Bridgestone Japoniako pneumatikoen multinazionalak Basauriko eta Puente San Migueleko (Kantabria) fabriketan dituen 420 langileri eragingo die CCOO, UGT eta BuB sindikatuek astelehenean sinatuko duten erregulazio espedienteak. Ostiralean egindako bozketan, Basauriko plantan dauden 900 bat langileetatik 569k eman zuten enpresak egindako proposamenaren aldeko boza, eta 191k kontrakoa. Kantabriako fabrikan, bestalde, 236 langilek eman zuten aldeko boza, eta131k kontrakoa. ELA eta SITB sindikatuek ez dute espedientea sinatuko, ez dituztelako "kaleratze traumatikoak" onartzen.
Ekainaren 23tik aurrera aplikatuko da erregulazio espedientea. 420 langile kaleratuko dituzte, Basauriko lantegian ari diren 232 eta Kantabriako 188. Txostena sinatuko duten sindikatuek jakinarazi dutenez, datozen asteetan aurre-erretiroak eta borondatezko bajak eskatu ahal izango dituzte langileek. Kontuan hartuta Basauriko "100 langile inguruk" dutela aurre-jubilazioa eskatzeko adina, eta borondatezko baja ere hainbatek hartuko duela, kaleratze traumatikoen kopurua nabarmen jaitsiko dela azaldu dute.
Enpresak zabaldutako oharrean "gurpilen Europako merkatuan izaten ari diren aldaketak" eta salmentak nahiz ekoizpena asko murriztu izana argudiatu ditu 420 langile kaleratzeko. Aurreko proposamenak 546 langileren kaleratzea jasotzen zuen; CCOOren hitzetan, "presio sindikalari esker" kopurua murriztea lortu dute langileek.
Azken urteetako datuek baieztatzen dute Bridgestonen zuzendaritzak adierazitakoa: enpresaren zifren arabera, 2024an salmentek %58ko jaitsiera izan zuten 2023rekiko, hau da, 841 milioi euro fakturatzetik 351 fakturatzera. Joera hori mantendu egin da aurten, urtarrilean iazko hil berean baino ia 40 milioi euro gutxiago fakturatu baitzuen.
Pneumatiko konpainiak Usansolon (Bizkaia) dituen langileei ez die eragingo erregulazio txostenak.
BSHko langileek mobilizazioa egin dute larunbatean Iruñean, eta Billabesetako langileen babesa jaso dute. Billabesetako langileek manifestazioa burutu dute egun berean. BSHko langileeak enpresaren Bruselako egoitzan bilduko dira astelehenean, Europako Batzordeko Enplegu... [+]
EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]
Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]
REE Red Electrica Española-ren Euskadiko, Nafarroako eta Kantabriako ordezkari Antonio Gonzalez Urquijo egon da ostegun honetan Gatikako azpiestazio elektrikoan, kazetariekin batera.
Egoitza nagusia Basaurin duen enpresak IMI Systemi egin dio bidalketa. Armagintzan bakarrik aritzen da Israelgo Estatuko konpainia hori.
Azpeitiko Elkar-ekin taldeak protesta ekintza egin du asteazken gauean. 1.000 kilo obra-hondakin utzi dituzte bankuko sarreran, hildakoak irudikatzeko panpinak jarri eta porlanez zikindu dute egoitza.
Joan den astean iragarri zuen BSH enpresak Eskirotzeko lantegia itxiko zuela langile batzordeak, Espainiako Industria Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak eginiko eskaerei jaramonik egin gabe. Asteartean egingo dute Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziatzeko lehen... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Astelehen goizean ezagutu da industriarentzat kolpe latza izango den notizia: datorren astean hasiko du enpresak EEEaren negoziazioa, eta kalean geratuko dira 655 langile.
Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.
Basauriko Bridgestoneren zuzendaritzak astelehen arratsaldean eman du pneumatiko lantegian enplegua erregulatzeko txostenak eragingo liekeen langileen kopuruaren berri: 232 behargin geratuko lirateke kalean, 335 beharrean. Horrez gain, ekoizpena handitzeko eta kalte ordainak... [+]
Aurreko artikulua amaitzeko, Euskal Herriko xahuketa eta gerrarako ekoizpenaren inguruan (EHXGE, edo industria militarra) hitz egiten denean Zedarriak eta Eusko Jaurlaritzak jorratu nahi ez duten helburu bat jarri genuen mahai gainean: Euskal Herrian egindako... [+]
Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Euskadi markak, eraikuntza sektoreko ekonomiaren estrategian, “industrializazioa” mantrarako hitz gisa hartu duela jakinarazi berri du Eusko Jaurlaritzak. Etxebizitza publikoaren eraikuntzan industrializaturiko prozesu eta elementuak lan guztien %65a izatea... [+]