Begoña Urroz DRILek hil zuen eta ez ETAk, garaiko polizia agirien arabera

  • 1960an Begoña Urroz haurra hil zuen Donostiako Amarako tren geltokian jarritako lehergailua Askatasunerako Iberiar Direktorio Iraultzailearen (DRIL) ardura izan zela diote garaiko polizia txostenek. Xavier Montanya kazetari kataluniarrak Berrian eta Vilaweben plazaratu dituen dokumentu horiek bertan behera uzten dute azken urteetan zabaldu den teoria, alegia, atentatua ETAri egoztea.


2013ko maiatzaren 06an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Begoña Urroz, gurasoekin (Argazkia: zuzeu.com)

Montanyak azpimarratu du lehen aldiz Espainiako agiri ofizial batek garbi egozten diola erantzukizuna DRILi. Hala ere, lehenagotik ere bazegoen ebidentzia nahikoa hori baieztatzeko, bere ustez.

Espainiako Artxibo Historiko Nazionalak desklasifikatu berri dituen dokumentuek Madrilen eta Liejan egindako atxiloketen berri ematen dute. 1960ko ekaineko atentatuak deskribatu ondoren, DRILen erantzukizuna erakusten dute. Izan ere, ekintzan parte hartu zuen Santiago Martinez Donosok aitortu zuen talde horren aginduak bete zituela.

60ko hamarkadaren hasierako Espainiako poliziaren agiriek diote ETA erakunde hasiberria zela eta ez zuela atentatu hilkorrak gauzatzeko gaitasunik, Montanyak azaltzen duenez. Bere jarduera, gehienbat, banderak erretzera eta helburu propagandistikoa zuten ekintzetara mugatzen zen.

Ernest Lluch ministro ohiak zabaldu zuen Urroz ETAren lehen biktima izan zela dioen hipotesia 2000. urtean El Correon argitaratutako artikulu batean.

2010ean orduko Espainiako Diputatuen Kongresuko presidente Jose Bonok azpimarratu zuen “ETAren lehen hilketa” Begoña Urrozena izan zela.  Hainbat hedabidek ere bertsio hori babestu dute.  Ustez ETArenak diren agiri batzuek atentatuari egiten diote erreferentzia, eta orain arte dokumentu horietan oinarritu dira ekintza ETArekin lotzeko.

Gaiari buruz Berrian erreportajea idatzi zuen Ainhoa Oiartzabalekin hitz egin zuen Miel Anjel Elustondok 2011n

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal gatazka
2024-04-24 | Estitxu Eizagirre
'Zenbat lo' liburua aurkeztu dute Asteasun
Kartzelako hormak zeharkatzen dituen ama-alaben arteko harremana hitz eta iruditara eramana

Nekane Txapartegi Suitzako kartzela barrutik eta alaba kanpotik, elkarri hamaika modutara maitasun mezuak helarazten. Horra Txalaparta argitaletxeko Zenbat lo liburuak jaso duen historia, Iraitz Lizarragaren hitzetan eta Izaro Lizarragaren ilustrazioetan. Iragan hurbileko... [+]


Estatuaren edo eskuin muturreko taldeen lehen hamabi biktima onartu ditu Nafarroako Gobernuak

Eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimen lehen hamabi aitorpenak egin ditu Nafarroako Gobernuak. Beste hirurogei espediente aztertzen ari da.


Jon Anzaren desagerpenetik hamabost urtera, galderek erantzunik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Duela hamabost urte desagertu zen euskal militantea. Baionan Tolosarako (Okzitania) trena hartu eta ez zen berriz agertu. Hortik hamaika hilabeteetara atzeman zuten bere gorpua Tolosako (Okzitania) gorputegian. "Egia jakiteko eskubidea" aldarrikatu dute Anza zenaren... [+]


Sortuko sei kide epaituko dituzte euskal presoei "ongi etorri" ekitaldiak antolatzeagatik

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel Carcía Castellón epaileak sei pertsona epaituko ditu Ongietorrien auzian: Antton López Ruiz Kubati, Kai Saez de Egilaz, Pipe San Epifanio, Haimar Altuna, Oihana Garmendia eta Oihana San Vicente. Guztiak Sortuko kideak... [+]


Eguneraketa berriak daude