Adituek eta coach-ek beti diote komeni dela konfort-zonatik irtetea. Bat-batean, izaki ñimiño batek aterarazi gaitu: jada ez da ariketa osasungarria, baizik eta errealitateak inposatutako jarduna. Koronabirusik gabe ere, jende asko bizi da ongizate-zonatik at, ziurtzat jo gabe biharamunean –edo, are, ondoko minutuetan– zer gertatuko zaion. Halabeharrez bazter utzita desirak eta aukerak.
Orain, munduko parte aberatsean lasaiago-edo bizi izan garenoi ere egokitu zaigu uko egitea balizko segurtasunaren irudipenari. Bizimodu ordenatu eta koherente baten ideiari. Nahi erara bizitzeko fantasiari.
Orain, kasurik onenean, lagun ditugu, espazio mugatu batean, deserosotasunak, emozioen eta pentsamenduen korapiloak, jakin-min, beldur eta kezken errenkadak eta ohiz kanpokoaren arrarotasuna. Larrialdiaren muinean ahal moduan ari direnek eta bizimodu jada larria larriagotzea ikusi dutenek, ezta hori ere, hain segur.
Artikulu hau azken unean idatzi dut, konfinamendua gogortu berri dutela. Maiz berandutzen naiz, eta beti da deseroso, baina oraingoan, koronabirusa estakuru, eragozgarri txikia da deserosotasunen rankingean.
Egonkortasunaren mitoa, adibidez, pikutara joan da, eta sentipena dut etengabe ari garela anabasa eratu nahian. Nahitaezko zeregina eta alferrikako lana: ariketa deserosoa.
Arrats oro, saio txikia egunerokotasun egonkorrago baten alde: leihora irten, eta txalo egitea. Horretan ere ez nabil eroso. Gogoan ditut krisi honetan beraien iraupena arriskatzen ari direnak, baina eskas sentitzen naiz laguntza gisa txalo gutxi batzuk eskaintzen. Eta deseroso sentiarazten nau, arraro, txaloak partekatzeak ideietan niregandik hain urrun daudenekin.
Hala ere, jarraitzea erabaki dut Iruñeko Zabalguneko kale honetan, non egunero 19:58an hasten baitira txaloak. Anbulantziaren bat, taxi bat edo villavesak pasatzen direnean, ene txaloak sutsuagoak dira. Txaloaldi laburra isilduta, Iruñeak beti izan baitu hotz- eta motz-ospea txaloetan, norbaitek tronboia-edo jotzen du beste kale batean (Amaiurko Gazteluan ote?). Egunero bi pieza. Gutxi batzuk gelditzen gara entzun eta txalotzera. Larunbatean, New York, New York eta Mi gran noche eskaini zizkigun jotzaileak. Igandean, ordu berriak argituta, Padam, Padam eta Ixil-ixilik” Erosoago sentiarazten nau, eta txalo beroak bidaltzen dizkiot. Ederra izanen litzateke egun batez elkar ezagutzea. Eskertzeko egokiera iristea. Musu pare bat ematea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Azken sei urteotan Piztu Donostia eragile sozialaren talde motorra osatu dugunoi txanda pasatzeko unea iritsi zaigu, mila gai eta beste mila fronte zabalik geratzen diren arren.
Duela sei urte Eneko Goiak, PSOEren laguntzarekin, osaturiko Donostiako Udalak bideratzen zuen... [+]
Ekainaren 13an hasi eta 24an amaitu zena “12 Egunetako Gerra” bezala ezagutuko da aurrerantzean. Gauza harrigarri batzuk gertatu ziren bertan, pentsaezinak ordura arte. Nahiz eta lerro hauek idaztean egun gutxi igaro diren bukatu zenetik, ondorio batzuk atera... [+]
Ondo jakina da Euskal Herriak bere buruaren jabe izateko beharrezko duen botere politikoa ukatua duela Espainia eta Frantziako estatuen aldetik. Euskal Herrian, bertan bizi, lan egin eta euskaldun izan nahi duen biztanleriari, herritar gisa bizi-proiektu duin eta ziurra garatu... [+]
Ez naiz buruan ideia hau darabilen bakarra, asko gara munduan Whatsapp eta Telegram mezularitza aplikazioak hartzen ari diren botereaz kontziente bide hori jorratu nahi dugunak.
Familia, lagunak, komunitateak, lana, komunikabideak... Mezularitza aplikazioekin dena dugu... [+]
Hondakinak etorkizuneko material berriak dira. Iragarki marketineroa izan daiteke, baina diseinu eta eraikuntzaren ikerketa munduan sormen bideak irekitzeko aukerak ekarriko ditu, dudarik gabe. Europako hondakinen legedia zorrotz jarriko dela iragartzean, nolabait ulertarazten... [+]
Twerk klasean gertatu zen, Bilbon. Merkataritza-gune batean dago dantza eskola, eta gortinek ez dituzte kristalak erabat tapatzen. Emakumezko lau ikasleok eta irakasleak luzaketak egiten geundela, gure short labur eta top-ak jantzita, bi mutiko hasi zitzaizkigun kristalaren... [+]
Herria astekariaren ez hain aspaldiko aleak irakurtzea aski da antzemateko Mixel Garikoitzek Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako gizarte nagusiki katolikoan utzitako arrastoaren sakonari.
Ibarreko Garakoitxeko semea, bertze ordezkaririk ez du Iparraldeak Erromako... [+]
Berriz gertatu da. Bartzelonako Unibertsitateko ikerlari batzuek (emakumeak) salatu dituzte beren nagusiarengandik (gizona) jasandako sexu erasoak eta nagusikeria edo botere-gehiegikeria. Eta berriz ere, ospe handiko gizonaren aldeko adierazpena bultzatu dute, baita... [+]
Semea futbol talde batean jolasten da eta, kurtso amaieran jokatutako hamaika torneoren artean, Athletic Cup-era gonbidatu dute bere ekipoa aurten. Txapelketak laurehun talde eta 5.000 futbolari inguru batu ditu; haur eta nerabe, senideak eta lagunak kontatu gabe. Itzelezko... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Gauzak ez dira horrela, baina horrelaxe daude, bai. Euskal erreferente politiko ofizialak Espainiara eta Frantziara begira daude Euskal Herrira bainoago. Estebanek eta Otegik etengabe kontseiluak ematen dizkiote Sánchezi gobernagarritasun modu berriaz eta Espainiako... [+]
Erakundeek, beren helburua bete ondoren ere, bizirik irauteko ahalegina egiten dute, Max Weber-ek zioen modura. Baina porrotaren kontzeptuaren eremutik haratago joan eta jakinduria eta ausardia behar dira elkarte bat amaitzeko, Alan Badiou gogoratuz.
Euskal Herrian ere... [+]
Azken urteotan Donostian gero eta ozenago entzuten ari gara bizilagunen ahotsa: turistifikazioa gure hiria itotzen ari da. Joan den ekainaren 15ean, ehunka donostiar atera ginen berriro kalera gure bizi-baldintzak eta bizimoduak defendatzera. Jendartearen eta auzoen beharrak... [+]