Lyo... zer? Lyocell, Galizia sutu duen industriaren modako hitza

  • Altri multinazionalak Europako zelulosa lantegi handienetakoa eraiki nahi du Galizian, Palas del Rei herrian, lyocell deituriko zuntz "jasangarria" ekoizteko. Eukaliptoak, ura, moda-industria indartsua eta oligarkia politiko diruzalea. Dena du alde horretarako. Dena? Ez, galiziarrak masiboki atera dira kalera proiektuaren kontra, ondotxo ikusi baitituzte Portugalen eragindako kalteak.

Arousako arrantzaleen ehundaka itsasontzi Greenpeacen Artic Sunrise izotz-hausle ontziari segika eta itsasadarra blokeatzen, 2024ko ekainean. Argazkia: Greenpeace  /  Pedro Armestre
Arousako arrantzaleen ehundaka itsasontzi Greenpeacen Artic Sunrise izotz-hausle ontziari segika eta itsasadarra blokeatzen, 2024ko ekainean. Argazkia: Greenpeace / Pedro Armestre
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Irailaren 17an Jose María Castellano hil zen 78 urterekin, Madrilen. Akaso ARGIAren irakurleari ez dio ezer askorik esango izen horrek, baina galizierazko prentsa ezkertiar eta ekologistan berehala zabaldu zen albistea, baita medio kontserbadoreenetan ere. Castellano ez zen edonor, Galiziako negozioetan eta politikan igeri egiten inork baino hobeto zekien enpresari coruñarra baizik; Amancio Ortegak ere atsekabea adierazi du “Caste”-ren heriotzagatik, egin kontu.  

El Salto hedabidearen Galiziako edizioan, Javier H. Rodríguezek artikulu nekrologiko batean marraztu du bere profila. 2005 urtera arte Inditex taldeko lehendakariorde eta kontseilari delegatu izandakoa, Castellanok dirutza irabazi zuen Arteixoko oihalgintza enpresa burtsara atera zenean. Hortik aurrera ate guztiak ireki zitzaizkion, izan La Voz de Galicia egunkari oroahaltsuan, Naturhousen dietetika frankizian edo, Alberto Nuñez Feijóo PPko buruzagi eta orduan Galiziako presidentearen eskutik, baita Nova Caixa Galicia bankuan ere. 

Gaur egun beste alor batek lotzen zuen enpresaria sorterriko lurretara: Greenalia konpainiako akzioen %6 berea zen, Altri multinazionalak Galizian zelulosa lantegi erraldoi bat eraikitzeko “palanka moduan” funtzionatzen duena. “Inork ez zituen berak bezala ezagutzen Galiziako oligarkiaren zirrikituak eta kapitalismorik basatiena. Kontaktu egokia, beharrezko konplizitatea”, irakur dezakegu El Salto-n. 

Altrik eta Greenaliak sozietate bat sortu dute elkarrekin, Greenfiber SL, eta haren bidez ari dira Gama Proiektua martxan jarri nahian Lugoko Palas del Rei herrian. Bertan, eukaliptotik ateratako zelulosaren bidez lyocell izeneko materiala ekoitzi nahi dute, arropak egiteko zuntz “jasangarri” bat, sarritan Tencel markarekin ere komertzializatu izan dena. Ingurura ez duela kimikorik isurtzen eta biodegradagarria dela, hori diote behinik behin, “biofabrika” bat izango dela.

Altrik eta Greenaliak sozietate bat sortu dute elkarrekin, Greenfiber SL, eta haren bidez ari dira Gama Proiektua martxan jarri nahian Lugoko Palas del Rei herrian. Bertan, eukaliptotik ateratako zelulosaren bidez lyocell izeneko materiala ekoitzi nahi dute, arropak egiteko zuntz “jasangarri” bat

Hitz hori paperean polita da, errealitatean ez hainbeste; proiektuak berdetik gutxi baitauka eta grisetik asko. Fernando Valladares biologian doktore eta ingurumen ikerlariak –hari buruz gehiago jakin nahi duenak jo dezake 2907. zenbakian egin genion elkarrizketara– oso ondo laburbildu ditu ekarriko lituzkeen kalteak Contexto atarian, Una injustificable irresponsabilidad (Arduragabekeria justifikaezina) izenburupean

