Ikurriņaren kontrako Nafarroako legea bertan behera, Legebiltzarrean "banderen gerra" baten ostean

  • UPNk eta PPNk "Banderen gerra" egin dute Nafarroako Legebiltzarrean, Ikurren Legea bertan behera utzi behar zuen saioan.

ARGIA @argia
2017ko martxoaren 30a
Nafarroako Legebiltzarra, UPNko eta PPNko kideek hemizikloa utzi ostean (argazkia: Bakartxo Ruiz).

Ikurriña baztertzeko 2003an indarrean jarritako legearen aurka bozkatzekoak ziren ostegun honetan Nafarroako Gobernua sostengatzen duten lau alderdiak.

Horretarako saioa momentu batez eten egin behar izan da, ordea, UPNko eta PPNko ordezkariek Nafarroako banderak atera dituztelako. Izquierda-Ezkerrak Espainiako Errepublikaren bandera ateraz erantzun du.

Eskuinaren ordezkariek bandera hori Espainiako Konstituzioaren kontrakoa dela argudiatuta, hemizikloa utzi dute.

Laura Perez Podemos-Ahal Duguko bozeramaileak bideo honen bidez erakutsi du momentu horretan parlamentuan bizi izan den egoera.

Gertakari horien ondoren bozkatu da Ikurren Legea bertan behera uztea, eta aldaketaren gobernuko lau kideen babesarekin aurrera atera da.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ikurrina  |  Nafarroako politika  |  PP  |  Geroa Bai  |  UPN  |  Izquierda-Ezkerra  |  Podemos

Ikurrina kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude