“Inolako lege oinarririk gabe eta erabateko arbitrariotasunpean kendu zidaten bandera”

  • Eneko Compainsi segurtasun indarrek Sadarren jarritako banderak “modu txarrean eta bortitzean” kendu zizkiotela salatu du sare sozialetan. Compains Osasunako zalea eta Konstituzio Zuzenbideko irakaslearekin hitz egin dugu Metropoli Forala saioan.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko urtarrilaren 18an - 12:10
Osasunaren futbol zelaian ikurrina eta Nafarroako bandera kendu zituzten unea.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Osasunak Mallorcaren aurka larunbat arratsaldean jokatu zuen norgehiagoka hasi aurretik, Sadar estadioko segurtasun indarrek ikurrin bat, Nafarroako bandera bat eta GKS Gazte Koordinadora Sozialistaren pankarta bat kendu zizkieten zaleei, besteak beste.

Minutu batzuk geroago, berriz erakutsi ahal izan zituzten. Tartean, txistuak, protestak, tentsio uneak izan ziren. Espainiako Polizia Nazionaleko segurtasun arduradunaren agindua izan zen ikurrok erretiratzea. Argudioa, ikurrak zabaldu ahal izateko aldez aurretik jakinarazi behar dela. Osasunak gertatutakoa gaitzetsi du ohar baten bidez, eta jakinarazi du ikerketa bat zabalduko duela “erantzuleak topatzeko eta beharrezkoak diren neurriak hartzeko”.

 


Ikurrina kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.