Altrik Palas del Rein eraiki nahi duen hori, Europako zuntz fabrika handiena litzateke eta 330 hektarea hartuko lituzke, ingurumen balio handia duen eta desagertzeko arriskuan dauden animalia espezie ugari bizi diren Ulloa eskualdean. Gainera, Lugoko probintzia osoak adina ur kontsumituko luke eta 40 kilometroko eremuari eragingo liokeen kontaminazio lainoa isuriko luke. “Suntsiketa ez da azpiegituraren ingurura mugatuko –dio Valladaresek–, Galiziako zati handi batera zabalduko da, plantan egunero erabiliko duten lehengaia dela-eta: eukaliptoa”.

Escuma da morte

Urtero 4.000 hektarea eukalipto prozesatuko dituzte Palas del Rein. Proiektuaren bultzatzaileek etengabe laudatzen dituzte zuhaitz espezie inbaditzaile horren onurak –ur gutxiago kontsumitzen duela eta antzeko gezur borobilak–, baina Galizian aspaldi jabetu ziren eukaliptadien ondorioez: lurra idortzen du, bioaniztasun kaltetu, eta sute gero eta handiagoak eragin, uda honetan bizitakoak bezalakoak.

Ez da harritzekoa, beraz, herritarrak masiboki ateratzea kalera protestan, 2024ko abenduaren 15ean Santiago de Compostelan egin modura: 100.000 lagun baino gehiago elkartu ziren Altri non lelopean. Prestige petrolio-ontziaren hondamendia salatzeko egindako 2002ko manifestazio historikoez geroztik, Galizian inoiz ikusi den jendetza handiena bildu zen, Ulloa Viva eta Arousa itsasadarren aldeko plataformek deituta.

Palas del Reiko plantaren kontrako borrokak sektore asko batu ditu, nola ekologistak, hala arrantzaleak. Egunero ez da ikusten 300 itsasontziz osatutako ontzidi bat Arousako itsasadarra alderik alde blokeatzen... Por unha ría viva (itsasadar bizi baten alde) aldarrikatu zuten bateeiro eta itsaskilariek, kutsadurak itsasadarraren heriotza ekarriko duelako haien esanetan.

Santiago de Compostelan 2024ko abenduan egindako manifestazio jendetsuan mozorro adierazgarriak, Altri eta Greenaliaren paper lantegiak Galizia osoan izango dituen ondorio larriez ohartarazteko. Argazkia: Alberte Mera / Nos Diario

Ez da esajerazioa, Portugalen ikusitakoa baizik. “Inpresionatzen du arrantzaleentzako babesleku ziren etxolak horrela ikustea, lan gehiago zegoen sasoietarako; ikustea bideoak hildako arrainekin, portugaldar ekologistek escuma da morte (heriotzaren aparra) deitu duten hori dutela”. Hala mintzo zaio Ana Loureiro kazetaria Nòs Diario egunkari galiziarrari, elkarrizketa batean. Delmi Álvarez argazkilariarekin batera ikerketa-erreportajea argitaratu du Sermos Galiza astekarian Altriren zelulosa plantaren inguruan eta Portugalen ere izan dira, multinazionalak herrialde hartan egindako barrabaskeriak ezagutzen. 

Altrik papera produzitzeko plantak dituen Figueira da Foz, Constância eta Vila Velha de Ródão portugaldar herrietan. Azkenekoari Biotek izena jarri diote –bai, berriz ere ditxosozko “bio” hitz polita–, eta Loureirak dioenez, arrantzaleak izan ziren lehenak konturatzen Tajo ibaira hondakinak isurtzen ari zela: “Herritarren presioa izan zen Vila Velhako fabrika derrigortu zuena instalazioak hobetzera kutsadura gutxitzeko. Beste froga bat, erakusten duena mobilizio sozialik gabe ingurumen kontrola desagertu egiten dela”. Portugalen, eukaliptadi berriak ez landantzeko 2030 urte arteko moratoria onartu zuten.

