Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta Ainitzako mintegi-baso jangarria Etxalarren (Nafarroa).
Uztailaren 29an, asteartea, frutazaintza ekologikoaz ikasteko aukera ederra dute gaian interesa duten herritarrek, Biolur elkartearen eskutik.
Txangoa 9:00etan Nafarroa Behereko Ahatsa herrian hasiko dute, Erroak mintegian. Mahaño Lanathoua gazteak darama mintegi ekologiko hau eta Garazi Zabaleta kazetariak honela azaldua du ARGIAn proiektu honen sorrera 2017an: "'Hasieran asmoa ez zen horretatik ekonomia bat sortzea, gure buruaskitasunerako bidean pausoak ematea baizik', gogoratu du laborariak. Baina, landaketekin hasi zenean ohartu zen arbolak urrunetik ekarri behar zituela, Frantziako Estatuko iparraldetik edo beste zenbait tokitatik. Orduan bururatu zitzaion, interesgarria litzatekeela hutsune hori bete eta bere mintegi ekologikoa abian jartzea. Erroak landaretegia da horren emaitza".
Erroak mintegia ikusi ostean, 11:00 aldera, Izpegiko lepotik Malerrekara joango dira eta Donezteben zain izango dituzte Kibbi Sat proiektuan kiwi ekologikoa ekoizten duten Lander Sagaseta eta Maite Urroz kideak. 2008tik ari den proiektu hau ere kontatua du Garazi Zabaletak, artikulu honetan. Honela azaldu zituen hastapenak Sagasetak: "Hasieran merkatuari begira hasi ginen ekologikoan ekoizten, merkatu konbentzionalean fruta txikia ez delako behar bezala baloratzen. Baina, urteotan konbentzitu naiz eredu ekologikoa dela ekoizteko modu interesgarriena, nabari da onura lurrean eta zuhaitzetan".
Eguerdian tartea hartuko dute elkarrekin bazkaltzeko. Bakoitzak etxetik zerbait eramateko deia egin du Biolurrek.
Arratsaldean, 16:00etarako Etxalarko mintegi-baso jangarrian izango dira, proiektu honen sortzaile diren Audrey Hoc eta Aimar Rodriguezen azalpenak jasotzeko. Hoc Egonarria saioan elkarrizketatu zuen Eli Pagolak, bi kideek Biriatuko udalarekin abian duten proiektuari buruz: herrian fruta arbolak eta zuhaixkak sartzen ari dira, elikadura burujabetza hirian sustatzeko. Biriatun urtero antolatzen duten Arbolaren besta ere ezaguna da, eta Garazi Zabaletak artikulu honetan kontatua du mintegi txikien elkargune izan nahi duen besta horren berri.
Txangoan izena emateko deia zabaldu du Biolur elkarteak: horretarako, mezua idatzi daiteke biolur@biolur.eus helbide elektronikora edo deitu (0034) 943 76 14 47 zenbakira uztailak 27 baino lehen.
Egunean bertan kotxeak antolatzeko bi elkargune proposatu dituzte: batetik Etxalargo Benta; eta bestetik Irungo Zaisa poligonoan dagoen ETH hotela. Izena ematerakoan adierazi behar du norberak nora joango den.
Bixiten gastua Biolur elkarteak bere gain hartu duela jakinarazi du, Cederna-Garalurrekin elkarlanean antolatuta, eta herritarrei dei egin die proiektuak bertatik ezagutzeko eta jakintzak partekatzeko aukera baliatu dezaten.
Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]
HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]
Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte.
Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo utzi dituela Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, 12:00etan Aldundiaren aurrean... [+]
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Kanboko (Lapurdi) lurrak babesteko deia zabaldu dute ELB, Lurzaindia eta Ostiak. Maiatzaren 17an ibilaldia, ekitaldia eta landaketa herrikoia antolatu dituzte. "Lurraldearen oraina, eta geroa ere, gure inplikazioaren araberakoa da", adierazi dute.
Gasteizko Basaldea etxaldean dago kokatuta Soilik nekazaritza birsortzaileko proiektua, Abetxuko auzoan, eta Jaime Garcia, Joseba Vigalondo eta Javier Chaves dira bultzatzaileak. “Lehen sektorean, eredu agroekologikoan inkorporazio berriak bultzatzea da gure helburua,... [+]
Itsason (Gipuzkoa) elkarren ondoan dauden bi baserri dira Urteaga eta Urkulegi, duela zenbait urte elkartu eta proiektu bateratua martxan jarri zutenak. “Bi baserriak elkartu eta ekoizpen proiektua abiatu genuen, eta 2011tik dedikazio osoarekin ari naiz honetan”,... [+]
EAEko ekoizpen ekologikoaren kontseilua da ENEEK-Ekolurra, eta zertifikazioaz gain, eredu ekologikoaren aldeko sustapen lana ere egiten du elkarteak. “Gaur egun, argi ikusten dugu etorkizuneko eredua dela ekoizpen ekologikoa, eta badagoela honi buruzko informazioa emateko... [+]
Ekolurrak irailaren 23a, Europar Batasuneko Nekazaritza Ekologikoaren Eguna, aprobetxatu du tresna berria aurkezteko. Elikagai ekologikoak kontsumitzeko erraztasunak eman nahi dizkie herritarrei, Sareko bilatzailearekin: Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ekoizle ekologikoen 269... [+]