EAEn 16.000 haurrek elikadura arazoak dituztela salatu dute

  • 15 urtetik beherako 16.000 ume inguruk elikadura gabeziak sufritzen dituela salatu du Barakaldon Berri-Otxoak bazterkeria sozialaren aurkako eta eskubide sozialen aldeko plataformak.


2015eko irailaren 11n - 13:08
Haur parke baten ondora ikasmahaiak atera eta horietan plater hutsak jarri ditu Berri-Otxoak kolektiboak protesta gisa.

Ikasturte hasierarekin bat eginez, ekintza egin dute herrian plataformako hainbat kidek: haur parke baten ondoan ikasmahaiak atera eta horietan plater hutsak jarri dituzte. Langabetu askoren seme-alabek Udalaren haur eskoletan bizi duten bazterkeria ere salatu dute ekintzarekin.

Arartekoak 2014ean argitaratu zuen haurren elikadura-arazoen inguruko txostena. Bertan azpimarratu zuten elikadura arazoek okerrera egiten dutela udako sasoian, ikasturtearen amaierarekin eskolak eta jantoki sozialak ixten dituztelako.

Udako oporraldian haurren elikadura beharrak aseko dituen zerbitzuaren eskaera urteetan egin dute Berri-Otxoak taldetik, eta Barakaldoko alkatearen programa politikoan honelako zentro baten proposamena egin bazuten ere, proiektua ez dute martxan jarri oraindik.

Murrizketek eta laguntza ekonomikoen izozteak egoera are zailago egiten dutela ohartarazi dute taldetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
Etxebizitza bazterkeriak gora egin du Nafarroan

Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarearen arabera, Nafarroan bizi diren pertsonen %17,2 bazterketa edo pobrezia egoeran dago.


2024-01-10 | Euskal Irratiak
%10 hazi da Iparraldean Hazkurri Bankuak jaso duen elikagai galdea

Ipar Euskal Herriko biztanleriaren %12 pobrezian bizi da. Hori dio INSEE Frantziako estatistika institutuak iragan urrian egindako ikerketa batek. Horrek erran nahi du gure lurraldeko 35.000 herritar 1.102 euro azpiko hilabete sariarekin bizi direla.


Lanbiden dirulaguntzak eskatzen dituztenak jomuga dituen kontrol unitatea sortu dute

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren legea martxoan onartu zuen Eusko Jaurlaritzak, eta bertan aurreikusitako neurrietako bat jarri dute orain martxan: 19 ikuskatzailek osatutako Kontrol Unitatea, Lanbideren baitan. Iruzurrik apenas dagoen prestazioaren bueltan pobreak... [+]


Nafarroako Erriberan pobrezia arriskua iparraldean baino %40 handiagoa da

Nafarroako Gobernuak pobreziari eta desberdinketa sozialari buruzko zazpigarren txostena kaleratu berri du. Datuak adierazgarriak dira: Erriberako herriek pobrezia arrisku handiagoa dute, %40 iparraldeko herriek %10. 2021ean urtean 12.000 euro jasotzen zituzten herritarrak... [+]


Eguneraketa berriak daude