Biderkatzen ari dira tokiko janari agroekologikoa etxeetara banatzeko sareak

  • Koronabirusaren krisiaren ondorioz supermerkatuak osasunarentzat gune arriskutsuenetako bihurtu direnean, tokiko ekoizleen produktuak erosi eta kontsumitzeko aukerak zabaldu dira Euskal Herri osoan, etxez etxeko banaketa arduratsuaren bidez.


2020ko martxoaren 27an - 08:26
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Supermerkatuetan ilara luzeak ikusten ari gara egunero, lehenik Hego Euskal Herrian eta ondoren Iparraldean, konfinamendu agindua hasi zenetik. Gune horiek gaixotasuna kutsatzeko errazagoak dira jende pilaketaren ondorioz eta neurri oso zorrotzak ezarri dituzte zenbait kasutan. Elikagaiak lortzeko saltoki handiez gain, ordea, beste aukera osasuntsu eta arduratsuago batzuk ari dira sortzen han eta hemen.

Lehen sektoreak gogor jasan du Covid-19aren kolpea, batez ere ekoizle txikiek, ostatu eta eskola jantokiak itxita, herrietako merkatu asko murriztuta. Hala, euren janariei aterabidea emateko, tokiko banaketa sareak antolatu dituzte. Krisi honekin beste behin ikasten ari gara hurbileko ereduak direla jasangarrienak, solidarioenak eta osasuntsuenak.

Bi ereduren artean aukeratu beharra

Donostia inguruko ekoizleek Etxeko Azoka ekimena jarri dute abian, elikagai ekologikoen sortak hiriko etxeetara eramateko “modu erraz eta seguruan”. Eskaintza kolektiboa da eta astean bi egun finkatu dituzte banaketa egiteko. Ekimenak Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluaren babesa dauka.

Uribe Butroe eskualdean ere antolatu da taldetxo bat, “elkartasunak ematen duen indarraz baliatu eta kontsumitzaile-ekoizle binomioa indarberritzeko elikadura burujabetzaren bidean”. Zortzi ekoizle dira oraingoz, pasta, egur-labean egindako ogia, haragia, mermelada, esnekiak eta agrokosmetikoak eskaintzen dituzte, dena ekologikoan produzitua. Azaldu dutenez, aspaldi zeuden jabetuta “kapitalaren neurrira” egindako sistemaren ajeez eta bi ereduren artean aukeratu beharraz: “Galbidera garamatzana edo geure bidea gertuan eta txikitasunetik jorratzen dugunona”.

Eurek bigarrena aukeratu dute, “pertsonengan” jarriz arreta. Eskaerak WhatsAppez egin daitezke eta bebarruetaraino eramango dituzte elikagaiak, koronabirusa dela-eta babes neurri guztiak hartuta –ordainketak banku transferentzia bidez baino ezin dira egin–.

Horrez gain badira askoz ekimen gehiago. EHKolektiboak Baserriko Plaza webgunea sortu zuela kontatu dizugu hemen, baserritarrei produktuak internetez erosteko aukera emango du eta horretarako baserrien fitxak osatzen ari dira. Leitzako kontsumo taldeak ere etxeetara banatuko ditu saskiak, Baztanen ardi eta behiz gazta eskatzeko aukera dago…

Janari asko aterabidea emateko

Ipar Euskal Herrian gisa horretako ekimenak ere ugaritzen ari dira. Euskal Elkargoko Turismo Bulegoak mapa interaktibo batean txertatu ditu janari freskoa eramateko eskaintzen duten jatetxe, gune eta baserriak. Biozkaria elkarteak, bestalde, haragi ekologikoa zuzenean salduko du “urgentziaz”, izan ere jantokietatik etortzen zitzaien eskaeraren %80 bertan behera geratu zaie izurritearengatik.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak joan den astean ohartarazi zuen ekoizle txiki asko janari mordoarekin geratu zirela eskuetan, ostatuak eta eskola jantokiak itxi zirelako, eta haientzat irtenbide bat behar zela: “lehentasuna lekuan lekuko janariari eman behar zaio”. Horretarako proposamen bat aurkeztuko zuela agindu zuen eta ostiral honetan egin du publiko Lekukoa.com zerbitzua, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko 100 etxaldetako ekoizpena aurrez zehaztutako banaketa puntuetan jasotzeko aukera izango da horren bidez.

Bada, irtenbidea izaten ari da eredu jasangarriak auto-antolaketa eta elkartasun sareen bidez hedatzea. Izan ere, beste biderik ba ote zegoen?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lehen sektorea
Gutxieneko soldata propioaren alde 138.495 sinadura lortu dituzte sindikatuek

ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Bortuan artzain
Mendez mende dabilen lanbidea, garai berrietara egokitu nahian

Uda giroan Baxenabarre eta Zuberoa gainetan egonen denak kausituko ditu ardi, behi zein zaldiak bere inguruan. Ehunka direlako maiatz-ekainean behealdeko etxaldeak hustu eta kabalak bortura igortzen dabiltzan laborariak. Artzainen artean ere, uda bortuko etxolan pasako duenik... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


2025-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lurraldeko ogi ekologikoaren balio nutrizionalak aztertu dituzte HoBBea proiektuaren baitan

HoBBea proiektua hiru elkarte hauek elkarlanean egina da: Biharko Lurraren Elkartea (BLE), Biolur eta Hazialdeko. Nekazari-okinaren figura indartu nahi dute HoBBea proiektuaren bidez, eta lurraldeko ogi ekologikoa kontsumitzearen balioak eta onurak ezagutarazi nahi dituzte... [+]


2025-07-07 | Garazi Zabaleta
Larrinbarri
Ahabi ekologikoak Anbotopetik

Aramaioko Beñat Ibarguren Arrizabalaga da Larrinbarri ahabi ekologikoak ekoizteko proiektuaren bultzatzailea, eta 2012tik ari da Anbotopeko bere lursailetan fruitu gorri landareak eredu ekologikoan lantzen. “Lagun batek eta biok sortu genuen proiektua, hasiera batean,... [+]


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


Portugaleten ardiak lorezain

Portugaletera bazoazte, autobidea utzi eta hiriko sarrerako bi erreiko bide bazterrean 40 ardiko artaldea ikusiko duzue agian. Makilarekin zaindari dute alboan artzaina, iluntzetan itxituran sartu eta egunez pisu-lantegi arteko zelaietan bazkatzen du artaldea. Bere izena izan... [+]


2025-06-30 | Garazi Zabaleta
Oiartzun Burujabe
Auzolan praktikak herriko nekazari eta abeltzainekin

Burujabetzan sakontzeko egitasmoa da Oiartzun Burujabe proiektua, udalaren, herriko ehun ekonomikoaren eta herritarren artean bultzatu dutena. “Oiartzungo herritarrek bertako baliabideak eta produktuak, bertan ekoizten dena erabiltzea bultzatu nahi dugu, kanpoko... [+]


Kanpaina bukaerako ariketa

Hau idazten ari naizela, kanpaina bukatzear dugu. Datorren astelehenean jetzaldi batera pasako gara. Horrek esan nahi du hiru egunetik behin egingo dugula gazta, eta gaztek izango dituztela bospasei kilo. Uztailaren bigarren astean edo utzi egingo diogu gazta egiteari.


2025-06-23 | Garazi Zabaleta
Azpigorri
Bertako ahuntz arrazaren txorizoak

David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]


Eguneraketa berriak daude