Sosola baserria Eibarko Mandiola bailaran kokatua dago, Amaña auzotik gora igota. Enrike Gisasolak aittitta-amamen eskutik jaso zuen baserriaren martxa eta 1994az geroztik ekoizpen ekologikoan murgildu ziren. Egun, bi jarduera nagusi burutzen dituzte salmentara bideratuak: gaztagintza Enrike Gisasolak eta okintza Aizpea Izagirrek. EHKOlektiboko kideak izateaz gain, larunbat honetan, hilak 9, Baserriko Uzta ekimenaren baitan etxaldeari bisita antolatu dute, Ruperren kontzertuarekin batera.
Lehenik eta behin zer moduz doa larunbaterako prestakuntza? Zer espero duzue?
Prestakuntza oso txukun doa inguruan dugun babesari esker. Laguntzaile talde polita osatu da batetik, eta bestetik EHKOlektiboaren lanak asko errazten ditu gauzak. Ezin ahaztu Ruper Ordorika beraren disposizioa. Azken orduan gorabeherak eta ustekabekoak gainditzen saiatu eta animoz gaude egun-pasa ederra izango delakoan. Orain eguraldiak lagundu behar du eta badirudi ez dela erabat txarto portatuko.
Nola hasi zineten ogi ekologikoaren munduan?
Ogi ekologikoa edo baserriko ogi ekologikoak Gipuzkoan 40 bat urte izango ditu honezkero (Europako beste herrialdetan atzeragotik dator). Baserrian betidanik egin da ogia egurrezko labe zaharrean. Hala hasi ginen, amonaren esku-besoen mugimenduei so. Irin zuria erosi eta ogia etxez etxe saltzen genuen Eibarko kaleetan.
90 hamarkadaren hasieran Aristizabalgo Marilu eta Xabi okinek mundu berri bat ireki ziguten, benetako ogiaren mundua, gizakion eta ingurumenaren osasuna hobetzen duen janaria. Ikastaro eta beraien aholkularitza eskuzabalari esker fermentazio luze eta etxean ehotutako gariarekin egindako ogi berri/betikoaren sareak harrapatu gintuen.
Gipuzkoako hainbat baserrietan ere gure antzera hari zirela konturatu eta Biolur elkartean sartu ginen bertako okin-taldeko kide bihurtuz. Bestalde, bezeroek ere eskertu zuten aldaketa. Herriko denda txikiek ere eskariak egiten hasi ziren eta ondorioz, okindegi berria egin genuen lan-baldintzak hobetu eta ekoizpena handitu eta egonkortzeko.
Zertan da benetako ogiaren mundua ba?
Prozesua azaltzea luze gertatzen da baina hitz gutxitan esateko guk berantzagia (ama-orea) erabiltzen dugu soil-soilik. Garia EHko nekazariena eta etxekoa zati batean uzta jaso dugunean eta Astrie deritzon harrizko errota berezian ehotua. Irina eralgi eta zahi larria kendu ostean, urteko gariaren ezaugarriak medio, orea landuz eta dagozkion lotaldien ondoren (guztira 8 bat ordu) egurrezko labean erretzen da. Ondoren, herriko eta eskualdeko zenbait herritako denda txikietan eta kontsumo-taldean saltzen dugu.
Garia ekoizten ari zarete ere. Gipuzkoa aldean egun behintzat ez da oso ohikoa, ordea.
Garia ereitearen burutapena orain dela 8 urte sortu zen. Aspaldi ez, etxaldean gari dezente hartzen zela jakinean (50 hamarkadara arte gutxi gorabehera), berriro gari-lanetan hastea otu zitzaigun. Errezilgo Iruretxikikoekin batera ekoizpen txiki baina esanguratsua jaso dugu. Inola ez gure eskari osoa asetzeko. Baina etxeko garia izateak beti ematen dio puntu bat ogiari. Bigarren arrazoia pedagogikoa da, alegia, uzta-biltzeko garaian bezeroak auzolanera gonbidatuz garia zer den eta okintzako beste alde ezkutu baina ezinbestekoa ezagutzeko aukera ematen zaie.
Gazta ere egiten duzue.
Jatorrian gure baserriko ekoizpenaren ardatza behia izan da, inguru honetako etxalde ia guztietan bezela. Europako Nekazaritza Politiken sektorearen birmoldaketa basatia eragin ondoren ardia aterabide egokiagoa suertatu zaigu. Hauek ere, beti ezagutu ditugu baserrian baina ez zuten ganaduaren garrantzia. 2000 urte inguruan behiak kendu eta ardi gehiago jarri genituen, 2007an gaztategia egin eta gaztaren salmenta legalizatuz.
