Buruntzako tontorrean ikurrina jarri dute, gurutze frankista zegoen tokian

  • Joan den abenduan Buruntza mendiaren tontorrean zegoen gurutze frankista handia eraitsi ondoren, ikurrina erraldoia paratu du toki berean Andoaingo gazte talde batek. Ernaik aldarrikatu zuen abenduko ekintza, eta horren ondorioz antolakundearen ordezkaria epaitegietara deklaratzera deitu zuten haren kontrako salaketa bat medio.

Masta handi batean eskegita paratu dute ikurrina (argazkia: Aiurri)

2022ko urriaren 19an - 10:00
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Buruntzako tontorrean lehen gurutze handi bat ikusten zen tokian, orain ikurrina ageri da zutik. Naiz.eus-ek azaldu duenez, urri hasieran eskegi du ikurrina masta handi batetik Andoaingo gazte abertzale talde batek.

Gurutzea 2021eko abenduaren 17an eraitsi zuten eta Ernai gazte antolakundeak aldarrikatu zuen ekintza. Buruntzakoaz gain, beste hainbat tokitako gurutzeak ere eraitsi zituen Ernaik, Gernikako eta Durangoko bonbardaketen 85. urteurrenaren harira. Ondorioz, antolakundeko ordezkari legala deklaratzera deitu zuten zazpi hilabete geroago Tolosako epaitegira, Abokatu Kristauen elkarteak salaturik, Naiz-en arabera.

Andoaingo udalak gurutzearen kontrako "sabotajea" salatu zuen, PSE eta EAJren babesarkein, monumentu "esanguratsua" zelako. Aldiz, Islada Ezkutatuak elkarteak ziurtatu zuen gurutzeak jatorri falangista zuela, mendi horretan hildako errekete eta frankisten omenez eraiki zelako.

1939an inauguratu zuten gurutzea ponpa handiz agintari frankistek eta Eliza Katolikoko ordezkariek. Geroztik, frankismo garaian ezezagunek ikurrina jarri izan zuten klandestinoki gurutzearen puntan San Roke egunez, Migel Ansak testigantza honetan azaldu zuen bezala.


Oroimen historikoa kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...