Bidean desorenean erori lagunari, esker oneko ta omenezko solasa

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko apirilaren 15ean - 09:50
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jasone Salaberria, hainbeste urtez gure ondoan euskararen aldeko lanetan ari izan dena, zenbait hilabetez gaitzik gaitzenari iharduki ondoan, betikoz gelditu zaigu: Iparraldeko euskaltzale guziak doluminetan gaude.

Jasone, duela mende erdia edo ezagutu nuen, Bizkaitik mugaz alde honetara iragan berria zelarik. Han euskal irakasle gisa lanean ikasia, emendatzen eta handitzen hasten ziren hemengo ikastolei ere probetxuzkoa gerta zekiekeela pentsaturik, irakasle ibilaldi berri baten hastera zihoan.

Handik eta hogoi bat urtera berritz gurutzatu ziren gure bideak, JB. Orpustan irakaslearen zuzendaritzapean ondu bere doktorego tesia aurkezturik, IKER-eko HIPVAL deitu ikerketa proiektua zela bide, post-dok gisa ikerketako bideari berriz lotu zen orduan.

Seguraz ere, Enbatako irakurtzaileen artean, batek baino gehiagok urte haientantsu egin zuen haren ezagutza, Euskal Herrian eta honen inguruetan barna milaka jende bederazka ikusi behar izan baitzituen. Alabaina, Pirinioetako populakuntzaren historia ikergai zedukan egitasmo horrek jende anitzek borondate onez beren DNA lagin bedera emanez parte har zezaten eskatzen zuen, eta ezin zitekeen egin jende bakoitzaren adostasuna aitzinetik erdietsi gabe.

Jende horiek elkarrizketatu, eta haien onespena erdietsirik, Frédéric Bauduer Baionako ospitaleko hematologistarekin, eta, hastean, Estibalitz Montoia ikertzaile gaztearekin, Pirinioetako bazter hauetako eremu zabal batean, legezko prozedura franko nahasiei tiletez tilet jarraikiz, odol lagin haiek biltzen ibili behar izan zuen ondotik, hiru urtez, astean behin, egun bakarrean leku jakin batera joan; han, aitzinetik hitzartu hamarka jenderen odol lagina bildu; hauek, ospitaleko labotategietako teknikarien eskuetan utzi; azkenean, egitasmoan partaide ziren Pariseko eta Bartzelonako genetikako ikertzaileei igortzeko. Lan ikaragarria, nehor gutik bere gain har zezakeena, hain baitziren nornahirentzat buruaren galaraztekoa. Ekintza konplexuen eta korapilatsuen antolatzeko gaitasun berezia eta jarraikitasun ezin etenezkoa eskatzen zituen, bai eta elkarlanerako isuri handia eta jendetasun aberatsa ere. Jasone, bada, dohain horien guzien jabea zen. IKEReko lankide guziek ongi dakiten bezala.

Ondotik, beste zenbait ikerketa egitasmotan ere parte hartu zuen Jasonek, Irantzu Epelde lankideekin eta Josu Landa edo Inma Hernandez informatikariekin batean datu base berriak sortuz (ACOBA, NORANTZ, IPARRAHOTSA) bereziki, beti ere deliberamendu, suhartasun, eta baikortasun berarekin. Manu Padilla, orain Errusian dagoen et Jasone hain beste preziatzen zuen ikertzaile gazteak ere ontsasko badaki.

Jasoneren laneko funtsa aipatzea deus guti litzateke, ordean, ahanzten banu harekilako jardunean faltarik gabe aurkitzen genuen haren nortasun plaxent, jendekinaren aipatzea.

J.M. Larrasquet, izan zuen, hura hil aitzin haren beteko bizilaguna, bidaide bezala, gogaide; Hainbestetaraino. non gaitz baitzaigu bataz oroitzean, bestea ere, halaber, gogora ez ekartzea. Pena aringarria zaigu gisa horretan orain biak berriz elkarren ondoan direla, heia, bada, hemen gelditu girenek, euskararen bizirik iraunarazteko eta ikerketa sailean ere aitzina joateko, behar direnak eginen ote ditugun so eginez.

Ez dut dudarik, Enbataren irakurtzaile askok nirekin bat eginen dutela, hemendik, gu denen esker hoberenen eta ezagutzaren biei adierazteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskalgintza
Kantua gidari

Joan den maiatzaren 23an iragan da, Baigorriko elizan, aparteko kontzertu bat: 180 haurrek, 7 eta 15 urte artekoek, maila handiko kantu emanaldia eskaini diote eliza mukuru bete zuen jendeari. Haur horietarik batzuk Donazaharre eta Baigorri aldean kokatua den Iparralai musika... [+]


UEMAra beste bost herri batu dira eta plan estrategikoa adostu dute

Azkoitian egindako aurtengo lehenengo batzar nagusian batu dira UEMAra ondoko bost herri hauek: Donamaria, Ibarrangelu, Mundaka, Mutiloa eta Ormaiztegi.


2025-06-11 | Roser Espelt Alba
Euskaraldia eta merkatua

Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]


2025-05-30 | Sustatu
Euskaraldiak Artazu herritik dakarkigun harribitxia

Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]


Non molestatuko dut?

Imajinatu kiroldegiko igerileku bat, sei kortxo ilarekin. Lerro horietako baten aurrean zutunik zaude. Lehenengo kalean adineko bi andre-gizon ikusten dituzu, beraien taularekin astiro-astiro igeri egiten. Bigarren kalean, aldiz, bi neska gazte dabiltza bata bestea baino estilo... [+]


135.000 norbanakok eta 7.500 entitatek hartu dute parte Euskaraldian

"Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua", adierazi du Euskaraldiaren Koordinazio Mahaiak hamaika eguneko ariketaren osteko egunean. Dena dela, nahi baino txapa gutxiago ikusi direla kalean azpimarratu dute.


2025-05-16 | ARGIA
Euskaraldian eta urte osoan, euskaraz informatu

Euskaraldia martxan da, hizkuntza ohiturak aldatzea bultzatzeko ekimen erraldoia. Milaka eta milaka herritarrek konpromisoa hartu dute, hamaika egunotan, euskarak presentzia gehiago izan dezan euren eguneroko bizitzan. Askorentzat pauso txikia baina ahalegin handia izango da,... [+]


Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldea
“Utz gaitzazue euskaraz mintzatzen eta idazten!”

Azterketa euskaraz egitea debekatzen dietela salatu du Baionako Bernat Etxepare lizeoko Euskal Herrian Euskaraz taldeak. Pasaden urtean egindako eskakizunei jarraiki, aurten ere azterketak euskaraz egiteko eskatu dute. 


2025-05-15 | ARGIA
Ilusioa berreskuratu nahi du abiatu berri den Euskaraldiak

Maiatzaren 15etik 25era izango da Euskaraldia. Laugarren edizioa da eta antolatzaileek aurtengoa “herrikoiagoa eta ilusionagarriagoa” izatea dute helburu. Izan ere, hirugarren edizioan apalaldia sumatu zuten, pandemia garaiko Euskaralditik burua altxa ezinda. Ostegun... [+]


Konpromiso sindikala Donostiako Udalean
“Euskaraz lan egin eta bizitzeko aukera bermatu daiteke, borondatea baldin badago”

Donostiako Udaleko langileen batzordea osatzen duten bost sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, Erne eta ESAN), akordioa egin dute, Euskaraldia dela-eta langileen parte hartze aktiboa sustatzeko eta euskaraz bizi eta lan egiteko aukerak bermatzeko. LABeko ordezkari Joseba Alvarezek... [+]


2025-05-12 | ARGIA
Mobilizatzeko deia egin du Seaskak maiatzaren 23rako, agintariei “baliabideak eta errespetua” eskatzeko

Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]


Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea
“Hikaz egiten ere, eginez ikasten da”

Aurreneko aldiz Euskaraldiaren barruan Hikaldia egingo da. 83 herrik eman dute izena. Iaz hitanoa bultzatzeko sortu zen ZirHika talde eragileak antolatu du ekimena, Tauparekin batera. Patxi Saez Beloki ZirHika taldeko kidea elkarrizketatu dugu. Bi helburu dituzte estreinaldian:... [+]


Sorionekuak: “Ekitaldi alaia antolatu dugu euskara gu guztiona dela aldarrikatzeko”

Sorionekuak mugimenduak larunbaterako mobilizazioa deitu du. Goizean herriz herri Nafarroako zubietan elkartuko dira eta arratsaldean Iruñean manifestazioa abiatuko dute, Kostarapea parketik (Trinitarios-Tren parkea) abiatuta 17:30ean. Ireki ateak euskarari lelopean... [+]


Ernaik “nazio bulkada berri bati” ekiteko asmoa adierazi du Berriozarren egindako Gazte Topagunean

Ostegunetik igandera bitarte egindako topagunean 3.000 lagunetik gora bildu dituela esan du Ernaik. Larunbat iluntzean egin dute jardunaldietako ekitaldi politiko nagusia, gazte antolakundeko bozeramaile Amaiur Egurrolak hitza hartuta. Aberri Egunaren harira EH Bilduk... [+]


Eguneraketa berriak daude