Eskola jantokietan bertako produktuen kontsumoa exijitzeko kanpaina abian

  • Berton Bertokoa bataiatu dute egitasmoa. Eskola jantokietan bertako produktuen kontsumoa bultzatu nahi du guraso-talde batek Durangaldean; eskualdeko herri eskola eta eskola publikoetan eskaintzen den jakien kalitatea hobetzea da beren asmoa.


2016ko martxoaren 10ean - 10:49
Haurrei kalitatezko jakiak eskaintzea da xedea. (Arg: Arrosa Sarea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2015-2016 ikasturtearen hasieran sortu zuten ekimena, Durangaldeko haurrek eskola jantokietan jaten zutenaren kalitateaz kezkatuta. Produktuak “nola erein diren eta zer nolako ongarri eta zaintza izan duten ziurtatu beharra dago elikadura osasuntsu bat izateko”, diote. Elikaduraren garrantzia nabarmendu dute, “haurrak ondo hazi eta garatzeko”.

Lehen urratsa emana dute. Manifestu bat sortu du Berton Bertokoa elkarteak, zenbait eskakizunekin. Jantokietan eskaintzen diren jakiak sasoian sasoikoak izatea eta berezko propietateak gal ez ditzaten bertan prestatzea galdegin dute, besteak beste.

Kanpora begira

Egitasmoaren helburuak ez dira barnera begirakoak soilik. Baserrietako ekonomia eta ingurumenari ere onuragarri izan dakiekeela iritzi dute: “Kontsumitzeko modu horrek jasangarritasuna du ardatz, nutrizioan, baserrietako ekonomian eta ingurugiroan oinarritzen da”.  

Manifestua eskualdeko eskoletan ez ezik, gizartean zabaltzea da bultzatzaileen xedea. Beste eragileen atxikimendua ere bilatuko dute, beren eskakizunaren eragin esparrua hedatu nahian. Oraingoz zazpi ikastetxetako guraso elkarteen babesa lortu dute: Zabalarra (Durango), Landako (Durango), Traña-Matiena (Abadiño), Zelaieta (Abadiño), Maiztegi (Iurreta), Atxondo eta Elorrio.


Eskola jantokiak kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 12
Ikastetxeetan Elikadura Osasuntsu eta Jasangarria Sustatzeko Espainiako dekretua
Beste behin ere... ezer ez aldatzeko

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.