Jasone Salaberria hizkuntzalari eta irakaslea zendu da

  • 68 urterekin hil da Salaberria gaixotasun luze baten ondorioz. Euskara irakaslea Seaskan, IKER laborategiko ikertzailea, idazlea eta euskararen aldeko ekintzailea izan da.


2021eko apirilaren 9an - 09:23
Jasone Salaberria. Argazkia: Euskaltzaindia
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Jasone Salaberria Fuldain 68 urte zituela hil da. Euskararen aldeko militantea izan da urte askotan. Bere lanen artean, zuberera eta nafar-lapurtar euskalkien ahoskerak aztertu zituen. Euskara ikasteko liburuak eta material didaktikoa ere argitaratu zituen. 

Bi liburu argitaratu zituen Jean-Baptiste Coyos euskaltzain osoarekin batera: Le Pays basque pour les Nuls eta Euskera para dummies. Berria egunkariak adierazi duenez, azken urteetan EKEk osatutako 1941-1918ko Euskal presoen grabaketak bilduma transkribatzen aritu da. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara
2025eko azaroaren 14
Iñaki Alegria Loinaz eta Amaia Torrealday Galarreta ikerlariak
"Oso garrantzitsua da administrazioak onartzea euskara zientzia hizkuntza bat dela"

Eguneraketa berriak daude