Errentan hartutako furgoneta batekin Toronton hamar oinezko hil eta 14 zauritu baino lehenago, erasoa egin zuen Alek Minassianen Facebookean mezu labur bat argitaratu zen, The Guardianek azaldu duenez. “’Incel’ matxinada hasi da. Paretik kenduko ditugu ‘Chad’ eta ‘Stacy’ guztiak”. Mezuak Elliot Rodger-i egin zion erreferentzia, zeinak tiroz 10 pertsona hil eta 14 zauritu baitzituen 2014an Californiako Isla Vistan. Sareetan errotzen ari den “incel” mugimenduak misoginian oinarritutako azpikultura bat ezkutatzen du.
Involuntary celibate —nahi gabeko zelibatua— hitzetatik sortutako kontzeptua da “incel”, eta kontzeptua bere egiten duten gehienak gizonezkoak dira. “Sexu harremanak nahi arren izan ezin dituztenek” sortzen dute kolektiboa, eta frustrazio sexual horrek azpikultura misogino bat sortu du sarean, incels.me bezalako atariekin.
Kultura misoginoarekin bat egiten dutenek “Chad” eta “Stacy”-en kontra egiten dute: Chad-ak “sexualki aktiboak” diren gizonezkoak lirateke, eta Stacy-ak, “emakume erakargarriak”.
Hedabide ugarik berehala aipatu dute Torontoko erasoak ez duela zerikusirik terrorismoarekin. Beste kasu batzuetan, aitzitik, erasotzaileen joera ideologikoak aipatzen dira, baina oraingoan gutxik aipatu dute Minassianen misoginia.
Eraso yihadistak aise identifikatu dituzte hedabideek. Furgonetekin egindako erasoei begiratuz, New York, Bartzelona, Londres, Niza, Paris, Berlin eta Stockholm-ekoaren antza izan dezake Torontokoak, baina besteak ez bezala, hau ez dute terrorismoarekin lotu, eta Kanadako Poliziak ez du erasotzailearen arrazoien berri eman.
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.
2011tik 2021era bitarte egin zituen erasoak, klaseak eman bitartean. Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak sexu abusuen delitu bakoitzeko lau urte eta hilabete bat eta hamabi urte bitarteko kartzela zigorra ezarri dio. Horrez gain, 40 urteko gizonak adin txikiko bakoitzari 3.000 eta... [+]