Eneko Goiak ez die beren egoera azaltzen utzi luiziak kaltetutako herritarrei

  • Donostiako Antiguo auzoan izandako luiziaren ondorioz etxean sartu ezinik geratu diren auzotarrak udal plenoan izan dira ostegun goizean. Eneko Goia alkateak ez du haien iritzia entzuteko baimenik eman, batzarraren araudia errespetatu behar dela argudiatuz.


2019ko azaroaren 21an - 14:43

Goiak hainbat herritarren protesta eta haserrea bertatik bertara ikusi behar izan ditu ostegun goizean udal plenoa egiten ari zirela, Antigua auzoko luiziak kaltetutako bizilagunak han izan baitira euren egoera azaldu nahian.

Bizilagun horien eta Satorralaia elkartearen arabera, metroaren obrek eragin zuten luizia astearte iluntzean: "Etxe horiek ehun urte dituzte, hemen euri-jasak egin izan ditu eta inoiz ez da ezer pasa, hau ez da kasualitatea", azaldu du kalteturiko herritar batek batzarretik kanpo zegoela. Hala, Goiri ere azalpenak eskatu dizkiete horren inguruan.

Ez herritarrek ez udal hautetsiek baina, ezin izan dituzte azalpen horiek entzun, oposizioko taldeek hala eskatu duten arren, Goiak ez baitie bizilagun horiei hitz egiteko aukerarik ere eman, batzarrak errespetatu beharreko araudi bat duela esanez: "Ez dut onartuko udal batzarra zuen intereserako espektakulu bihurtzea", esan du.

Auzotarrek eta Satorralaiako kideek hainbat afixa eta kartel erakutsi dituzte, Donostiako metroa ez dela "beharrezkoa" adierazten dutenak.

Ikusi udaltzabako bideoa: