EAEko eskola jantokietan ari diren enpresa pribatuetako langileak grebara doaz

  • Otsailaren 26an greba hasiko dutela iragarri dute eskola jantokietako enpresa pribatuetako langileek, Hezkuntza Saileko sukaldarien baldintza berberak exijituz. LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek egin dute greba deialdia.


2019ko otsailaren 12an - 13:39

Enpresa pribatuek kudeatzen dituzten eskola jangeletako langileek mobilizazioan ikusi dute beraien eskaerei bide emateko modua, eta “aho batez” erabaki grebari ekitea. Jakinarazi dutenez, behar izatera mobilizazioak areagotzeko prest daude.

LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuetako ordezkariek Bilbon egin dute agerraldia, eta jakinarazi dutenez, azken bi urteetan hamabost aldiz bildu dira negoziazio mahaian. Alabaina, enpresen proposamena beraien eskaeratik oso urrun dagoela deritzote. Langileek Hezkuntza Saileko sukalde langileekin "homologazioa" eskatzen dute, baina patronalek planteatu dituzten aldarriak ez dituztela aintzat hartu salatu dute. Gehitu dutenez, indarrean den hitzarmeneko akordio batzuk ere “ukatzen” dabiltza enpresak.

 Homologazioaz gain, beste aldarrikapen batzuk ere azpimarratu dituzte: ratioak hobetu beharra edota gutxieneko lanaldiak finkatzea, besteak beste.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola jantokiak
Bultzatu den elikadura politikaren ondorioak:
Nekazariak kaleetan eta gurasoak haurrekin plazetan protestan

Nekazariak protestan ari dira, baina eredu agroindustrialak hartu du lidergoa. "Itun Berdea" ere, Europar Batasunaren hurrengo hamarkadako estrategia nagusia zena, pikutara bota dezakete, begirik kliskatu gabe. Bitartean, euskal eskoletan zorriak eta harrak... [+]


Ikastetxeetan jantoki-zerbitzua ematen zuen Serunion enpresari kontratua eten dio Jaurlaritzak

Ikasturtean zehar enpresaren jantoki-zerbitzuak hainbat ikastetxeetan sortutako “arazoengatik” eten dute kontratua.


Ikastetxeentzako bestelako jantoki eredu baten inguruko azterketa egingo du Hernaniko Udalak

Herriko ikastetxe eta ikasle guztientzako bestelako jantoki eredu bat bideragarria ote litzatekeen aztertzea izango du helburu lanketak. Hernaniko ikastetxe bakoitzeko gurasoen ordezkariarekin elkarlanean egingo dute.


Gasteizko Salburuako ikastetxeek sukalde propioa nahi dute, baina Jaurlaritzak ez die bide ematen

Arantzabela, Errekabarri eta Salburua ikastetxeek sukalde propioa nahi dute, auzoko eskoletako jangelak hornitzeko, baina hilabeteak joan hilabeteak etorri, administrazioaren erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute: "Arduragabekeria eta utzikeria zantzuak sumatzen... [+]


2023-11-23 | ARGIA
Hernaniko ikastetxeetako jangeletan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira paperezkoen ordez

Hernaniko ikastetxe guztietako Haur Hezkuntza zikloan eta ikastetxe bateko Lehen Hezkuntza zikloan jangelan oihalezko ahozapiak erabiltzen hasi dira, paperezkoen ordez. Udalak izan du ekimena eta berak erosi ditu 213 ikaslerentzako kotoizko zapiak herriko oihal denda batean... [+]


Eguneraketa berriak daude