Zerbitzu publikoko langile azpikontratatuek ez dute euskaraz jakin behar Euskadiko Auzitegi Nagusiaren arabera

  • Barakaldoko Udalak azpikontratatu egiten du Gizarte Etxetako zerbitzua, eta 2021ean, 26 langileri eskatu zien euskarazko B2 edo C1 mailaren ezagutza. Vocento taldeak jakinarazi duenez, CCOO sindikatuak helegitea jarri zuen udalaren aurka, eta orain heldu da Euskadiko Auzitegi Nagusiaren sententzia.

Barakaldoko udaletxea. (Argazkia: Barakaldoko Udala)
Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2023ko urtarrilaren 2an - 11:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Barakaldon, hainbat kultur-egitasmo martxan jarri eta Gizarte Etxeak koordinatu eta kudeatzeko ardura zuten 26 langile subrogatuk. Herritarrekin harreman zuzena izango zutenez, euskara maila egiaztatua izatea eskatu zien udalak, eta Vocento taldeak zabaldu duenez, lehendik subrogaturik egonagatik ere, 2021ean estreinakoz eskatu zitzaien euskarazko 2. edo 3. perfila aitortua izatea –bigarrena administrari eta mantenu-langileen kasuan, eta hirugarrena teknikariek–. Lanpostua eskuratzeko “ezinbesteko baldintza” izatea “bidegabea” dela dio Euskadiko Auzitegi Nagusiak, ez direlako langile publikoak eta gainera, langile guztiek ez baitute “harreman zuzenik” herritarrekin. Barakaldoko Udalak bi urteko epea ematen zien behin lanean hasi eta titulua eskuratzeko.

Kontseilua: "Gure eskubideak erdigunean jartzea eskatzen dugu"

Botere judizialaren "beste eraso baten" aurrean gaudela salatu du sare sozialetan Euskalgintzaren Kontseiluak, azpimarratuz, EAEko Auzitegi Nagusiaren sententziak herritarren oinarrizko eskubideak urratzen dituela, "zerbitzua euskaraz jasotzea oztopatzen" delako.

Botere judizialaren oldarraldia izan zuen hizketagaietako bat Idurre Eskisabel idazkari nagusiak ARGIArekin eginiko elkarrizketan.


Euskara lan munduan kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.