ARGIA.eus

2020ko uztailaren 12a

Nafarroak Ikurren Lege berria eduki dezake ostegun honetan

  • Nafarroako Legebiltzarrean tramitazio konplikatua izan ondoren, ostegun honetan eztabaidatuko dute Foru Erkidegoko Ikurren Lege berriaren inguruan. Eskuinak proposaturiko legea guztiz urardotuta, PSNren baiezkoa aurreikusten da.

ARGIA @argia
2020ko otsailaren 19a
Ikurriņa Iruņeko udaletxeko balkoian 2017an.

Nafarroako Foru Erkidegoa berriz ere Ikurren Legea edukitzeko atarian dago. Uxue Barkosen gobernuak aurreko araua ezabatzea onartu eta hiru urtera, Parlamentuak ostegunean bozkatuko du Navarra Sumak udan egin zuen proposamena, eta tramite korapilatsu baten ondoren argia ikustear dago.

Hori bai, testua ez da inondik inora eskuinak hasiera batean nahi zuena, isunen araubide zorrotza diseinatu baitzuen –150.000 eurorainoko zigorrak sinboloen legea berriz urratzen zuten udalen aurka– eta artikulu askotan kutsu identitario nabarmena baitzeukan –herrietan eta eskoletan banderari omenaldiak egitea aurreikusten zuen–. Horrek mugiarazi zituen PSN, Geroa Bai, EH Bildu, Ahal Dugu eta I-E, batzordean lege proposamenaren edukia murriztera, "banderen gerra" saihesteko.

Legea oso deskafeinatua izanik, itxura guztien arabera, PSNk alde bozkatuko du eta testuak argia ikusiko du. Chiviteren alderdiak uste du legea onartzeak sinboloen inguruko eztabaida ixteko balio dezakeela: eskuinak, 2003ko legea indargabetu zenetik, Nafarroako bandera desagertuko dela iragartzen dihardu –arrakasta handirik gabe–, eta horren aurkako protesta gisa lauko Gobernuaren aurkako manifestazioa ere deitu zuen.

Orain onar daitekeen legea berriz, eskuinaren hasierako asmoetatik oso urrun dagoen arren, benetan aurrera atera daiteke eta ez du ikurrina kontuan hartzen. Gainerako alderdiek berriz, aurka egin ahal izango diote ikurrinaren erabilera arautzera ausartzen ez delako, baina gutxienez, lege berriak ez du isunik aurreikusten ikurrina jartzeagatik. Hala eta guztiz ere, osteguneko eztabaidan nagusituko den tonuak erakutsiko du zein den benetan Navarra Sumaren asmoa gai honetan: benetan Ikurren Lege berri bat edukitzea ala Chiviteren gobernua deseroso jarri ahal izateko gai bat edukitzea.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Ikurrina  |  Nafarroako politika  |  PSN  |  Navarra Suma

Ikurrina kanaletik interesatuko zaizu...

Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude