Judith Zubia, Mattin Urbieta, Iñaki Sanz-Azkue eta Aitor Garmendia saritu dituzte. Aurtengo sorkuntza-beka Jon Sánchez eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak jaso dute, eta merezimendu-saria, berriz, Jacinto Iturbek.
Banatu dituzte CAF-Elhuyar sariak, zientzia eta teknologiaren inguruko ikerketen euskarazko zabalpena saritzeko helburuarekin. Usurbilgo Sutegi aretoan egin dute sari banaketa, "begiratu urrunera" lelopean. Sariketa Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin. 41 lan jaso dituzte edizio honetan.
Judith Zubiak dibulgazio-artikulu orokorraren saria jaso du, Garena egiten gaituena, egiten duguna idazteko artikuluarekin. Datuen biltegiratze digitalari heldu dio arrasatearrak.
Egilearen doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria, berriz, Mattin Urbieta debarrari eman diote, Elektroiekin dantzan nanoeskala argitzeko lanagatik.
Iñaki Sanz-Azkue ARGIAko kolaboratzaile hernaniarra saritu dute zientzia-kazetaritza kategorian, Dragoi txiki bat egongelako horman artikuluagatik. Klima aldaketaren gaiari "xumetik eta txikitik" heldu diola azaldu du epaimahaiak.
NEIKER sariak lehen sektoreko lanak saritzeko helburua du, eta aurten Aitor Garmendia itsasondoarrak irabazi du, Aralar, balioen eta interesen aniztasuna parke natural batean lanari esker. Saridun guztiek 2.000 euro eta Imanol Andonegiren eskultura bana jaso dituzte.
Sorkuntza-beka, bi lanek
Aurtengo sorkuntza-beka bi pertsonari ematea erabaki du epaimahaiak, Jon Sánchez donostiarrari bere Semiosi-genesi proiektuagatik eta Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibari Ia dena lanagatik. Biek landu dute adimen artifizialaren gaia, eta, epaimahaiaren hitzetan, bi proiektuak "osagarriak eta bateragarriak" dira. Hala, 5.000 euroko laguntza jasoko dute.
Azkenik, merezimendu-saria ere ematen du Elhuyar Fundazioaren Patronatuak, euskararen normalizazioan eta zientzia eta teknologiaren dibulgazioan nabarmendutako pertsonak omentzeko helburuarekin. Aurten Jacinto Iturberi eman diote saria, "euskara eta zientzia unibertsitatearen eremuan zabaltzeko egindako lan eskergagatik eta zientziaren dibulgazioan egindako ekarpen apartagatik".
Mezularitza zerbitzuetan erraldoien atzaparrek eta pribazitateak kezkatzen bazaitu, Whatsapp (Meta enpresaren jabetza) eta Telegram-ekin gehiegi fidatzen ez bazara, adibidez, Signal alternatiba bat dela entzungo zenuen. Egia esanda, itxura guztien arabera, erabilpen txikia du... [+]
Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]
Total Refusal izena du bere buruari “gerrilla mediatiko” deitzen dion talde austriarrak: bideo-joko ezagunen irudiak lapurtzen ditu, eta akats minimoak egiten ditu irudien diseinuan, legearen aurrean eskuak ez harrapatzeko. Zinea egiten dute irudiekin. Filmin... [+]
Helburua, berez, "adingabeak babestea" da, batik bat pedofiliatik. Europako Batzordea eta Legebiltzarra udazken honetan hasiko dira araudia lantzen. Kezkak eta kexak areagotu dira zaintzaren, kontrolaren eta zentsuraren ikuspegitik.
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
'Su eta Gar' musika talde baten izen bezala ezagutzen duzu? Orain, exoplaneta baten eta bere izarraren izena ere badela jakinen duzu. 'GJ 486' izarra, Virgo konstelazioan, eguzkitik 27 argi-urtera dagoen nano gorri bat da eta bere inguruan Lurra baino hiru aldiz... [+]
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Adimen artifizialarekin garatutako tresna bat da IA-Speak. Bi erabilera nagusi izanen ditu: mintzamena itzultzen duen gailu bat eta erabiltzaileen mintzamena aztertzen duen plataforma bat.
Drop Site News hedabideak (botere-abusuak mundu mailan agerian jartzeagatik ezaguna) argitaratutako ikerketak interneten bilakaeran kezka sortu beharko lukeen joera baten adierazle den albistea argitaratu du. Facebook, Instagram eta WhatsApp-en jabe den Meta multinazionalak [+]
Orain NLP hizkuntza teknologietako euskal enpresak euskarazko testuen korpus handi bat jarri du sarean, Hizkuntza Eredu Handien (LLM) eta Adimen Artifizialeko ekimenen biltegi nagusia den Hugginf Face baliabidean. ZelaiHandi du izena.
Ohartarazi du ChatGPT lanketa emozional “sakonak” egiteko erabiltzea “arriskutsua” izan daitekeela ez duelako erabiltzailearen testuingurua ezagutzen eta “gehiago biktimizatu” dezakeelako.
Zientzia-dibulgazioa saritzeko erreferentziazko sariak izan dira CAF-Elhuyarrekoak. Antolatzaileek 31. edizioa martxan zegoela etetea erabaki dute, "sariketa behar bezala egiteko baldintzarik ez dagoelako".
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]