Baldintza hauetan geletara bueltatzeari ez!

  • Bilboko IES Ibarrekolanda BHIko zuzendaritzaren artikulua.


2020ko maiatzaren 08an - 17:46
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

• Ibarrekolanda BHI ikastetxean atzo komunikabideen bidez geletara bueltatzeko berri izan genuen. Hiru ordu lehenago, gure erreferentziazko ikuskariak ere ez zeukan horren berri.

• Hartutako neurriak ikastetxeetako zuzendaritza taldeekin adostuta egon beharko lirateke. Ez dute gure iritzia kontutan izan eta itxialdi osoan ez gaituzte ezertarako kontsultatu.

• Martxoaren 13-tik gaur arte, ikasleek, irakasleek eta zuzendaritza taldeak lanean jarraitu dugu eta jarraitzen dugu, gure funtzio akademikoak eta hezitzaileak betetzen. Lan baldintzak eta lan karga ohikoa baino handiagoa eta gogorragoa izaten ari dira. Ikasleek, irakasleek eta zuzendaritza taldeak egindako ahalegina erraldoia izan da, amaigabeko lan-jardunaldiak eta etengabeko ordutegiak izan ditugu azken hilabeteetan. Profesionaltasunez eta ardura handiz konpromezu handia erakutsi dugu egoera honetan.

• Hezkuntza Departamentuak geletara bueltatzean ikasle, irakasle eta langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko ardura zuzendaritza taldearen, irakasleen eta langileen esku uzten du. Gure ustez horrelako ardura gure gaitasunetatik kanpo dago, izan ere, ezin dugu bermatu guzti horren antolakuntza.

• Zuzendaritza taldeak moralki ezin diegu exigitu irakasleei geletara bueltatzea. Kontutan izan behar da, irakasle askok COVID delakoarekiko bereziki sentikorrak direla, arrisku egoeran daudela edo arriskuan dauden pertsonekin bizi direla. Gure osasuna arriskuan jartzen da, gure artean gaixorik egon diren irakasleak badaude.

• Ikasleak ere geletara bueltatzeko behartzen dituzte eta ez da arreta bermatzen etxean geratzen direnen kasuan, euren familiek erabakitzen badute egoera honetan ez direla bueltatuko.

• Gelako 15 ikasle gehienez egon behar dutela proposatzen da eta gure ikastetxean gela guztietan ikasle kopurua hori baino handiagoa da, batxilergoan talde guztietan ia bikoiztu egiten da. Neurri honek irakasle kopurua bikoiztuko dela esan nahi du, presentzialki ikasle guztiak atenditu ahal izateko?

• Gure ikastetxean ezin dugu ikasleen artean 1,5m-ko distantzia segurtatu ez geletan, ez pasiloetan, ez komunetan ezta patioan ere ez.

• Lan jardunaldia 5 ordukoa izanda, urteko garai honetan aurpegiko maskarak jarrita, oso zaila ikusten dugu, itogarria izango delako. Nork segurtatuko du eta ordainduko du osasuna babesteko materiala?

• Ez dugu garbitzaile nahikorik erabiltzen diren espazioen etengabeko desinfekzioa eta garbiketa egokia egin ahal izateko.

• 14 urte baino gehiagoko ikasleak arduratsuak direla segurtasun neurriak mantentzeko esatea, ez dator bat errealitatearekin. Kaleetara ateratzean izaten duten jokaera besterik ez da kontutan izan behar.

• Batxilergoko 2.maila amaitzear dago eta ebaluazioa antolatuta dago. Maiatzaren 18an bueltatzea planteatzen da eta azken egun lektiboa maiatzaren 19a da. Batxilergoko 1.mailan berdin. Maiatzaren 25an bueltatzea planteatzen da eta maiatzaren 29a azken egun lektiboa da.

Zikloetan, bigarren maila amaituta dago, soilik FCT delakoak eta Proiektua falta dira. Lehenengo mailan, Publizitate Grafikoan maiatzaren 29a da azken eguna eta Giza Kultur eta Turismo Animazioko zikloan, ekainaren 5a.

• Hezkuntza Sailak apirilaren 22an aurkeztutako dokumentuaren irizpideei jarraitzen, Dagoeneko 2019-20 ikasturteko amaiera antolatuta dugu eta irakasleei komunikatu zaie. Gaur bertan, familia zein ikasleei jakinaraziko diegu. DBH eta Batxilergoko egutegiak komunikatu honekin batera atxikitzen dizkizuegu.

• Gure lanarekiko errespetua eta gure osasuna babestea eskatzen dugu.

• Elkarlana egiteari ez diogu uko egiten. Baina Maiatzaren 18tik aurrera horrelako ardura onartzea gure gaitasun profesional, pertsonal eta moraletatik kanpo geratzen dela uste dugu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Makro-onurak, mikro-ondoezak

Hemengo politikariek haien diskurtsotan immigranteen etorreraren alde edo kontra egiten dute. Immigrante ez-zurien etorreraren alde edo kontra, noski. Beste mugimenduak ez dut uste gehiegi inporta zaizkienik, edozein alderditakoak izanik ere. Tronu altu-altu batetik begiratzen... [+]


Inoiz izan ez zen osasun ituna: aukera galdua Osakidetzarentzat

Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak bultzatutako "Euskadiko Osasun Ituna" izenekoaren porrota ez da anekdota politiko soil bat, ezta osasun-kudeaketan unean-uneko estropezu bat ere. EAEko osasunaren ikuspegi kolektibo, inklusibo eta benetan publiko bat galtzea politika... [+]


2025-08-26 | Josu Iraeta
Euskara, oldartu zaitez

Euskarak urte luzeetan ezaguturiko zapalkuntzaren ondorio larriak, frankismoaren errepresio itogarriak, baita gure hizkuntzarekiko erakutsi zuen jarrera erasokorrak ere, piztu zituzten herri honen euskaldungoaren kontzientzia eta oldarra. Eguneroko esperientziaren egoera larriak... [+]


Meatzaldea eta Ezkerraldea ez dira zuen zabortegiak

A zer zortea gurea! Inork nahi ez duen edozein industria-proiekturentzako puntu bero gogokoena gara gu! Ezkerraldea eta Meatzaldea, beti prest beste leku batzuetan gogaitzen duen guztia beso zabalik hartzeko. Petronor? Ederto. Lindane-hobi bat? Aurrera. Dorre elektrikoak gure... [+]


Dopina

Sentitzen dut, baina kosta egiten zait sinestea. Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak analisi batean positibo eman izanak berriro azaleratu du kirolean existitzen den dopinaren inguruko eztabaida. Eliteko kirolean, hobeto esanda; eta horra hor auziaren gakoa. Kirolari... [+]


Imanol (edo futbola gizartearen isla, beste behin)

Futbola herriaren opioa zela zioten batzuk; garrantzitsuak ez diren gauzetan garrantzitsuena dela pentsatzen dute hainbatek; kapitalismo basatienarekin lotzen duenik ere bada… Nire iritziz, gizartearen isla soila da; herritarron gabezia eta arazo askoren isla.

Ez zait... [+]


2025-08-25 | Thomas Barlow
Hizkuntzaren ertzetik erdialdera

Hizkuntzalari ospetsu José Ignacio Hualdek hiru joera nagusi bereizi ditu euskaldun berrien artean, batuarekiko harremanari dagokionez: euskalki biziko herrietan, gazteek etxean euskalkia darabilte eta eskolan batua; gaztelaniaz hitz egiten den hiriguneetan, gehienek batua... [+]


2025-08-25 | Haritz Arabaolaza
Irakasleon figura

Azkenaldian buruari bueltak ematen ari natzaio, hezkuntza publikoaren egoerari. Aurtengo ikasturteko greba garaiak pasa dira eta lan hitzarmen berria sinatu zela denboratxo bat igaro da. Irakasleoi, onerako eta txarrerako, garai hartako odol beroa hoztu zaigula esango nuke. Ez... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


2025-08-18 | Behe Banda
Autosalaketa

Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]


Non dago Maider?

Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]


Heriotza txikiak

Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]


2025-08-04 | Behe Banda
Kale estuak dituzten hiriak

Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]


Konfrontaziora pasatzeko garaia da

Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu


Teknologia
Sormenerako suntsipena

Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]


Eguneraketa berriak daude