Eltze-jotzea egin dute Iruñean, udalak auzo elkarteen prebentzio zerbitzuak etetearen aurka

  • Azaroaren 3an Iruñen eltze-jotzea eta protestak egin dituzte herritarrek Alde Zaharrean, Enrique Mayaren udal taldeak zortzi auzoetako elkarteei Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuen (PEKZ) kontratua berritu nahi ez diela salatzeko. Egoera zaurgarrian dauden pertsonei babesa ematen diete PEKZek eta 200 eragileren atxikimendua jaso dute, baita profesionalena eta sindikatuena ere. Navarra Sumak agintzen duen Iruñeko Udalak Coworkids programaren bidez zuzenean kudeatu nahi du zerbitzu hau hurrengo urtean, egun talde komunitarioen bidez egiten diren kontratuak berritu gabe. PEKZak gizarte sareetan errotuta daudela azaldu dute eta ez dagoela arrazoi teknikorik udalak Coworkidsen alde egiteko.


2020ko azaroaren 04an - 11:49
Argazia: Ahotsa.info.

Mayak Prebentzio Ekintza Komunitarioko Zerbitzuen kontratua berritzen ez badie zortzi auzoetako elkarteei, hauxe da etengo dena: 0-6 urte bitarteko umeen arazoen detekzioa eta esku-hartzea; jaio-aurreko tratu txarren prebentzioa eta ama gazteak gaitzea eta drogen kontsumoari buruzko lan prebentiboak eta gurasoentzako programak.

PEKZ gizartean errotuta daude

716 hezitzaile komunitario bolondres aritu ziren PEKZetan lanean 2019an, eta 32 profesional. Parte hartzeko 402 talde egon ziren aktibo, eta urtean zehar 10.715 herritarrek hartu zuten parte, eta hauetatik 2.781en parte-hartzea finkoa izan zen.

Coworkids programaz ordezkatu nahi ditu udalak

Coworkids programa Zentro Komunitarioetan garatuko litzateke, Civivoxetan eta beste udal eraikin batzuetan. 1,3 milioi euroko aurrekontua izango luke, egun haurtzaro, nerabezaro eta familientzako programetara bideratzen den aurrekondua baino 70.000 euro gehiagorekin, asmoa izanik alor horiek guztiak Coworkids programan txertatzea.

Diario de Noticias-ek kaleratu duenez, halaber, Coworkids marka hori Logroñon erregistratua dago eta marka kudeatzen duen enpresa Iruñeko Udalarekin harremanetan jarri da marka hori erabili ez dezan eskatzeko.

Astearte honetako Eltze-jotzearen irudiak eta Alde Zaharreko elkartearen azalpenak, Ahotsa.info-k egindako bideo honetan ikus daitezke.

Naiz-ek landu du zerbitzu hau zer den eta jaso duten babesa, bi albiste horietan).

Protesta 20:00etan egin zen, hemen uneetako bat:

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gizartea
Genozidioa gelditzeko eskatu du Gasteizko hezkuntza komunitateak Palestinaren aldeko ekimen jendetsuan

Ehunka herritarrek egin dute bat hainbat hezkuntza zentrok, guraso elkartek eta sindikatuk antolatutako deialdiarekin, Palestinako umeak gureak ere badira. Genozidioa gelditu! lelopean. Sarea Euskal Herri osora zabaldu nahi dute sustatzaileek.


Gorputz hotsak
"Genero kontua da: osasun sistemak guztiz baztertzen eta erasotzen gaitu, ikusezinak gara"

Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]


Materialismo histerikoa
Zainduta

Umea gelan eranzten utzi, eta ni lau minutuan jantzi naiz, bi pasa behar izan ditudalako pulamentuzko kulerorik ez dudala ohartzeko, eta souvenir moduan gordeta nituen norbaiten kaltzontziloak janzteko. Nik bakarrik jakingo dut galtzen azpian Spiderman daramadala. Hogeita bost... [+]


2024-05-12 | Reyes Ilintxeta
Patricia López Arnaiz. Hamaika bizitza bakar batean
"Amorrua, hira eta mendeku nahia emakume baten motorrak ere izan daitezke"

Nina iragarritako señorizidio baten kronika da –Irantzu Varelaren terminoa erabiliz–. Pantaila handira orain iritsiko den filmak kontatzen du nola 30 urteren ondoren emakume zauritu bat herrira itzultzen den eskopeta batekin, etengabeko hileko moduko batek... [+]


Eguneraketa berriak daude