Auzitegiak ebatzi du enpresak kamioilariari kalte moralak ordaintzea, gehiegizko pisua garraiatzeagatik

  • EAEko Goi Auzitegiak ebatzi du Donostiako metroan lanean ari den kamioilari batek Gehienezko Pisu Baimendua baino gehiago garraiatu behar izan duela eta nahiz eta ez duen istripu edo lesio zehatzik jasan, Bizi eta Osasun Fisikorako eskubidea urratu zaiola.


2020ko ekainaren 23an - 08:54

EAEko Goi Auzitegiak ekainaren 10ean aintzat hartu du ELA sindikatuak jarritako helegitea eta adierazi du Donostiako metroko lanetako lurren garraioa eta mugimendua egiten ari diren langileen bizi eta osotasun fisikorako oinarrizko eskubideak urratu egin direla, kamioien Gehienezko Pisu Baimendua gaindituta. "Garraiolariek karga zabortegira eramaten dutenean GPBa baino %50 gehiago ere eraman izan dute; honela arriskuan jartzen da langilea, baina baita bidean dabiltzan beste gidariak ere" salatu du ELAk.

Ez da istripurik edo lesiorik jasan beharrik osasuna urratzeko

Auzitegiak ebatzi du langile bat lanean arrisku egoeran jartzeak dagoeneko urratzen duela Bizi eta Osasun Fisikorako eskubidea, hau da, ez dela istripu edo lesio konkreturik gertatu beharrik eskubide hau urratzeko. Zehazki, epaiak honakoa esaten du: “Aipatutako eskubide konstituzionala [Bizia eta Osotasun Fisikoa] ez da soilik urratzen kaltea benetan gertatzen denean, baizik baita ere bizia eta osotasun fisikoa arriskuan jartzen direnean, hori bermatzeko betebeharra duenaren –esaterako, enpresa demandatua– ekintza edota omisioengatik”.

ELA sindikatuak pozik hartu du ebazpena: "Hau lan osasunari dagokionez aurrerapauso handia da; izan ere, orain arte ohikoa zen auzitara jotzea behin lesioa gertatu eta gero; haatik, epai honek bide ematen du istripua edo kalte fisikoa gertatu aurretik enpresaren kontra jotzeko, honen erabaki edo omisio batek langileak arriskuan jartzen dituenean".

Enpresa zigortu du kalte moralengatik langileari ordaintzera

Epaiak enpresa zigortu du langilea kalte moralengatik ordaintzera. "Goi Auzitegiko Aretoak dioenez, aintzat hartu behar da kalte moralagatiko kalteordainaren balio prebentiboa, zeinak garrantzi handiagoa hartzen duen lan arriskuen prebentzioari dagokionez", ELA sindikatuak adierazi duenez.

Donostiako metroa oso lan baldintza arriskutsuetan egiten ari dela salatu du ELAk

Azken urtean ELA sindikatuak hamabi salaketa jarri ditu Lan Ikuskaritzan eta Auzitegian, Donostiako metroa eraikitzeko lanetan lege urratzeak seinalatuz: "Abusuzko eta legez kanpoko lanaldiak, gehiegizko lan erritmoak eta lan- eta zirkulazio-prebentzio eta segurtasun arauak ez direla betetzen". Egoera onartezina dela eta "etengabeko lan istripuak eragiten ari dela" adierazi du. Tresneria ere seinalatu du: "Metroko lanak itsu-itsuan eta modu kaskarrean ari dira egiten, egoera oso txarrean dauden ibilgailu, makina eta tresnekin; honek langileentzako zein Donostiako biztanleentzako arrisku larri eta berehalakoa ekar dezake".

Zubieta kaleko zuloa gertatzeko arriskuaren berri bazuen enpresak eta "ez zuen ezer egin"

"Sindikatuak Lan Ikuskaritzan salatu zuen enpresak bazekiela, ekainaren 5ean luizia eta zuloa gertatu aurretik, ur eta hondarra erruz ari zela iragazten, kezkatzeko neurrian. Egoera inola ere normala izan ez arren, enpresak iragazte horien jatorria ez zuen ikertu, eta agintariei horren berri ere ez zien eman; areago, sortu zen arrisku hori zela eta ez zuen inolako prebentzio neurririk hartu. Tunel barruan diharduten langileen nahiz inguruan bizi diren herritarren segurtasun eta osasuna zaindu eta bermatzeko ez zuen ezer egin" adierazi du sindikatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostiako metroa?
2025-03-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako metroaren lanetako gainkostua argitzeko eskatuko du EH Bilduk

Satorralaia plataformak Donostiako Metroaren Mirakontxa-Easo zatiko lanek “%164ko gainkostua” izan dutela salatu zuen joan den astean, eta, horren harira, EH Bilduk gainkostu hori argitzeko eskatu du, Eusko Legebiltzarrean erregistratutako galdera sorta baten bidez.


Donostiako metroko Mirakontxa-Easo zatiaren lanek %164ko gainkostua dutela salatu dute

Satorralaia plataformak eman du gainkostuaren berri, informazioa Jaurlaritzari eskatutako txosten batetik aterata. Donostiako metroaren Mirakontxa-Easo zatiaren lanak 53 milioi eurotan esleitu ziren, eta egungo aurrekontua 139,4 milioi eurokoa da. Donostiako metro-pasantearen... [+]


Metroaren lanen ondorioz, atzo Donostiako eraikin batetik erlaitz eta balkoi zatiak erori zirela salatu dute

Satorralaiak mugimenduak azaldu duenez, asteazken eguerdian gertatu da Urbieta eta San Martin kaleetan. Eraikina joan den urtarrilean kalteak jasan zituen beste eraikin baten alboan dago.


