Baigorriko baserri bat enkantean saltzeko arriskuan: ELB eta Lurzaindia mobilizatu dira

  • ELB sindikatuak jakinarazi duenez, Baigorriko (Nafarroa Beherea) 14 hektarea inguruko etxalde bat salduko dute enkantean bihar ostegunean, urriak 24, 14:00etan hasita, Baionako auzitegian. "Etxalde eta lur horiek segi dezaten laborantxan baliatuak izaiten nahi dute ELB eta Lurzaindiak eta hortarako SAFER erakundeari galdegiten diote enkanteetan parte hartzea, funts horren eskuratzeko", diote komunikatuan.

Lurzaindiak eta ELB mobilizatuta daude nekazaritza lurraren derentzan. (Argazkia: Enbata)

2019ko urriaren 23an - 13:31
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Etxalde bat enkantetan: SAFER-a eragile egokiena eskua hartzeko" agiria plazaratuz piztu dute alarma Lurzaindiak eta ELBk bihar ostegunez Baigorriko 14 hektarea lur berekin dituen baserri bat nekazaritza lur izateari uzteko zoria dagoelako. Agirian aipatzen duten SAFER Société d'aménagement foncier et d'établissement rural erakunde ofiziala 1960tik okupatzen da nekazal eremuetako azpiegiturez eta berari dagokio baserri bat salgai ateratzen denean laborantza alorrean jarrai dezan bere lehentasun eskubidea erabiltzea, etxe eta lur horiek bestelako erabileretarako erosi nahi dituztenen aurretik. Baserritar berriak instalatzeko lurrak diru-bilketa publikoz erosten ahalegintzen den Lurzaindiak SAFER-aren lehentasun horretaz baliatzen da etxaldeetako lurrak espekulaziotik libratzeko.

"SAFER-aren eguneroko lana da –diote agirian– laborantxako lur edo etxaldeen erostea eta laborarieri berriz saltzea lehentasun batzu kondutan hartuz, adibidez instalazioa, laborantxako proiektu mota, hautagaiek jadanik duten lur kopurua, etab. Bere funkzioagatik SAFER-a da eragile egokiena laborantxako lur saltzeetan esku hartzeko. Gertakari hunen kari, azpimarratu nahi dugu ere laborantxa munduak duen arrangura eta mina etxalde bat enkanteetan saldua ikustean. Gero eta lur gehiagok laborantxako balioa galtzen dute, eremu beti eta haundiagoan. Baitezpadakoa da laborantxako lurra laborantxarako zaindua izan dadin. Baitezpadakoa da ere Euskal Herriko laborantxaren dinamikarako, etxalde ttipi ainitzek segi dezaten bizitzen. Helburu horiek beteko dira SAFER-ak bere lana egiten ahal badu biharko saltzeari buruz".

Baionako auzitegiaren webgunetik jakin ahal izan dugunez, Baigorriko Korte Alde baserria da bihar Baigorrin salgai jarriko dena.


Irakurri gehiago: Laborantza Ekonomia Lehen sektorea
Laborantza kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

2026ko urtarrilaren 28
Osasun-protokoloak laborantzan
Handientzat merkatua, ttipientzat trauma...

2026ko urtarrilaren 26
EB-Mercosur hitzarmenari
Gipuzkoako baserritarrok ere ezetz esaten diogu

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.