Elkarretaratzeak antolatu dituzte Bilbo eta Donostian, euskaldunen aurkako sententziak salatzeko

  • Azken asteetan, oldarraldi judizialaren baitan, hiru sententzia gehiago egon dira euskal administrazio publikoan euskararen normalizazioa helburu duten neurrien aurka. Hori dela eta Euskalgintzaren Kontseiluak elkarretaratzeak deitu ditu Bilbon azaroaren 24rako eguerdian.

Oldarraldi judizial eta politikoaren aurkako manifestazioaren artxiboko argazkia. Kontseilua

2025eko azaroaren 20an - 17:00
Azken eguneraketa: 2025-11-21 08:37
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Lehenik Gipuzkoako Foru Aldundian administrari jarduteko euskara eskakizuna baliogabetzen duena iritsi zen. Beste biak Bizkaiko Foru Aldundiko lan publikoetan zeladore gisa eta GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundean gizarte integratzaile izateko euskara jakin beharraren aurkakoak izan dira.

Etenik ez duen oldarraldi judizialaren aurrean, Euskalgintzaren Kontseiluak, ELA eta LAB sindikatuekin batera, bi elkarretaratze deitu ditu datorren astelehenerako, azaroak 24, egun eta ordu berean.

  • Donostian, 12:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregiaren aurrean, Gipuzkoa plazan.
  • Bilbon, 12:00etan, Justizia Jauregiaren aurrean, Albia Lorategian.

Deia luzatu diete euskararen eta hizkuntza-eskubideen defentsaren alde dauden eragile eta norbanako guztiei elkarretaratzeetan parte hartzera.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude