Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak Gipuzkoako Aldundiaren Kabia organismoaren hizkuntza eskakizunak "neurriz kanpokoak" zirela ondorioztatu eta zaharren egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi zuen.
CCOOk kritikatu du Eibarko (Gipuzkoa) Egogain zaharren egoitzak lanpostu guztietarako eskatu duela euskarazko B2 maila, eta legeak dioela Gipuzkoako Foru Aldundiak lanpostuen %63tan eskatu behar lukeela maila hori. Gainera, sindikatuak azpimarratu du herritarren %20-30ek eskatzen dutela zerbitzuak euskaraz jasotzea. Oharrean azaldu dutenez, adinekoen egoitzak lanpostuak eskuratzeko deialditik kanpo utzi zituzten bi langile, euskaraz idazteko eta hitz egiteko B2 maila dutela ez egiaztatzeagatik. Sindikatuak, ordea, salatu du bi langile horiek hamar urte daramatzatela euskaltegietan euskara eskakizun hori eskuratu nahian, baina behin-behineko langileak direnez, ez dutela aukerarik izan lan orduetan euskara ikasteko.
Aurrekariak
Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak ebatzitakoa ez da adinekoen egoitza baten euskara eskakizunen aurkako lehen epaia izan. 2024ko urrian, Gipuzkoako Aldundiaren Kabia organismoaren hizkuntza eskakizunak "neurriz kanpokoak" zirela ondorioztatu zuen Gonzalo Pérez Sanz epaileak. 2022an salaketa jarri zuten bi langileei arrazoi eman zien epaileak: oinarrizko eskubideen urraketa egon zela eta euskara eskakizunek enplegu publikorako sarbidea "mugatu" ziela bi langileei.
Ondorioz, Eibar, Irun, Oñati, Bergara eta Tolosako adinekoen egoitzetan 54 plaza egonkortzeko 2022an onartutako lan-eskaintza bertan behera utzi zuen Donostiako auzitegiak. Zehazki, 49 lanpostutan euskarazko B1 eta B2 mailak eskatzeagatik baliogabetu zuen lan-eskaintza.
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
UEMAren zuzendaritza batzordeko kideek hedabideen aurrean agerraldia egin dute ostegun eguerdian Zarautzen, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboa salatzeko. Epaia "larria" dela adierazi dute, eta batez ere udalerri euskaldunei eta euskaraz aritzen... [+]
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzakideak prentsa agerraldi batean esan du Eusko Legebiltzarrean dauden "gehiengoak" baliatu beharko liratekeela "hizkuntza politika berri bat ahalbidetzeko".
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, “indar politiko batzuk erabaki politikoak judizializatzen ari dira”.
Vox alderdi ultraeskuindarraren eskariz EAEko Auzitegi Nagusiak 2023ko irailean baliogabetu zituen EAEKo Udal Legearen hainbat artikulu, euskararen normalizazioaren ingurukoak. Erabaki hura berretsi du orain Espainiako Auzitegi Gorenak, eta ez dago helegiterako aukerarik... [+]
Lapurdiko eskola batetik saiatu dira datorren ikasturterako Ganbara Hostel Bilbaon aterpea lotzen, baina Behatokian salatu dutenez, idatzizko komunikazioan euskaraz aritzeagatik zera esan diete azkenean: “Espainolez mintzatzen ez ginenez, ez gintuztela beren hotelean... [+]
Hainbat urtetan jarduera hezitzaileak gazteleraz jaso ostean, bi urte direla Zabalgana ikastetxeak euskara hutsean ematea eskatu zion auzoko osasun zentroari. Osasun zentroko arduradunek diote ez dutela horretarako baliabiderik. Osakidetzak egoera ikasturte honetan... [+]
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Epaiak legez kanpokotzat jotzen du hizkuntza eskakizun egiaztagiria ez duten pertsonak Lan Eskaintza Publikotik kanpo geratzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitearen kontrako epaia izan da. CCOOk eman du epaiaren berri eta garaipen gisa hartu du.
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
2023an B1 maila eskatu zuen udalak kale garbitzailea posturako, baina horren kontrako epaiak eman zituten Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2. eta 3. zenbakiko epaitegiek. Epai horien aurkako helegiteak atzera bota dituzte orain. Hizkuntza eskubideen urraketei... [+]
Administrazio publikoarentzat Gipuzkoako zahar etxeetan lan egiten duten langileen euskara eskakizunak (B1 eta B2 mailak) “neurriz kanpokotzat” jo zituen iaz Donostiako epaitegi batek. Epai horren aurka Gipuzkoako Foru Aldundiak jarritako helegitea atzera bota du... [+]
Osakidetzan egun, ez dago bermatuta euskarazko zerbitzua. Zerbitzu gehienetan ez dago hizkuntza irizpiderik eta herritar euskaldunek bere burua nabarmendu beharra daukate, egoera oso zaurgarrian, euskarazko zerbitzua jaso ahal izateko.
Kutxa Banku Fundazioak adierazi du Kutxabankeko presidentearen adierazpenek ez dutela fundazioaren pentsamoldea islatzen, "Hizkuntza aniztasuna beti da aberastasun iturri, nekez izan daiteke oztopo", argudiatu dute.
Hizkuntzakeriatik edo glotofobiatik eta, zer esanik ez, euskararen aurkako gorrototik, askotan ikusi izan dugu gure euskara makila guztien zahagi bihurturik. Azkena, Anton Arriola Kutxabankeko presidentea ibili zaigu makilakari lanetan gure hizkuntzari astindu eta makilakada... [+]