Donostiako Metroaren aurkako mugimendua Antiguon indar hartzen ari da

  • Ostegunero batzar irekia egiten hasi dira Antigua auzoan metroaren pasantearen lanak nola geratu eztabaidatzeko. Azaroaren 24ean 90 lagun batu dira. Behin amaitutakoan, Zarautz etorbidean jarritako hesiak kendu dituzte, pankarta bat jarri eta pinkateta bat egin. Udaltzaingoak ezabatu egin du eta gauez berriro egin dute pintaketa bera. Metro pasantearen proiektua aurkeztu zela urte batzuk igaro diren arren, lanen hasierarekin batera giroa berotzen hasi da Gipuzkoako hiriburuan.

Ia egunero metroaren aurkako pankartak jartzen ari dira Antigua auzoan.

2017ko azaroaren 24an - 15:18
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Ekimena amaitutakoan, ekimenean parte hartu ez baina soinean “Metroari ez” kartela zeraman emakume heldu bat identifika arazi zuen Ertzaintzak. Kontzentrazioa ez zela komunikatua izan aipatu eta informazioa biltzen ari zirela adierazi zuten.

Eragile berria Antiguan: Antiguan Metroa Gelditu

Orain arte Donostiako Metro Pasantearen aurka Satorralaia mugimendua aritu bada ere oposizioa antolatzen, Antiguan Metroa Gelditu ekimena abiatu dute aipatu auzoan, modu horizontal batean antolatu eta ekimenak aurrera eramateko.

Salaketa Donostiako udaletxean

Satorralaia bizilagunen mugimenduak jakinarazi duenez, ostiral goizean Donostiako Antiguako hainbat bizilagunek izenpeturiko salaketa aurkeztu dute, auzo horretan Metroaren eraikuntza-lanak hasi asmoz jarri dituzten hesiek eta Donostialdeko Metroaren Lugaritz-Easo zatiaren Ikerkerta Informatiboaren “neurri zuzentzaileek” ezartzen dituzten baldintzek ez dutela udal-araudia betetzen salatuz.

Azken egunetan Zarautz etorbideko eta Pio Baroja Polikiroldegiaren ondoko zabalgunean jarri dituzten hesiek urratu egiten dute udal arautegiak eta Metroaren proiektuan “ingurumen-inpaktua zuzentzeko neurriek” agintzen dituzten baldintzak, Satorralaiaren hitzetan. Udalari hartu beharreko neurriak berehala har ditzala eskatu diote salaketarekin.

“Satorraiak salatu nahi du eraikuntza-enpresek lehen jardueratik urratu egin dituztela proiektuaren ingurumen-zainketa planak ezartzen dituen baldintzak. Horrek ez du inongo bermerik ematen gero obrak aurrera egitekotan gerta daitekeenaren inguruan. Proiektua geldiaraz dadila eskatzen dugu berriro”, amaitu dute prentsara bidalitako oharra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Larrun #312 zenbakia
El Salvador-eko egoerari buruzko aldizkari monografikoa
Maria Ortegaren eskutik, El Salvador herrialdean bizi duten egoera konplexuan sakontzeko aukera izango dugu.