Ekuadorko Guyaquil hirian gorputegiak eta ospitaleak kolapsatuta, kalean agertu dira gorpuak

  • Mundu osoko kale huts eta ospitale kolapsatuen irudiekin kontrastean, inpaktu handia eragin duten irudiak heldu dira Ekuadorko Guyaquil hiritik. Gorpuak kalean abandonatuta, bertakoek gaitza zabaltzea borrokatzeko, su eman diote bati baino gehiagori.


2020ko apirilaren 2an - 20:54
Militarrak gorpuak jasotzen Guayaquilen.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

BBCk honela jarri dio izenburua: Koronabirusa Ekuadorren, Guayaquilgo drama, herrialde ugarik baino hildako gehiago dituen hiria, eta hileta duinak egiteko erlojuaren aurkako borroka. Bertan kontatu dute hileta zerbitzua kolapsatuta dagoela covid19 krisiagatik. Senide bat etxean hil dela jakinarazi eta hiru egunean inor bila ez dela joan salatu du artikuluan Jesica Castañeda herritarrak.

Hirian 2,3 milioi pertsona bizi dira eta bertan hil da herrialdeko gaitzaren iturri nagusia da.

Herritarrak salaketa gogorrak egiten ari dira, azpiko bideoan ikus daitekeenez.

Democracy Now hedabidean irakur daiteke kalean edo eraikin hutsetan plastikozko poltsetan bilduta deskonposatzen utzita hainbat gorpu agertu direla, ospitaleak gainezka baitaude han ere eta hiriko gorputegia beteta. Ofizialki, Ekuadorrek Brasilen ondoren Hego Amerikako koronabirus kasu gehien du: 120 hildako eta 3.163 positibo. Hala ere, Guayaquilen agintariek diote 400 gorpu baino gehiago berreskuratu dituztela azken egunotan.

 
Sare sozialetan salaketa ugari aurki daiteke Guayaquil hitza bilatuta.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
2025eko maiatzaren 7
Meloi saltzailea
Abaguneak

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.