Egun, ardi gazta ekologikoa egiten dugu. Hain zuzen, ekologikoaren betekizun eta eta arautegia betetzen dugu, besteak beste, ezin dugu gure ekoizpena daukagun lur-balibideak baino gehiago handitu. Topeak ditugu, ardien kasuan zelai-hektareako hamaika ardi.
Ikusten ari gara belaunaldi berriak gaztagintzara batzea zaila dela, nekeza izateagatik. Nola ikusten duzue etorkizuna?
Nahiko iluna ikusten dugu, gure inguruan behintzat. Oso gaztagile gutxi gaude eta gazta oso gutxi jaten da, txapelketak-txapelketa, enkanteak enkante eta urtean behingo azoketako izar izan arren. Eta iritzi orokorra da sekulako gaztagile pila dagoela eta demaseko gazte mordoa saldu eta jaten dela. Ondo legoke hedabideek jarraipen handiago eta zorrotzagoa egingo baliote nekazaritza-sektoreari eta datu errealak azaleratu noizean behin. Premia ederra dago.
EHKOk agroekologian oinarritutako baserriak batzen ditu. Zergatik da garrantzitsua eredu agroekologikoa lantzea? Moda bihurtzen ari da ere EKO etiketa. Baina atzetik askoz ere hausnarketa gehiago dago...
EKO, BIO, modan daude bai. Orain 30 urte 4 hippieren burutazioa zena, bat batean multinazionalen mauka bihurtu da. Bide-urratzaileak erretreta hartzen ari diren unean, orain gutxira arte bizkarra ematen zion elikaduraren industriak begi biak jarri ditu ekologikoan eta bere esentzia galtzeko arriskuan utzi.
Bere sorreran nekazaritza ekologikoa gizartearen kezka batetik sortu zen eduki etiko handiarekin. Izan ere, XX mendeko iraultza berdeak kalteak sortu ditu, batez ere ingurugiroan. Nekazaritza intentsiboak eta bere industriak petroleo merkearen fikzioari esker janari merkea jarri du bai eskuragarri, baina zein preziotan? Kaltea nabarmena izan da ingurumenean eta pertsonen osasunean, beraz sor dezagun alternatiba, horra BIO, EKO, eta ORG (sinonimoak) bere arautegi eta lege propioarekin, Europako parlamentuaren bedeinkazioarekin. Eta horratx arrakasta, eta horratx arrakastaren ajeak: Bioindustria. Ingurugiroa gutxiago kaltetzen duen arren, nekazaria nola dago? Globalizazioak erraztutako BIO exportazio-inportazioak ez al dira kontraesankorrak dakartzaten garraio-kostuekin? Bio horrek zer eragin du mundu-mailako merkatal harremanetan, bidezkoa ahal dira herrialde txiroetako nekazariei ordaintzen zaiena?
Horren guztiaren ondoriozko hausnarketatik agroekologiaren kontzeptua sortzen da, zeinak ikuspegi soziala eranstea ere ezinbestekoa dela esaten duen nekazaritza jardueran, ingurunearenarekin batera. Euskal Herrian ere izan du bere islada: 2007-08an bertako laborariok (eta ez-laborariak baita) hausnarketa egin ostean, EHKOlektiboa mugaz gaindiko elkartea sortzea erabaki genuen. Bere fruitua EHKO identifikatzailea: Euskal Herriko laborari agroekologikoen bilgune eta gure nekazaritza eredu jendarteratzeko tresna izango dena. Bere zereginetan, eredu agroekologikoa definitu eta hedatzea, talde-dinamika sustatuz barnera begira, eta kanpora begira azkenaldiko baserriko uzta bezalako ekimenak gauzatuz. Euskal Herri guztietako laborarien autogestiorako eremu askea. Interesa duen ororentzat zabalduta dago.
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]
Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]
Marurin kokatutako proiektua da Mustai Ortua, Gorka Areitio Elorduik eta Marcela Pava Gomezek bultzatua. Diseinu grafikoko ikasketak egin zituen Areitiok eta horretan ari zen lanean, baina gainezka eginda zebilen. Pava, berriz, abokatua da lanbidez, baina ezin zuen horretan... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]
Uda da sasoirik oparoena baratzean. bai, behintzat, udaberrian ereintza eta landaketa lanak egin badira. iazko uda ez dadila errepikatu desio dute elikagaiak lurrean eta zeruari begira lantzen dituzten laborariek. Izan ere, batez beste %45 uzta txikiagoa jaso zuten. Datu hori... [+]
Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo utzi dituela Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, 12:00etan Aldundiaren aurrean... [+]
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Maiatzaren 10ean egun osoko festa berezia antolatu dute Zestoako Amilibia baserrian. Agroekologiaren eta elikadura burujabetzaren alde, Gipuzkoako Biolur elkarteak abiatutako proiektua da Amillubi, eta udaberriko hitzordua aitzakia paregabea izanen da tarte eder bat partekatu... [+]
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]