino gutxiago hitz egin digute Behatokiaz, baina Gaubekak gogorarazi du herritarren eskura dagoela “365 egunez eta 24 orduz”. Clara Campoamor kultur etxetik eskubideez eta legediaz jantziago irten gara bertaratutakoak, baita Sasiburu elkartearen txapa soinean ere: “Zure euskara polita da!”.
Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]