Dena dago aldrebes lehen sektorean

  • Eneko Egibar Artola albaitariaren iritziz, “lehen sektoreko politikak guztiz aldrebesak dira”. “Eta gauzak beste modu batean egingo bagenitu?” itauntzen gaitu. Albert Einsteinen aipu bat ekarri digu gogora: Ondorio desberdinak nahi badituzu, ez egin beti egiten duzuna”.


2016ko apirilaren 27an - 08:25

Gazte denboran Andoainen bizi nintzen eta Prontxi izeneko emakume batek ekartzen zigun esnea egunero etxera; Arbitza baserriko Prontxi. Ni haurra nintzen, baina gogoan dut emakume hura nola etortzen zen egunero etxera esnea banatzen, gurasoek berari erosten baitzieten esnea, Sorabillako Prontxiri. Gabonetan, Goiburu auzoko Sebas baserritarrak urtero aitari bi oilasko oparitzen zizkion, bizirik. Etxe ondoko Txitibar baserriko Joxeri eta bere emazte Piliri, askotan erosten genizkien etxerako barazkiak… Denborarekin pertsona haiek desagertzen joan dira eta, orokorrean, elikadura “sortzen” zuten pertsonak merkatutik aldentzen joan dira. Merkatuan Prontxi, Sebas eta Joxe gutxi geratzen dira, eta geratzen direnetatik bakar batzuk mantentzen dute merkatuarekin zuzeneko erlazio eta protagonismo hori, oso gutxik. Oro har, baserritarren kokapena elikagaien merkatuan aldatuz joan da, orain ekoizleak eta baita kontsumidoreak ere merkatuan beste kokapen bat edukitzera bultzatu dituzte. Elikagaien merkatuan ikusle funtzioa betetzen dute, bai baserritarrek, eta bai  kontsumidoreek ere. Partida nagusia beste batzuek jokatzen dute.

Orain dela 30 urte baserritarrak bakarka aritzen ziran merkatuan, eurak euretara. Baina orduan elikaduraren merkatuaren zati handi bat haiena zen, haiek ziren protagonista nagusiak kontsumidorearekin batera elikagaien salerosketan gertatzen ziren gorabehera guztietan. Merkatuan beste aldean zeuden bezeroekin baserritarrek zeukaten harremanaren giltza, eta bere gain hartuta zeukaten produktuen marketinaren eta komunikazioaren ardura. Baserritar bakoitzak lantzen zuen bere “marka”ren definizioa, eta produktuak merkatuan eduki zezakeen erantzukizuna ere bere gain hartzen zuen.  

Gaur egun, aldiz, pentsa daiteke, neurri batean behintzat, baserritarrok kooperatiben bidez elkartu direla, eta elkartze horrek lagundu egin beharko liekeela merkatuan oraindik protagonismo gehiago berreskuratzen. Baina, kooperatiba horien sorrerak ondoriorik eduki al du merkatuan? Eta kontsumidoreekin harremanak sortzeko bidean baliagarriak izan al dira? Teorian behintzat, bide egokia da elkartzearena. Ez soilik aldamenekoarekin, aldamenean ez duzunarekin batzea ere beti da interesgarria merkatuan aritzeko orduan. Gainera, merkatuan kolektiboki hartzen diren erabaki horiek lagundu egingo dute gizarteak ere arlo sozialean aurrerapausoak lehenago eman ditzan. Baina, kooperatibek bide hori jorratu al dute? Ez al da kooperatiba horien sorrera baserritarrek merkatuan produktuen, prezioen, eta produktuen ezaugarrien kontrola galdu duten une berean gertatu?

Hamarkada hauetan lehen sektoreko protagonistak merkatuarekin interlokuzioa galtzen joan dira, eta jadanik ez dute zuzenean merkatuan erabakigarriak diren proposamenetan parte hartzen. Gaur egun, baserritarrei eta arrantzaleei –kontsumitzailearekin batera– elikagaien merkatuan begirale funtzioa betetzea egokitzen zaie. XXl mendean elikadura, oro har, bakar batzuentzako negozio handi bihurtu da, eta negozio horretan orain dela 30 urte elikagaien salerosketan parte hartzen zuten bi aktiboak –lehen sektoreko baserritarrak, arrantzaleak eta kontsumidoreak– desagertu egin dira. Gaur egun esparru horretan ez daukate jokorik. Nahiz eta, adibidez, baserritarrak kooperatiba desberdinetan batuta egon, eta nahiz eta merkatuan ari diren marka komertzial batzuen izenak beraien esku eduki, desagertzen joan da sektorearen pisua merkatuan. Merkatuko  elikagaien jokoaren araudia ez du inondik inora lehen sektoreak jartzen; eta ondorioz, sektoreak ez du eraginik elikagaiek merkatuan hartzen duten prezioetan; ez sektoreak, ez eta kontsumidoreek ere. Hor dago akatsa, produktuen merkatuko balioan eta elikagaiengatik trukean ordaindu behar denaren erabakietan sektoreak ez du parte hartzen. Beste batzuek erabakitzen dute. Baina, nork? Bada, banketxeek, inbertitzaileek, eta abar luze batek. Eta horrexegatik, oraindik XXl. mendean gosea xaxatzen duten herrialdeak daude munduan. Elikagaiak gutxi batzuen negozio handi bihurtu baitira politika eta politikarien baimenarekin.

Bestalde, egunetik egunera gero eta alde handiagoa dago produktoreek beren elikagaiengatik jasotzen duten diru kopuruaren eta kontsumidoreek ordaintzen dutenaren artean. Kapitalak, ahalegin guztia egingo du hori horrela izan dadin eta merkatuko erregelek modu horretan jardun dezaten. Politikariek, horrek guztiak modu horretan funtziona dezan, estaldura egokia emango diote ohiko merkatuko funtzionamenduari; batez ere mendebaldeko merkatu ereduak “horrela” funtziona dezan. Merkatuaren zimendatzea ezin baita aldatu; asko jota, sektoreari eta kontsumidoreei zimendatzearen kolorea aldatzen utziko diote. Eta, horrela, adibidez Amerikako Estatu Batuetan (AEB) gizartean, Indioen Erreserbek duten funtzio berbera betearaziko diete merkatuan, sortu berri diren kontsumo-taldeei. Hots, funtzio testimoniala merkatua osotasunean hartuta. Gainera, ”sistemak” sortzen dituen araudien menpe (komertzialak, osasunekoak…), beti “inguraturik eta kontrolpean” egingo du bidea.

Merkatu nagusiko joko-zelaiaren arau nagusiak jadanik definituta datoz. Esaterako, norbaitek arrautzak ekoitzi nahi baditu, hasi orduko definituta izango du zein motatako pabiloiak egin behar dituen, zein motatako oilaskoak ekarri behar dituen; norbaitek aterako dizkio egunero arrautzak pabilioitik distribuzio handiko norabidean; norbaitek esango dio osasun-legediak kontuan hartuta zein epetan garbitu behar duen pabiloia; eta, azkenik, norbaitek esango dio zenbat ordainduko dioten arrautzen truke. Berak ez du ezer ere esango, bakarrik onartu egingo du. Eta hori da gaur egungo politikariek eta sistemak babesten duten eredua. Menpekotasuna diru-laguntzen truke. Eta onartu beharra dago eredu hau zeharo erosoa dela baserritarrentzat, politikarientzat… guztientzat. Nahiz eta ereduak agerian uzten duen elikagaien burujabetza benetan zeinen esku dagoen, badirudi politika ofizialak joko-zelai hori onartua duela. Gehiago esango nuke, horixe da onartzen den joko-zelai bakarra merkatu globalean, beste ereduak anekdotak izango bailirateke ekonomia eta merkatua osotasunean begiratzen badugu.

EAEn eta 2016 urtean eskola publikoetan catering-enpresen adjudikazioarekin gertatu dena, azken finean aurreko paragrafoan esaten denaren konstatazioa besterik ez da. Merkatuaren funtzionamendu hau onartua daukate alderdi politikoek, eta onarpen horren barruan derrigorrezkoa da laguntasuna eskaintzea “inguruko” enpresei ekonomian gauzek betiko moduan jardun dezaten. Komunikabideetan, afera moduko bat ikusi dugu gai horren inguruan. Catering-enpresen esleipenak zein modutan egin diren izan da eztabaidaren ardatza. Eta politikari gehienek ere bide hori jorratu dute haien argudiotan, hika-mikan. Baina, eztabaidaren alboan, atzean eta aurrean ere galdera asko geratu dira erantzunik jaso gabe. Adibidez, Euskal Herriko haurrek ikastola-eskoletan jaten dituzten elikagaiek non dute bere jatorria? Euskal administrazioko ordezkariek ez dute inondik inora galdera horren erantzuna argitu. Afera, adjudikazio alorrera bideratu da. Eta begi-bistan geratu da eskoletako jangelen adjudikazioak nola kudeatu diren, eta oso bitxia da guztia. Baina, dirudienez, politikagintzan dihardutenei bost axola zaie, ez bakarrik nongoak diren elikagaiak, baita zenbat ordaindu dieten ere baserritarrei jatorrizko tokian. Nork egin du negozioa elikagaien salerosketa horretan? Zein produkzio-eredu babestu izan da diru publikoarekin catering-enpresa horiek kontratatzeko orduan? Ez dago galdera hauen erantzunik, ez dago politikarik, ez dago… Pertsona eta enpresa gutxiren interesak bakarrik agertzen dira alde guztietatik. Adjudikazioen helburua, eskoletako jangelak enpresa jakin batzuen eskuetara edo kudeaketara zuzentzea. Alabaina, erabaki horren funts politikoa ez da inondik inora agertzen. Politika ez baita agertzen esleitzeko baldintzetan.

Hezkuntza sailburuak familiaburuei lasai egoteko esan die, catering-enpresen adjudikazioak modu horretan egitearren ez dutela gehiago ordaindu azaldu die. Bost axola aurreko galderak erantzunik gabe uztea, jarrai dezagun futbola, pilota eta El konkis ikusten, Euskal Herrian gaude eta.

Adibidez, “teorian”, Europak Islamiar Estatuari, –mendebaldeak sortutako gerran– armak ez saltzeko, Europako herrialdeetan kontrolak egiten omen ditu. Bada, elikagaiekin, aldiz, ez da inongo kontrolik egiten, zertifikaziora eta osasun-kontroletara mugatzen da guztia. Ez dago kontrol etikorik, eta gutxiago kontrol politikorik, hartzen diren erabakietan. Gobernuek, departamentu desberdinak dituzte aldi berean nekazariei laguntzeko eta nekazariei etorkizuna ukatzeko eta mugatzeko. Hau da, Euskal Herriko eskoletako jantokien kudeaketaren arduradunek, politikariek, bertoko produktuak ez diren elikagaiekin dihardutenean eta nekazaritza ereduak aztertu gabe erabakiak hartzen dituztenean, bertoko lehen sektoreari irtenbidea ixten ari zaie. Bertoko lehen sektorearekin akabatzen ari dira.

Azken urte hauetan Europako estatuburu bakar bati entzun diot elikagaien etikaz mintzatzen, eta merkatua beste modu batean ulertzeko aukera eztabaida-mahaian ipintzen: Aita Santuari. Europako beste estatuburuei edo politikariei, baita hemengoei ere, errealitate eta gogoeta horrek ez die axola. Berdin die… Badirudi nekazaritza-politikaren funtzioak egunerokotasunaren agendak betetzera mugatuta daudela bakarrik, nahiz eta eskola-jantokien adibide honek agerian utzi duen, gogoetarik egin gabe betiko moduan jarduteak, politikatik aldentzea dakarrela. Gaur egungo politikarien funtzioa gauzak eta ideiak betiko moldeetan lantzera mugatzen da, eta lehen sektoreko merkatua betikoen gidaritzapean uztera. Eta kasu batean, norbaitek beste bide berri bati ekingo balio, politikariek beraiek izango lirateke lehenak bide eta ilusio horren muinetan dinamita jartzen.

Izan gaitezen koherenteak behingoz. Baita ere sektoreko eragileei elkarren arteko kolaborazioa eskatzen diegunean, eta aldi berean gobernu bereko departamendu desberdinetako politikari eta teknikariak elkarrekin elkartu ere ez direnean egiten, adibidez; osasunaz eta elikagaiez jarduteko.

Vatikanoko estatuburua merkatu sozialaz mintzatzen, eta alderdi politikoek eta bere estamentuek merkatuaren jainko mirarizkoaren esku uzten merkatu librearen ekonomia. “Panga” eredua Euskal Herriko eskoletako plateretan, eta Ondarruko txitxarroa izozkailuetan. Dena dago aldrebes. Ondorioz, baita catering-enpresak esleitzeko baldintzak ere; aldrebes daude.

Eneko Egibar Artola

Albaitaria eta Politika Zientzietan lizentziatua

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Zure onurarako da

Ikusiz zenbat psikologok, medikuk, terapeutak… metodo mirakuluak partekatzen dizkiguten, pentsa daiteke haurren heziketa nazioarteko kezka dela eta denok adituak bilakatu garela.


Soluzioa ez da teknikoa, soziala da; Arnaldo Otegiri erantzuna

Azken asteotan, energia berriztagarriei buruzko eztabaida komunikabideetan zabaldu da. Euskal Herrian, lehenik eta behin, Aritz Otxandianok jasandako erasoaren kasu mediatikoa izan genuen, berak energia berriztagarrien aldeko jarrerari egotzi ziona; handik egun gutxira,... [+]


GFAren Lurralde Oreka Berdeko Departamenduaren konpromiso eza

Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]


Gerra inperialistari gerra

Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]


Datu zenbait argitaratu, emaitza osoa ezkutatu

Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]


Item

Kalean nindoan geneetan daramagun dispertsio joerara guztiz emana, bide fisiko eta curricularretatik desbideratzen zaituen abstrakzio alferrikakoren batean. Aurretik hogeita hamarrak bete gabeko neska bat. Zerbait erori zaio poltsikotik. Neska ez zen ohartu. Item bat zen... [+]


2025-05-07 | Inma Errea Cleix
Bizitza birziklatzen

Bi toki diferentetan egokitu zait garbiketa egitea aldi berean. Ez garbiketa arrunt bat, baizik eta egunerokoan inguratzen gaituzten paisaiak beste era batean arakatzera behartzen gaituen hori, kanpoko objektu fisikoekin batera norberaren baitako egiturak ere mugiarazten... [+]


Nola iritsi gara honaino?

Bilboko Kafe Antzokian, hemen argitaratutako nire kolaborazioen bilduma den Zapalduon pedagogia liburuaren aurkezpenean, entzuleen arteko emakume batek bota zidan galdera. Ohikoak ditudan gaiak aletuz joana nintzen hitzaldian, eta Euskal Herriaren egungo egoeraren kezka jada... [+]


Pokerra, xakea eta Go jokoa

Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]


Teknologia
Ilusioan bizi

Pasa den astean, itzalaldian, gure burua zaurgarri ikusita, pertsona asko hasi ginen ikertzen, gertatutakoa ulertzeko asmoz: zelan funtzionatzen du elektrizitatea garraiatzen duen azpiegiturak? Zergatik geratu da zaharkitua? Elektrizitatearen fenomeno fisikoak liluratzen nau,... [+]


2025-05-07 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Euskadi industriala

Euskadi markak, eraikuntza sektoreko ekonomiaren  estrategian, “industrializazioa” mantrarako hitz gisa hartu duela jakinarazi berri du Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza publikoaren eraikuntzan industrializaturiko prozesu eta elementuak lan guztien %65a izatea... [+]


2025-05-07 | June Fernández
Meloi saltzailea
Abaguneak

Pandemiak agerian utzi ditu, bere gordintasun osoan, zaharren, haurren eta dependentzia egoeran dauden herritarren arreta-eredu neoliberalaren ondorioak. Konfinamendu garaian loratutako diskurtso kritiko eta alternatiba komunitarioak sendotzeko unea da orain”. Horrela hasi... [+]


Itzalaldia

Ez dakit itzalaldiak itsutu gaituen edo itsu gaudelako itzali garen. Edozein kasutan, itzalaldia ez da gaur hasi eta bukatu den gertaera histerikoa –barkatu, historikoa–. Aspaldian hasi zela uste dut eta, zoritxarrez, ez zen San Prudentzio egunean amaitu.


Immigrazioa eta sindikatuak, eskubide unibertsalak ala porrot kolektiboa

Gabezia guztiekin ere, sindikatuek gizateriaren alde inoiz egon den beste edozein giza erakundek baino gehiago egin dute. Duintasunari, zintzotasunari, hezkuntzari, ongizate kolektiboari eta giza garapenari beste edozein pertsona-elkartek baino gehiago lagundu... [+]


Eguneraketa berriak daude