Belen Bilbao mediku eta militante feministaren, Argitan Emakumeentzako Aholku Etxearen eta Skolastika literatur proiektuaren ibilbidea aitortuko dute VII. Zirgari Sariek. Martxoaren 7an egingo da sari banaketa, Bilboko BBK Aretoan.
VII. edizioa dute aurten Zirgari Sariek, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen duten norbanakoak, erakundeak eta proiektuak saritzeko Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBK erakundearen sariek. Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatu Teresa Laespada eta BBK-ko Gizarte Ekintzako zuzendari Nora Sarasolaren ahotik, asteartean jakinarazi dute zeintzuk jo dituzten aurtengo sariaren merezidun: Belen Bilbao mediku eta militante feministari emango diote ibilbidearen saria, Barakaldoko Argitan Emakumeen Aholku Etxearentzat izango da erakundearen saria, eta Skolastikak eramango du proiektuaren saria.
Bilbon kokatutako Dora Salazar artistaren 'Zirgariak' eskulturaren ondoan ezagutarazi dituzte aurtengo sarituen izenak, sarien "inspirazio iturri" baita "duela mende bat itsasadarrean zehar euren indar fisiko eta zirga baten laguntzarekin ontziak atoian eramaten zituzten emakumeen lana". Prentsaurrekoa baliatu dute, baita ere, Zirgari Sarien epaimahaikide izandako eta duela gutxi hildako Lucía Martínez Odriozola kazetaria oroitzeko.
Sari banaketa Emakume Langilearen Nazioarteko egunaren bezperan, martxoaren 7an, gauzatuko da. Bilboko BBK Aretoan banatuko dituzte, arratsaldeko 18:00etan.
Medikua da Belen Bilbao, eta ogibidea ez ezik, jardun militantea ere badu medikuntzarena. Ginekologiako 28.000 historia kliniko inguru pilatu ditu. "Bere aisialdiaren eta bere indarren zati handi bat kolektibo behartsuen, bazterkeria-egoeran dauden pertsonen eta, bereziki, kalteberatasun-egoeran dauden emakumeen bizitza hobetzen laguntzera bideratu du", azaldu dute sarien antolatzaileek. Gaztetatik mugimendu feministaren parte izan da Bilbao, unibertsitate garaian hasi baitzen parte hartzen Bizkaiko Mugimendu Feministan, batez ere Bizkaiko Emakumeen Asanbladan.
Barakaldoko Argitan Emakumeentzako Aholku Etxeak 1996tik dihardu emakumeei aholkularitza eskaintzen, indarkeria matxista eta horren ondorioak salatzen, eta politika feministen beharra ageriko egiten. Urtean 350 emakume inguruk jotzen du zentroaren atea. Zifra horretatik tiraka, kalkuluak atera dituzte sariketaren antolatzaileek: "beraz, 26 urteko ibilbidean indarkeria matxistaren eta desberdintasunaren 8.700 biktima baino gehiago artatu ditu, aholkularitza juridikoa, lanekoa, laguntza psikologikoa eta gizarte-prestazioei buruzko informazioa eskainiz".
Skolastika, bestalde, feminismoa, literatura eta aldarrikapena batzen dituen proiektua da. Tailerrak, hitzaldiak, mintegiak eta literatur ikastaroak antolatzen dituzte, horien bidez emakumeen iragan literarioaren berri emateko. "Lan hori nortasun propioarekin garatzen du, emakumeen talentuaren eta sorkuntzen aurkako estereotipoak eta aurreiritziak eraisten laguntzen duen metodologia parte-hartzailea erabiliz", sarituen hitzetan.
Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]
Urriaren 31tik azaroaren 2ra Baterajotzea izango da Zaldibarren, Euskal Herriko Gazte Feministek antolatuta. Egitaraua aurkeztu dute, eta izen ematea ireki.
Jatorra, alaia eta positiboa da Sara Mirones (Bilbo, 1997). Pandemian mastozitosia izeneko gaixotasun arraro bat diagnostikatu zioten. Ordutik, Maratón de Lunares kanpaina abiatu du gaixotasuna ikusarazteko, gizartea kontzientziatzeko eta ikerketarako dirua biltzeko... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori,... [+]
Emakumea eta lurra elkartzen dituen liburua idatzi du Onintza Enbeitak: Bizitza baten txatalak. Gure aurrekoen bizimodua jaso du, andre baten ahotan: "Baserria bere horretan, erromantizismorik gabe". Feli Madariaga (1932, Baldatika, Forua, Bizkaia) da andre hori, lurrari... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Vicentek 76 urte ditu eta azken mende laurdena Kanaria uharteetan darama, Maspalomas herrian, 50 urteko bizialdian ezkutatu duen izatea haizatzen: homosexuala da. Ezbehar baten eraginez, Donostiara itzularaziko dute, eta zahar etxe batean sartuko. Atzera ere, armairuko ateak... [+]
Jaizkibel konpainia berdinzaleak Herriko Etxearen eta epaileen deliberoak bete ditu, ez haatik HAOSEk, alarde baztertzailearen antolatzaileek. «Estrategia aldaketa bat» eskatu dio Jaizkibelek auzapezari; ezkerreko ordezkariek «Alardea antolatzeko».
Jaizkibel konpainia berdinzaleak ekintza berezia egin du Hondarribiko alardearen egun honetan. Gutuna eman diote alkateari, mahai gainean bestelako planteamendu batzuk jar ditzala eskatuz.
Euskal Herriko LGTBI komunitateko hamar pertsonak armairutik nola atera ziren kontatzen dute, baita euren orientazio sexualak eta genero identitateak euren bizitzan zer-nolako eragina izan zuten ere.
Ondokoak dira protagonistak: Beñat Olea komikigilea, Aitzole Araneta... [+]
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Bertigo baten ostean, etengabeko txistu bat entzuten hasi zen Jexux Mari Irazu Muñoa (Larraul, Gipuzkoa, 1972) bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea. Tinnitus edo akufeno deitzen zaie Irazuk entzuten dituen zaratei. Horrek egunerokoan daukan inpaktuaz... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Baionako ospitalean unitate berritzaile bat ideki da: kardio-ginekologia unitatea, menopausian diren emazteei zuzendua. Gai hau, askotan tabu edo bazterrean utzia, osasun arazoak eragin ditzake bizitzako etapa horretan.