Egia eta gezurrei buruz

  • Egia izanik Amnistiaren Aldeko Mugimenduari loturik nagoela eta hemen adieraziko dudana nire militantzia politikoak markatuta dagoela, egia da ere neure izenean bakarrik hitz egingo dudala, beste inor ordezkatu gabe.


2016ko martxoaren 15an - 09:52

Gezurra da amnistiaz egiten dudan defentsak inorenganako aiherrean daukanik jatorria, nire konbikzio politiko sakonenetan baizik, batzuen jarrera politikoek aiherra eragiten didatela onartuta ere. Egia da Sortuko elite politikoek amnistiaren kontzeptua ahaztu ondoren berreskuratu dutela piztia lasaitzen saiatzeko, etorkizunean berriz zakarrontzira botatzeko intentzioarekin. Gezurra da ez nik ez nire inguruko inork poliziarentzat lanean dihardugunik, baina egia da Sortuko zuzendaritzakoak Aresekin bildu zirela Barne Sailburua zenean sabotajeekin lotzen zituen pertsonen zerrenda batez hitz egiteko, Sortukoek zerrendan agertzen zirenen militantzia baldintzatzeko erabili zutelarik.

Egia da amnistiaren alde lanean gaudenok gorrotatzen gaituzten presoak daudela eta mehatxatu ere egin gaituztela. Egia da Sorturen ildoarekin konforme dauden presoak daudela. Egia da gurekin guztiz ados egon ez arren errespetatzen gaituzten presoak daudela. Egia da gurekin pozik eta Sorturekin nazkatuta dauden presoak daudela. Gezurra da nire inguruko inork euren kolektiboa uztea proposatu dienik. Egia da preso politiko guztiak ez daudela EPPKn. Egia da Sortuko zuzendaritzak etengabeko saiakerak egin dituela EPPKren jarrerak baldintzatzeko eta, “Rufi Bidea” aurrera ateraz, kolektibo horretako kideen erdia kanpoan geldi daitekeela kalkulatzen dutela, baina berdin zaie. Egia da kolektiboan geratzen den kohesio apurra leherrarazten duten bitartean “Gora EPPK” dioten pegatina asko ateratzen dituztela eta zenbat eta gehiago apurtu orduan eta gehiago oihukatzen dutela leloa. Zenbat eta gehiago apurtu orduan eta gehiago leporatzen diete apurtzea gainontzekoei.

Gezurra da amnistiaren alde lan egiten dugunok errepresiotik salbu gaudenik, estatuak gure izateaz pozten direla gezurra den bezala. Gezurra ez dena da estatuak beti poztu direla militante batek hirugarren gradua eskuratzeko ezarritako baldintza legalen aurrean amore eman duen bakoitzean. Gezurra da, EPPKren zatiketari dagokionez, estatuek lortu ez dutena parte naizen mugimenduak lortu duela. Egia da estatuek ez dutela lortu errepresaliatuek euren izaerari uko egitea, eta aldiz Sortu helburu hori lortzeko zorian dagoela.

Egia da diziplinaz gehien hitz egiten dutenetako batzuk indiziplinatuenak izan direla kartzela ezagutu dutenean, Sortuko jende asko, ziegetatik pasatu denean, benetako duintasun eredua izan den bezala. Gezurra dira gure ibilbide militanteari buruz esaten dituzten gauza asko, baina ez dut neure burua justifikatuko, badakit kartzelako kide batzuek, gure egungo militantziarekin ados egon ez arren, argi utzi dutela egokitu zaizkigun tokietan aurpegia eman dugula beti.

Egia da preso batzuek legedia onartzeak onartzen ez dutenen bizi baldintzei kalte egingo diela, egia ere haien guztien izenean egindako deklarazio batzuek ustez ordezkatu nahi izan den pertsona askori mina, amorrua eta inpotentzia eragin dietela. Egia da EPPK siglak aspalditik arma gisa erabili direla politikoki umezurtz sentitzen garenon aurka, horrekin kolektiboko kide batzuen malkoak eragin dituzten arren.

Egia da otsailaren 20an kartzeletarako martxetan parte hartu zuten gehienek presoen alde egin zutela, apirilaren 17an parte hartuko duten gehienek egingo duten bezala. Gezurra da mobilizazio horiek deitu dituztenek presoen alde egin dutenik. Egia da edozeren eta edonoren gainetik pasatuz ildo politiko bat elikatzeko deitzen dituztela.

Egiarik handiena zera da, Euskal Herrian kemen eta elkartasun dosi handiak daudela eta errepresaliatu politikoak dauden bitartean ez dela faltako gure herriaren eta haien askatasunaren alde azken hatsa emateko prest dagoenik, eta hori ere edozeren eta edonoren gainetik pasatuz izango da. Inork ez dezala zalantzarik izan.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbidera.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude