Bolsonarok osasun ministroa kaleratu du, konfinamenduaren defendatzaile sutsua

  • Osasun ministroak esandakoaren eta presidenteak aholkatutakoaren artean alde handiak izan dira Brasilen. Lehenak konfinamendua gomendatu du, pandemiaren hedapena geldiarazteko neurri bakar gisa. Presidentea, ordea, jarduera ekonomikoari eustearen aldekoa izan da.

Luiz Henrique Mandetta Brasilgo osasun ministro ohia. Argazkia: Vieja-Abril.com.

2020ko apirilaren 17an - 09:40

Luiz Henrique Mandetta osasun ministro ohiak proposatutako konfinamenduak herritarren %76aren onespena zuen. Hala ere, Bolsonarok sarritan erakutsi du neurri horien aurkako iritzia; "Badakit bizitzak garrantzitsuak direla, baina ekonomiak eta lanek bere horretara itzuli behar dute" esan zuen presidenteak. Horri aurretik egindako adierazpenak gehitu zitzaizkion, hildakoak egongo zirela esanez, eta sentitzen bazuen ere hori horrela izan behar zela.

Pandemia herrialdera heldu zenetik agertu dira desadostasunak bi politikarien artean. Etxean geratzeko aholkua emanda ere, presidentea bera kalean ibili izan da bere aldeko manifestazioetan edo donutsak jaten. Horrek horrela jarraituz gero presidentea kritikatu beharko lukeela adierazi zuen Mandettak, eta presidenteak erantzun: “Hori egiten baduzu kalera botako zaitut”.

Presioak jasanda ere, dimisioa aurkezteko asmorik ez zuela adierazi zuen Mandettak. “Mediku batek ez du sekula bere pazientea alboan uzten” adierazi zuen, nahiz eta jakin bere jarduna presidentearen araberakoa zela. Horixe bera gogorarazi zion presidenteak, “umilagoa” izan behar zuela eta bere presidenteak esandakoa bete behar zuela adieraziz.

Presidenteak osasun pribatuan aritutako Nelson Teich onkologoa aukeratu du Mandetta ordezkatzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
#5
Maite Díaz de Heredia Ruiz de Arbulo
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude