Kargutik kendu dute Osasunako Segurtasun Zuzendaria, ikurrina eta Nafarroako bandera kentzeagatik

  • Klubeko Zuzendaritza Bartzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa. Urtarrilean ikurrina, Nafarroako bandera eta pankarta bat kendu zituen Espainiako Poliziak Sadar futbol zelaian.


2023ko otsailaren 23an - 10:10
Azken eguneraketa: 13:27
Ikurrina eta Nafarroako bandera kendu zituzten uneak zeresan handia eragin zuen.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Osasunako segurtasun zuzendaria lanik eta soldatarik gabe utzi dute, harmailetatik zenbait ikur eta pankarta kentzeagatik. Klubeko Zuzendaritza Batzordeak adierazi du "oso larria" izan zela gertatutakoa.

Urtarrilaren 14an GKSko pankarta bat, ikurrinak eta Nafarroako bandera kendu zituen Espainiako Poliziak Sadarren. Osasunak gertatutakoa gaitzetsi zuen ohar bidez, eta jakinarazi zuen barne ikerketa bat abiatuko zuela "balizko erantzukizunak argitzeko eta horren arabera jarduteko". Otsailaren 21ean ikerketa amaitutzat eman du klubak, eta erabakiak plazaratu ditu ohar bidez.

Besteak beste, erabaki dute estadioko ekitaldietarako segurtasun-enpresari klubeko barne arauak jakinaraztea, eta "komunikazio-teknika berriak" ezartzea Osasunaren instalazioetan egiten diren ikuskizunetarako. 

Ikurrak kendu zituztela salatzeko, ikur horiek ateratzeko deia egin zuen Indar Gorrik. (Argazkia: Berria)

Adierazpen askatasuna kanalean gehiago
2026ko irailaren 23
Esker mila

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...