Txupinazoko ikurrinaren harira entzierroan atxiloketak egin zituztela salatu dute

  • Korrikalari talde batek udaltzainek astearteko entzierroan izandako jarrera kritikatu du agerraldi batean. Poliziek hiru pertsona identifikatu, horietariko bi atxilotu eta laugarren bat zauritu zuten.


2019ko uztailaren 10ean - 14:09
Argazkia: Ahotsa.info
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Korrikalari talde batek agerraldia egin du asteazken goizean, astearteko entzierroan gertatutakoak jakinarazi eta salatzeko. “Goizeko 7:30etan, Santo Domingon ohikoa ez den giroa nabaritzen hasi ginen”, hasi dute kontakizuna. Kalez jantzitako poliziak atzeman zituztela adierazi dute, telefono mugikorreko irudien bitartez pertsona bat identifikatu nahian: “Baina ez entzierroari loturiko identifikazioa”. Komunikabide ezberdinek jaso dutenaren arabera korrikalari bat identifikatzen saiatzen ari ziren, txupinazoan ikurrina atera zuten pertsonetako bat ote zen susmoaz.

Entzierroa hasi zen. Zezenak irten ziren, eta hauek igaro eta jarraian kalez jantzitako udaltzainek pertsona bat eramaten zutela ikusi zuten korrikalariek. Gertatzen ari zenaz “informatzera” hurbildu ziren horietako batzuk, eta udaltzainek oldarka erantzun zuten. Borra luzagarriak atera, informatzera hurbildutako korrikalarietako bi atxilotu eta laugarren bati ahoan ukabilkada eman zioten. Bi atxilotuak aske geratu ziren ondoren, 600 eta 150 euro arteko isun batekin.

“Onartezina da korrika egiteko eta gozatzeko une batean horrelako egoera bat bizi behar izatea”, salatu dute korrikalariek. Isunak bertan behera uztea exijituz eta zaurituari sendatze azkarra opatuz eman diote amaiera agerraldiari.


Ikurrina kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.