Emakume bati sexu erasoa egiteagatik, gizon bat atxilotu dute Getxon

  • Lan elkarrizketa faltsu batez baliatu da gizona emakumea bortxatzeko.


2019ko apirilaren 12an - 12:30
Eraso sexista bat salatzeko elkarretaratzea, Leioan (Argazkia: Hiruka.eus)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, asteazkenean eman zen erasoa. 44 urteko gizonak emakumearekin kontaktatu zuen, lan elkarrizketa baten aitzakia erabilita. Adineko pertsona bat zaintzeko lanpostu baterako elkarrizketa egingo ziolakoan, emakumearekin hitzartu zen Areetan. Jarraian etxera joateko gonbita luzatu zion, eta behin bertan zirela, emakumea bortxatu zuen.

Ertzaintzak ostegunean atxilotu zuen gizona, eta epailearen aurretik igarotzekoa da.


Indarkeria matxista kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...