Lan elkarrizketa faltsu batez baliatu da gizona emakumea bortxatzeko.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, asteazkenean eman zen erasoa. 44 urteko gizonak emakumearekin kontaktatu zuen, lan elkarrizketa baten aitzakia erabilita. Adineko pertsona bat zaintzeko lanpostu baterako elkarrizketa egingo ziolakoan, emakumearekin hitzartu zen Areetan. Jarraian etxera joateko gonbita luzatu zion, eta behin bertan zirela, emakumea bortxatu zuen.
Ertzaintzak ostegunean atxilotu zuen gizona, eta epailearen aurretik igarotzekoa da.