"Zertarako ekarriko ditugu zainzuriak antipodetatik hemen bertan primerakoak baditugu?"

  • Elikagaiak Euskal Herrian ekoitzi eta kontsumitzearen aldeko kanpaina abiatu du Errigorak, “bost urte maite duguna elikatzen” goiburuagaz. Nafarroako hegoaldeko euskalgintza bultzatzea da helburua. Martxoaren 7tik 22ra egin ahal izango dira eskaerak, www.errigora.eus webgunean eta hainbat lekutan banatuko diren eskuorriak betez.


2019ko martxoaren 05an - 08:40
© ERRIGORA

“Karbono-aztarna murrizteko, paisaia mantentzeko eta ekonomia bertokiratzeko asmoz gure aletxoa jartzen dugu; auzolana elikatuz, ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko distantzia laburtuz eta alde bientzat prezio zuzenak adostuz”, diote Errigorako kideek. Gainera, aurtengo edizioan “zubi berriak eraiki” dituztela diote, nekazari eta langileen artean.

Ekimena antolatzen duten bosgarren urtea da, eta urte hauetan 240.000 litro olio eta 700.000 kontserba-ontzi baino gehiago banatu dituzte. Aurten, oraindik erabakitzeke dauden 70 bat herritan egingo dute kanpaina. “Elikadura-sistemaren gaineko erabakiak gure esku egon daitezen pauso txikiak ematen ditugu, borondatezko lanean oinarritutako sarean ehuntzen”, adierazi dute.

Aurtengo kanpainak berritasun bi izango ditu. Arroza eskainiko dute lehenengoz eta kamisetak ere egin dituzte. Askotariko elikagaiak eskaintzen dituzte; zainzuri ekologikoak, tomate frijitua, barazki-menestra eta pikillo-piperrak, besteak beste. Karta guztia eta kanpainaren inguruko xehetasunak hemen.

Albiste hau Hirukak argitaratu du eta gurera ekarri dugu, CC-By-SA lizentziari esker.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errigora
'Eutsi geureari' goiburuarekin abiatu da Errigoraren udaberriko kanpaina

Nafarroako erdialde eta erriberako nekazariei eta euskalgintzari babesa adierazteko produktu loteen eskaerak egin daitezke Errigora. eus webgunearen bitartez. 'Eutsi geureari'  izeneko kanpaina abiarazi zuten atzo eta martxoaren 13ra arte aukera dago saski horietako... [+]


14.000 saskitik gora saldu ditu Errigorak, eta 185.000 euro bideratuko ditu euskalgintzara

Hamar urte dira saskiekin hasi zirela eta bi milioi euro bildu dituzte guztira.

 


Errigora, hamar urte euskarari puzka

50 euroko saski bakar eta "biribila" eta komunitatea batuko duen argazki erraldoia atera nahi dituzte urteurrena ospatzeko kanpainan. Azaroaren 9ra bitartean egin daiteke saskien eskaera.


Ludoteka euskaldunak Nafarroa erdi eta hegoaldean, aisialdian ere haurrak euskaraz aritu ahal izateko

Nafarroa erdi eta hegoaldean euskaraz ikasi bai baina erabiltzeko aukera gutxi du haur askok. Herri horietan aisialdia euskaraz gozatu ahal izateko asmoz jaio ziren Jolasteka ludoteka euskaldunak. Ikasturte honetan gutxienez 16 herri, 22 jolasteka eta 3 eta 12 urte arteko 211... [+]


Suteei aurre egiteko, auzolana eta elkar-laguntza

Iazko udan suteek panorama iluna utzi zuten Nafarroan, argazkiko San Martin Unxen lurren %95 kiskali zuten. Asko hitz egin zen hedabideetan suteek eragindako kalteez, baina nola aurre egin gero eta sute gehiago eman daitezken testuinguruari? Nafarroako Gobernuaren interes falta... [+]


Eguneraketa berriak daude