Eduardo Gaviña (Laudio, 1969) argazkilaria, aktorea, abeslaria, eta, batez ere, kabaretaria da. Yogurinha Borova ezizenarekin ezagutzen dugu eta Bilboko gauetan ikusi dezakegu sekulako arrakasta izan duen 'Eraso sexistarik ez' abestia kantatzen.
Izan ere, Yogurinha Borova urteak daramatza oholtzaren gainean lanean. Pertsonaia Las Fellini taldean sortu zen 1994ean, Bilbon. "Laudiotik Bilbora etorri nintzen, egun haietan hau itzela zen. Las Fellini ikustera askotan joaten nintzen eta azkenean taldean sartzera gonbidatu ninduten". Hasieran, Spice Gays ikuskizunean parte hartu zuen eta taldeko pertsonaiei izena jartzeko beharra ikusi zutenean sortu zen Yogurinha.
Ordutik, Bilboko taberna eta bestelako aretoetan ikuskizunak, ezkondu-aurreko agurrak eta hainbat festetan girotzeak batera egiten zituzten. Hamar urte eta gero taldea utzi eta abeslari bezala aritu izan da. Euskaraz lan egitea erabaki zuen eta 'Eraso sexistarik ez' abestiak izan duen arrakastak ateak ireki dizkio: "Aurten udan lan asko egin dut, Gipuzkoako zenbait herritan egon naiz, eta jendea beste herrietatik zetorren ni berriro ikusteko, zoragarria izan da."
Hala ere, transformisten lana gogorra dela azaldu du. "Bilbora etorri nintzenean Bilboko gauak zoragarriak ziren. Gaur, berriz, oso aspergarriak dira, ez dago girorik eta lana topatzea zaila da." Baina, ostiral guztietan Yogurinha Borova ikusteko aukera dago. Izan ere, udaletxearen atzekaldean (Kristo kalean) dagoen Key tabernan bere showa egiten du gau horietan.
Horrez gain, disko berria prestatzen ari da. Musikarekin ezin daitekela bizi azaldu du, horregatik, nahi dituen gaiak jorratzen ditu. Sortzea antzeztea baino gehiago gustuko duela dio Eduardok, eta kaletik bere abestiak entzuten dituenean pozten dela. Bukatzeko, Eduardo argazkiak egiten jarraituko duela argitu digu eta bere lana 'Bira' tabernan egongo da ikusgai abendua honetan egingo den erakusketan.
Elkarrizketa hau Uriolak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.
Beethovenen 'Missa Solemnis'
Norabide bakarrean
721-Gogor Gabiltza
Autoekoizpena, 2025
---------------------------------------------------------
Askotan, guraso garenon kezka bat da ea seme-alabek gure aholku edo "txapak" aintzat hartuko dituzten, jakitun izanda, era berean, guri kontra... [+]
Reggaetonarekin eta antzekoekin, musika estilo bat ez ezik, Puerto Ricok beste ideia bat zabaldu du mundu osora: turistifikazioaren eta iragan kolonialaren artean dagoen lotura estua. Milioika jarraitzaile dituen Bad Bunny artista da mezu horren bozgorailu. Azken diskoan Jorell... [+]
HIL FABOREZ FEST
Lekua: Ibaola Harriak, Eskuernaga.
Taldeak: Lukiek, Las Sexpeares, Seggs Tape, GAL, Chuleria Joder!, Aposapo, Bayou la Batre, Borla, Türbot, Malakias MX3
Data: 2025eko ekainaren 14a.
--------------------------------------------------------
El Salto hedabideak argitaratu zuen Espainiako dozenaka musika jaialdiren Superstruct sustatzailea Israelen aldeko funts batek erosi zuela. Geroztik, musika talde eta bakarlari ugari batu dira KKR-ren aurkako boikot kanpainan, eta Israel Palestinan egiten ari den genozidioaren... [+]
Miruenea
Mirua
Oso polita, 2025
--------------------------------------------------------------
Bi urtez egon dira lanean Miruakoak “inoiz egin duten proiektu garrantzitsuena” aurkezteko: Miruenea. Eta, egia da, gaur egun artista guztiek dioten arren... [+]
Ezta Ilen + High Vis
Non: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Noiz: ekainaren 7an.
---------------------------------------------------------------
"Etorkizunik Ez" (No Future) punk lelo klasikoak duen gaurkotasuna azpimarratu du Enrique Zamoranok Hijos del Brexit... [+]
Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]
VERDIREN OTELLO OPERA
Ekainaren 14an egingo da Hernanin San Juan jaiak iragartzen dituen 30. Preludio kontzertua. Aurten emakume bat izango du zuzendari musikal: Judith Montero Imaz. Behin batuta hartuko, eta emakumeek musika ondarean egindako ekarpena ekarri du fokupera. Berarekin eta Hernaniko... [+]
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragan da ekainaren 7an, 40 bat argitaletxe eta diskoetxe eta milaz gora bisitari elkarturik herriko plazan. Euskaraz bagara lelopean iragandako seigarren edizio horren balorapen baikorra egin dute Baltsan eta ARGIA antolatzaileek: euskara... [+]
IDOIA ASURMENDI
Non: Bilboko Kafe Antzokian.
Noiz: maiatzaren 29an.
Dirudienez
Karma
Autoekoizpena, 2025
--------------------------------------------------------
Mugatzat ez badugu ere, muga da askotan Bidasoa; kulturala, informazioarena… Eta beste aldekoa urrun gelditzen zaigu. Bada, gogoa eta laguntasuna dira muga apurtzaile... [+]