Erresistentzia Berriaren Kontseilu Nazionala sortu dute Frantziako hainbat militantek

  • Norbanakoz osaturiko egitura berria da EBKN Erresistentzia Berriaren Kontseilu Nazionala. Sistemaren aldaketa helburu, maiatzaren 27an emanen dute haien printzipio eta aldarrien berri.


2020ko maiatzaren 23an - 19:55
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erresistentziaren Kontseilu Nazionala da Frantziako Estatuan den zerbitzu publikoaren eta gizarte segurantzaren oinarrian eta funtzio bera bete nahi du EBKN Erresistentzia Berriaren Kontseilu Nazionalak. Koronabirusaren biharamuna “ezberdina” izatea nahi du egitura berri honek, zehazki, neoliberalismoaren bukaerarekin eta trantsizio ekologikoarekin errimatuko lukeen biharamun bat du xede EBKNk. Maiatzaren 27an plazaratuko dituzte xeheki haien helburu eta printzipioak –Frantziako Estatu mailan ospatzen den Erresistentziaren Eguna kari–.

Horra besteak beste nork osatzen duen kontseilua: Pablo Servigne trantsizio ekologikoan aditua; Pauline Londeix Parisko Act Up taldeko presidente izandakoa eta Botiken Politiken Behatokiaren sortzailea; Anne-Claire Rafflegeau urgentzietako langileen Inter-Urgences kolektiboko bozeramailea; Jean-Marie Harribey ekonomialaria eta ARGIAk koronabirusaren testuinguruan elkarrizketaturiko Dominique Meda soziologoa.


Koronabirusa kanalean gehiago
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...