Brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea ikasle guziei zabaltzea nahi du Euskal Konfederazioak

  • Zientzietako azterketa euskaraz egitea onarturik, aurten euskaraz egin ahal izan dute brebeta Seaskako ikasleek. Eskubide hori ikasle guziei zabaltzea eskatu du Euskal Konfederazioak. Bordaleko Akademiako Errektoretzak ez dio atea hetsi aukerari.

Seaskak eramandako borroka nagusien artean da azterketak euskaraz pasatzearen aldekoa. Argazkia: @Otalazt

2023ko uztailaren 13an - 15:38
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zientzietako azterketa euskaraz egitea onarturik, osoki euskaraz pasa dute brebeta Seaskako ikasleek. Eskubide hori ikasle guziei zabaltzea eskatu du Euskal Konfederazioak agiri bidez.

Bordaleko Akademiako Errektoretzako ordezkarien hitzei fidatuz gero, eskubidea zabaldua izan beharko litzateke. Hain zuzen, Euskal Konfederazioak dioenari segi, ekainaren 28an burutu bileran jakitera eman zuen ikastetxe publikoetako zein giristinoetako ikasleek ere euskaraz erantzunez gero "tolerentzia" erakutsiko dietela azterketak zuzentzeko orduan. Adierazpen hori berantegi egin izana deitoraturik, geroari begira jarri da euskalgintzako eragilea: "Pozten gara jakiteaz aurten Seaskako ikasleei eman baimena hemendik goiti irakaskuntza sare giristinoko eta publikoko ikasleei ere hedatzen dela".

Baxoari dagokionez, ordea, frantsesez erantzun behar izan dute aurten ere Etxepareko lizeoko ikasleek. Azterketa egunean, eskubide urraketa salatu zuten, elkarretaratze baten bidez:

 


Euskara Ipar EH-n kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Bixente Claverie, AEK-ren Nazio Kontseiluko Ipar Euskal Herriko kidea
"Borondatea baldin badugu, lortuko dugu 2050ean hiztunen kopurua %30 izatea"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.