“Inpresionatzen du arrantzaleentzako babesleku ziren etxolak horrela ikustea, lan gehiago zegoen sasoietarako; ikustea bideoak hildako arrainekin, portugaldar ekologistek escuma da morte (heriotzaren aparra) deitu duten hori dutela”
(Ana Loureiro, Sermos Galizako kazetaria)

Sermos Galiza-n gaia sakonean landu dute, titular handietatik haragoko arazoak baitakartza halako azpiegitura batek: "Uraren kontsumoa edo emisioak nabarmendu izan dira, baina badaude oharkabean igarotzen diren beste arazo batzuk, Ulloa ibaiaren egoera larria edo fabrika eraikitzeak ekarriko lukeen derrigorrezko espropiazio kopurua, adibidez", dio Loureirak. 

Lyocell modako “bio” etiketaz lagunduta, Altrik eta enparauek lortu dute oraingoz aurrera egitea. 2025eko martxoan Galiziako Xuntak baiezkoa eman zion Ingurumen-Inpaktu Adierazpenari. Valladaresek arrazoi: arduragabekeria justifikaezina. Biologoak kontatu digu, mihi gaiztoek diotela, lyocell hitza Inditexeko zuzendari batek aipatu ziola lehen aldiz Xuntako presidente Feijoóri, duela bost urte. Geroztik, Inditex proiektutik aldendu da, itxuraz aldendu ere, Ortegak bere lagun "Caste"-ri bidalitako agur gutunak gogorarazten baitigu Galizian negozioak pouco a pouco josten direla. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ingurumena
2025-10-01 | Gorka Menendez
Baso suteak eta begirada kontserbazionista

Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]


Egunero 600 futbol zelaiko natura-azalera hormigoi bihurtzen dute Europan

2018tik 2023ra kolore berdea izatetik grisa izatera pasa den lur eremua 9.000 kilometro koadro ingurukoa da, Zipreren adinako azalera. The Guardian-ek argitaratu duen ikerketaren arabera, etxebizitzen eta errepideen eraikuntzara ez ezik, luxuzko turismo, kontsumo eta aisialdira... [+]


2025-09-30 | Jon Torner Zabala
Europa, azkarren berotzen ari den kontinentea

Berotegi gasen emisioak eta atmosferaren kutsadura murriztu egin diren arren, ingurumenaren egoera ez da ona Europan, kontuan harturik naturaren degradazioak, gehiegizko ustiapenak eta biodibertsitatearen galerak dakartzaten ondorioak, Europako Ingurumen Agentziak bost... [+]


Milazangoa
Asko bai, baina ez mila

Silurikoan sortu omen ziren, kontuak atera! Duela 400 milioi urte edo gehiago. Beraz, planetako lurretan azaldu ziren lehenetako animaliez ari gara, ez da txantxetarako kontua. Eta oraindik txantxa gutxiago, garai hartako espezie batzuek luzeran bi metro ere bazituztela jakinda... [+]


2025-09-29 | Jakoba Errekondo
Garde herrian intxaurrondoek izena dute

Garuna dirudi, bai, intxaur alearen mamiak. Garun bikoitza. Alearen edo garauaren barrukoari “intxaur-mami”, “intxaur-ister” eta “intxaurki” esaten zaio.


Europako Nekazaritza Politika Bateratuaren itzal bizigabea

Uztailaren erdialdean aurkeztu zuten 2027tik aurrera Europako Nekazaritza Politika Bateratua (NPB) izango dena, eta proposamena izugarria da: NPBaren egitura desegitea eta azken urteotan lortutako aurrerapen urriak suntsitzea.


