Donostiako Metroaren lanak gelditzeko eskatu du ELA sindikatuak

  • Hilaren 5ean Donostiako Metroaren lanek Zubieta kalean lur jausi bat eragin ondoren, lanak gelditzeko eskatu du ELA sindikatuak, “langileen eta herritarren segurtasuna bermatu arte”. Hain zuzen, Mariezcurrena S.L., Zubieder, Campezo, Sacyr eta Cavosa enpresek osatutako Aldi Baterako Enpresa Elkartearen (ABEE) –Eusko Trenbide Sareak (ETS) sustatutako Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanen arduraduna da ABEE hori– aurkako salaketa aurkeztu du ELAk Gipuzkoako Lan eta Segurtasun Ikuskaritzan.


2020ko ekainaren 10an - 16:38
Donostiako Metroaren lanetan ur jausiak izan dira azken egunotan, eta, argazkian ikusi daitekeen moduan, lanak urez bete ziren lur jausiaren egunean. (Argazkia: ELA sindikatua)

Sindikatuak salaketan azaldu du ABEEak bazuela lur jausia gertatu baino egun batzuk lehenago zona horretako lanetan izandako ur isurien berri, baina, hala ere, ez zituela isuri horiek ikertu, ez zuela abisua eman eta ez zuela prebentzio neurririk hartu.

“Tunel barruko langileen eta kanpoko herritarren segurtasuna bermatzeko garaian ABEEak izandako geldotasunak denon segurtasuna ezbaian uzten du”, gaineratu du ELAk salaketan. Horretaz gain, lanen egoera ikusita, sindikatuak nabarmendu du “ondorio askoz larriagoak” izan ditzaketen istripu gehiago gertatu daitezke.

Horregatik, lanak gelditzeko eskatu du ELAk, baita “lanak garatzen ari den enpresatik kanpoko adituek” azterketa bat egiteko ere, gertatutakoa argitzeko. Era berean, sindikatuak Lan Ikuskaritzarekin hitzordu bat eskatu du, “salatutakoa argitzeko beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu eta arazoari irtenbide bat emateko helburuarekin”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Metroaren lanen ondorioz, atzo Donostiako eraikin batetik erlaitz eta balkoi zatiak erori zirela salatu dute

Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.


Donostiako metroaren lanek eraikin batean eragindako pitzadura salatu du Satorralaiak

Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]


Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.


2021-09-15 | ARGIA
Eusko Jaurlaritza Donostiako metroaren pasantearen lanek kaltetutako bizilagunak "isilarazten" ahalegintzen ari dela salatu du EH Bilduk

Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.


2021-09-02 | ARGIA
Xabier Albistur, Donostiako alkate-ohia: “Metroa alferrikako obra da”

Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.


Eguneraketa berriak daude