Frantziako Hezkuntza Ministerioak esan du zientzia probak ezin direla euskaraz egin. Erantzun bezala, Seskak kolegioak dituen lau herrietan mobilizazioak deitu dituzte, proba euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko asmoarekin.
Brebeta euskaraz egin ahal izateko eskubidea aldarrikatzeko elkarretaratzeak antolatu dituzte maiatzaren 19an. Ikasleen eskubideak defendatzera deitu dituzte herritarrak. Berriak adierazi duenez, Ziburuko Piarres Larzabal kolegiokoak Urrañan elkartuko dira, Kanbon eta Larzabalen kolegioen ondoko itzulguneetan eta Baionan, Santa Izpirituko zubian.
Haritz Larrañaga kazetariak Ziburuko Piarres Larzabal kolegioan eskainitako prentsaurrekoa jaso du Naiz hedabidearentzako. Eneko Aldana Ziburuko auzapezak arazoa politikoa dela azpimarratu du. 2016ko kolegioen erreformaren ondoren, Brebeta Euskal Herritik kanpo zuzentzeko erabakia hartu zuten, nahiz eta Aldanak azterketa horiek zuzentzeko pertsonal nahikoa dagoela uste. Iñaki Lekuonak, Piarres Larzabal kolegioko zuzendariak ez du eragozpen honen arrazoia ulertzen: “Zeren beldur dira? Zergatik hainbeste arazo azterketak euskaraz egiteko?”.
1999an Brebeta euskaraz egiteko eskubidea lortu zen eta Matematika eta Historia-Geografikoko probak euskaraz egin dituzte urteetan zehar. 2016an Frantziako Gobernuak erreforma egin zuen kolegioetan eta zientzia arloko gaiak sartu zituzten brebetara, eta arlo horretan azterketak frantsesez egitera behartu zituzten.
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Espainiako Auzitegi Gorenak joan den astean ebatzitako sententzia salatzeko prentsaurreko bateratua egin dute Bilbon. Sententzia "euskal gizartearen eta euskal erakundeen borondate demokratikoaren aurkako eraso zuzena" dela... [+]
Lizarrako Udalak udarako antolatu dituen bost musika ikuskizunetan eta beste horrenbeste film emanaldietan bat bera ere ez da euskaraz izanen; datorren astean hasiko diren festen egitarauan haurrentzako ekitaldi bat dago euskaraz programatua, justu, erraldoi eta buruhandien... [+]
Hankak lurrean dituzte gure solaskideek. Euskalgintzaren eta herri mugimenduen joko-zelaian dabiltza etengabe eta eskarmentu horretatik hitz egiten dute euskarari eusteaz, hizkuntza zapalkuntza ez normalizatzeaz eta erdaldunengandik espero beharko genukeenaz. Gorka Torrek ez du... [+]
Gu gara euskara. Euskara gure baitan bizi da. Guk biziarazten dugu. Euskara bizi dugu eta euskarak bizi gaitu. Guk elikatzen dugu eta gu elikatzen gaitu. Euskara gara. Euskara egiten dugunean euskarak egiten gaitu. Guk dugu, euskarak gaitu.
Euskararik gabe ez gara, eta hori... [+]
Euskarazko B2 maila dutela ez ziurtatzeagatik Eibarko Egogain zaharren egoitzako lan eskaintza publikotik kanpo utzi zituzten bi langileen alde ebatzi du Donostiako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiak, CCOOk jakinarazi duenez. 2024ko urrian, Gonzalo Pérez Sanz epaileak... [+]
Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak atzera bota du euskara, katalana eta galiziera EBn hizkuntza ofizialak izateko eskaera. Finantzazio eta arlo legalean hainbat "zalantza" dituztela plazaratu dute.
Igande goizean elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herrian Euskarazek deituta, Geldi euskara zapaltzea! lelopean.
UEMAk antolatuta egin dituzte kontzentrazioak larunbat eguerdian, Espainiako Auzitegi Gorenaren azken epai euskarafoboaren aurka eta euskararen alde. Euskara “benetan” babesteko “adostasun sendoak” eskatu ditu UEMAk, “euskarak eta euskaldunok... [+]
Espainiako Gobernuak Europako Batzordeari egindako eskaerari Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako 28 unibertsitatek babesa eman diote. Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidenteak eta Imanol Pradales lehendakariak eskutitz bat sinatu dute eskaerari babesa... [+]
Hezkuntza Sailak 2025-2026 ikasturtearen antolaketa bigarren hezkuntzako ikastetxe publikoetan ebazpena argitaratu du. Urteroko agiria da, uztail hasierakoa; ikasturte-hasierako ebazpena esaten diogu.
Aurtengoan, hauxe jasotzen du euskarazko bertsioak:... [+]