2025-09-26 | Sustatu
Euskal Herritik haratago, Pirinioak eta gehiago Mendiak aplikazioan

Pirinioetako eta Iberiar Penintsulako mendien katalogoa gehitu dugu Mendiak aplikaziora. Abuztuan hazi zen mendi katalogoa, eta dagoeneko igoera mordoxka bat erregistratu dituzte erabiltzaileek. Webgune gisa kontsulta daiteke Mendiak.eus, baina erabilpen aproposerako, app bidez... [+]


Debekaturiko 122.000 tona pestizida esportatu ditu 2024an Europar Batasunak

Public Eye eta Unearthed Gobernuz Kanpoko Erakundeek eman dute gehiegikeria horren berri irailaren 23an plazaraturiko txostenean. Inportatzaileen zerrendan 93 herrialde ageri dira, eta horietatik hiru laurdenak diru sarrera txikiak edo ertainak dituzten herrialdeak dira.


2025-09-25 | Basilika
Kairos #05: Trantsizioaren mapa, Marta Victoriarekin
MULTIMEDIA - Basilika

Orain da unea eta ez dugu denbora askorik. Baina, zer egin? Nondik hasi? Nora jo? Badugu gaitasun teknikoa, bide-orri argi bat falta zaigu, adostasun zabal bat. Oinak lurrean eta lokatzari aurre egiteko prest, berandu baino lehen ekin beharreko bideaz aritu gara Marta... [+]


2025-09-24 | Jon Torner Zabala
Sei-zazpi milioi kilo sagar, Euskal Sagardoa egiteko

Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako 250 sagastietan hasiak dira jada sagar biltzen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoari dagozkien iazko datuekin alderatuta, uzta handiagoa izango da aurten. Orotara sei-zazpi milioi kilo biltzea aurreikusten dute, datu zehatza urte bukaerarako izango... [+]


Muturreko arriskuak hobeki ulertu

Azken urteotako uda bukaera guzietan bezala, Ipar hemisferioko suteen kalteak zenbatzen ari gara, eta zenbakiak ikusi arren, oraino zaila zaigu arazoaren munta eta horri loturiko arriskuaren ezaugarriak ulertzea. Halere premiazkoa da, horren arabera lurraldeak prestatu beharko... [+]


2025-09-22 | Garazi Zabaleta
UAWC hazien bankua Palestinan
Bulldozerrak Palestinako haziak suntsitzen

Sarraskiak ez du etenik Palestinan, eta lurraldeko txoko guztietara hedatzen ari da. Uztailaren 31n, Hebrongo (Zisjordania) Hazien Bankuaren Ugalketarako Unitateari eraso zion Israelek; bulldozer eta makineria pisutsuarekin bertako instalakuntza eta azpiegiturak suntsitu zituen... [+]


2025-09-22 | Estitxu Eizagirre
Baserrien erreleboa, ahuakateak eta onddoak Bizi Baratzea Orriaren 3. zenbakian

Udazkeneko zenbakia aste honetan jasoko dute ARGIAko kideek, edo berariaz Bizi Baratzeako kide egin direnek.


2025-09-22 | Jakoba Errekondo
Sagarretako Pelestina

Abuztuaren amaieran azaltzen da, baina iraila du gogokoen. Udazkena hemen dela berritzen digu urtero. Udazkenari kolore bidea erakusten dio. Guri, ahoko zeruak jasota duen lurrinen bilduma erraldoiaren miaketa azkarra egin eta urteroko uztaldi nagusiaren dasta bitxienetakoa... [+]


5.000 eta 10.000 euro arteko zigorrak Aroztegiko zazpi auzipetuentzat

Iruñeko Hirugarren Zigor Auzitegiak 5.850 eta 9.450 euro arteko zigorrak ezarri dizkie Baztango Aroztegiko zazpi auzipetuei, derrigortze edo bortxa delituagatik. Baztertu egin du, ordea, talde kriminala osatzen zutela.


Eguneraketa berriak daude
Barraskilo bat Amanita Muscaria baten gainean
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren udazkeneko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Izara formatu berritzailean, landareak lantzeko jakintza praktikoa, lurraren eta bizidunen osasunarekin lotutako gaiak eta poster eder bat deskubrituko dituzu urtaro bakoitzean. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!