Donostiako metroaren lanek eraikin batean eragindako pitzadura salatu du Satorralaiak

Donostiako Zubieta kaleko eragin baten patioan agertutako arrakala "itzel" gisa deskribatu du mugimenduak. Lanak hasi zirenetik bost urte igaro direnean, Donostiako metroaren eraikuntzan egiten ari den "baliabide publikoen xahuketa etengabea" eta obra... [+]


Metroaren lanek beste pitzadura bat eragin dutela salatu du Satorralaiak

Satorralaia bizilagunen mugimenduak Donostiako Metroaren eraikuntza lanek Loiola kalearen eta San Martinen arteko izkinan dagoen eraikinean –Erviti musika denda zegoen tokian– eragindako kalteak salatu ditu.


2021-09-15 | ARGIA
Eusko Jaurlaritza Donostiako metroaren pasantearen lanek kaltetutako bizilagunak “isilarazten” ahalegintzen ari dela salatu du EH Bilduk

Donostiako metroaren lanetan kaltetutako Zarautz hiribideko eta Zubieta kaleko eraikinetako hainbat bizilaguni kalte-ordainak eskaini dizkiete gutun bidez. Donostiako EH Bilduk salatu du haiek "isilarazteko" saiakera dela.


2021-09-02 | ARGIA
Xabier Albistur, Donostiako alkate-ohia: “Metroa alferrikako obra da”

Donostiako alkate izandako Xabier Albisturrek metroaren egungo obren kontrako iritzia azaldu du Diario Vasco egunkariak egindako elkarrizketa batean. Bere ustez proiektua ez da nahikoa “anbiziotsua, obrak suposatzen duen inbertsiorako”.


Donostiako metroko lanen irregulartasunak eta horiek salatzeagatik pairatutako mehatxuak salatu ditu langile batek

Donostiako metroko obretan kamioilari gisa lan egiten du Imanolek, eta bere testigantza eman dio Berriari. Irregulartasunak eguneroko ogi direla salatzeaz gain, horiek auzitara eramateagatik jasandako mehatxuez eta kalte psikologikoaz mintzatu da.


Donostiako Metroko zuloa orain arteko handiena dela esan du ETS-k

Euskal Trenbide Sareak Donostiako Metroaren obretan agerturiko azken zuloa aurrekoak baino lau aldiz handiagoa dela adierazi du. Maiatzaren 7an eragindako zuloak 138 metro kubiko dauzka. 


2021-05-13 | ARGIA
Donostiako metroko obrek sortutako azken zuloa aurrekoen hirukoitza da EH Bilduren arabera

Pasa den astean Donostiako Zubieta kalean agerturiko zuloa estaltzeko 100 metro kubo hormigoi behar izan dituztela jakinarazi du EH Bilduko zinegotzi Garbiñe Alkizak, eta azkeneko honen tamaina aurrekoen hirukoitza dela.


2021-05-07 | ARGIA
Hirugarren zulo bat agertu da Donostiako metroaren lanetan

Donostiako EH Bilduk salatu duenez beste zulo bat agertu da metroaren obretan, oraingoan Kontxako hondartzako kabinetan. Herritarren eta langileen segurtasuna arriskuan jartzen dutelako eta dagoeneko atzerapen eta gainkostu handiak pilatzen ari delako "zentzugabekeria"... [+]


Donostiako metroan izandako istripu baten ondorioz langile bat ospitaleratu dute

Donostiako metroaren lanetan istripua izan da ostiral goizean, Benta Berriko tunelean. Oraindik informazio xeherik ez badago ere, ARGIAk jakin ahal izan du kofratua egiten ari zen langile bat dela zauritua eta ospitalera eraman behar izan dutela anbulantzian.


“Hormigoiaren mafia ala Euskal Errepublika” lelopean, Donostiako Metroaren sarbideetan ekimena egin dute

Euskal Errepublikaren aldeko Ehun mugimenduak larunbatean Donostiako metroaren lau tunelen sarreretan pankartak jarri ditu. "Metroaren zuloak frankismotik datorren eta 78ko erregimenarekin jarraitu duen sare klientelar-mafiosoaren adierazlerik ilunenak dira", salatu... [+]


2020-11-18 | Jone Markuleta
EH Bilduk, Elkarrekin Donostiak, ELAk, LABek eta Satorralaiak Donostiako metroko obrak gelditzeko eskatu dute

Donostiako Kontxa hondartzatik gertu dagoen Zubieta kalean metroko obretan berriro ere zulo bat agertu da astearte goizean. Horren harira, hainbat sindikatu, alderdi eta kolektibok obrak berehala gelditzea eskatu diote Eneko Goia Donostiako alkateari. 


Donostiako metroaren lanek beste zulo bat eragin dute Zubieta kalean

Kontxa hondartza ondoan dagoen Zubieta kalean, metroko obretan berriro ere zulo bat agertu da astearte goizean. Trafikoa moztu behar izan dute udaltzainek eta Donostiako alkateak adierazi du badirudiela ekainean gertatu zen zuloarekin zerikusia duela, modu horretan aitortuz... [+]


Eguneraketa berriak daude