Efemerideak gugan zauriak direlako. Hala kantatu zigun Anarik, joan den urteko urrian Kortxoenean eman zuen kontzertuan. Bai, gaurkoan bederen, efemeridea zauriak dira guretzako.
Izan ere, urteurren ilun bat datorkigu gainera. Azaroaren 3an urte bat beteko da eraikuntza enpresaren soldatapeko kaputxadun mertzenarioek Kortxoenea bortizkeriaz hustu eta eraitsi zutenetik.
Orain, urtebeteko perspektibarekin argiago ikusi dugu ze paper jokatu zuen Donostiako Udal Gobernuak afera honetan.
Udal gobernuak behin eta berriro “pribatuen arteko gatazka” gisa kokatu zuen arazoa. Jasan genuen legez kanpoko desalojoaren inguruan ezer ez zekiela esan zuen, baina hara ze kasualitatea! Epaiketako paperak begiratuta, desalojoan Ertzaintzak identifikatu zituen pertsonen artean udaletxeko teknikari bat azaltzen dela ikusi dugu.
Gertatutakoak gertatuta, jakina den moduan Udal Gobernuarekin Zemoria eraikinaren inguruko proposamena lantzen aritu ginen, hitzez alternatibak bilatzeko borondatea adierazi zuten eta. Baina halakoetan gertatu ohi den moduan, hitzak haizeak eraman zituen, azkar batean gainera. Eraikin horri begira argia izan zen Udal Gobernuaren erantzuna, eta Miren Azkarate kultura zinegotziak Irutxuloko Hitzari eskaini zion elkarrizketa batean esandakoak argi laburtzen du:
“Donostiak duen kultur jarduerari mesede egiten dio horrelako proiektu autogestionatu batek. Hori argi esan diegu eurekin izandako bileretan. Zemoria zuten begiz jota, baina eraikin horretarako badaude beste asmo batzuk hezkuntzarekin lotuak, eta hasieratik esan genien lehentasuna izango zutela hezkuntza proiektuek. Momentu honetan lanbide heziketako proiektu bat ari gara lantzen. Beraz, horren arabera ikusi beharko da, izatekotan, zer espazio geratzen den libre”
Iturria Irutxuloko Hitza.
Herritarron memoria kolektiboa ez da ordea zenbait agintarik uste dutena bezain laburra, eta gogoan dugu Alde Zaharreko “Auzoetxe proiektuarekin” gertatu zena.
2014ko maiatzean Alde Zaharrean Bizi auzo elkartearen eskaera bat lantzen ari zen orduko Udal Gobernua, eta Orixe ikastola izandako Campanario kaleko eraikinean Alde Zaharreko Auzoetxea sortzeko elkarrizketetan zebiltzan. Honen aurrean, Eneko Goia buru zuen PNV eta PSOEren aldeko bozkekin Alde Zaharreko auzotarren asmoak zapuztu zituzten.
Eta zein izan zen horretarako baliatu zuten argudioa? Ikus dezagun nola azaldu ziguten afera hau EAJko lagunek beren webgunean bertan:
“El grupo municipal de EAJ-PNV en el Ayuntamiento de Donostia va a registrar una iniciativa para que se ofrezca al Gobierno vasco la posibilidad de ubicar en el edificio de titularidad municipal de la calle Campanario (antigua ikastola Orixe) uno de los nuevos centros de Formación Profesional incluidos en la Agenda Estratégica de FP que el Ejecutivo autónomo se propone poner en marcha en los próximos meses. “Donostia tiene en el edificio de la antigua ikastola Orixe una oportunidad de oro para optar a albergar uno de estos centros de Formación Profesional que van a buscar potenciar uno de los aspectos más importantes de cara al desarrollo económico y social de nuestra sociedad. Tener un centro de estas características en una zona céntrica de Donostia enlaza plenamente con el destino que hasta ahora se le ha dado a este edificio y es una oportunidad que no deberíamos dejar pasar”, subraya el portavoz de EAJ-PNV en el Ayuntamiento de Donostia, Eneko Goia.”
Iturria EAJren orria.
Kuriosoa da oso, nola herritarrok kudeatzera bideratu daitezken bi espazioren aurrean, Eneko Goiaren EAJ-k argudio berbera erabili zuen bi proiektuak zapuzteko, Lanbide Heziketa eskolaren beharra hain zuzen. Kasualitatea ote?
Argudioak aitzakia bilakatzen direnean agerian geratzen da bakoitzaren borondatea. Eta honek guztiak argi erakutsi digu, argiago akaso zein, izan den eta zein den Donostiako Udal Gobernuaren jarrera. Ba al zenekiten egun Campanario kaleko eraikinak hutsik jarraitzen duela 9 urteren ondoren? Ezin al zuten bertan ezarri FP eskola, Zemoria kaleko eraikinean “Donostiak duen kultur jarduerari mesede egiten dion horrelako proiektu autogestionatu bat” eraiki ahal izateko?
Kultur Hiriburutza. Urte ederra aurtengoa, non Erregea, Javier Solana edo Durao Barroso bezalako pertsonaiak gonbidatu dituzten Donostiara bakea eta elkarbizitzaren izenean. Hori da Eneko Goia eta Miren Azkarateren kultura eredua, Kapitalaren kultura.
Baina agintari ustelen aurrean bizirik jarraitzen dugula aldarrikatuko dugu. Mozal Legea baliatuta ezarri dizkiguten 6 isun jaso ditugu dagoeneko, eta bi lagunek urtebeteko espetxe zigor eskaerari aurre egin behar diote Ategorrietako eserialdi baketsuagatik. Epaiketen gastu ekonomikoei aurre egiteko kontzertu bat antolatu dugu ostiral honetarako Doka kafe antzokian, eta gurekin izango ditugu Sonido Vegetal (Granada), Txemak (Donostia) eta Physis Versus Nomos (Donostia) taldeak, eta gaua amaitzeko DJ Miau (Donostia).
Hondeamakinek ez dute amaiera idazten, Kortxoenea bizirik.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbidera
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]