Azkoitian hondakinak kudeatzeko planta egiteko urratsak alarma garaian

  • Iragan astelehenean argitaratu du EAEko aldizkari ofizialak “balorizazio planta” egiteko ingurumen gaineko aitorpena. Azkoitiako Udalan EAJrekin batera gobernatzen duen PSEk onartu du ez duela informaziorik izan orain arte. Herritarrek egunero lapikoekin protesta egitera deitu dute.

     

     


2020ko apirilaren 09an - 12:34
Zabortegia eraikiko litzatekeen ingurunea. Argazkia: EH Bildu Azkoitia.

Gauza asko dago geldi alarma eta konfinamendu garai honetan, batez ere herritarrak haien etxeetan –lan jarduera “esentzialetarako” ez bada–, baina beste gauza asko ederki ari da mugitzen. Esate baterako, Kutxabankek Babes Ofizialeko 500 etxebizitza saldu dizkio “putre funts” bati; Bizkaian funts mota horientzako beherapen fiskalak onartu dira; nekazari txikiei haien produktuak saltzea debekua duten bitartean industria handiak etekinak metatzen jarraitu dezake; edo Azkoitian (Gipuzkoa) zabortegi bat egiteko urratsak ematen ari dira.

Astelehenean argitaratu zen EAEko aldizkari ofizialean Azkoitiko Azkarate gainean “hondakin planta” egiteko ingurumen gaineko aitorpena. Ingurumen baimenak martxoaren 11ko data darama. Baimena printzipioz hondakin ez-arriskutsuentzako da, eta plantak urtero 200.000 hondakin tona jaso ahal izango lituzke. Informazioa publiko egin ostean udal-gobernuak herritarrak lasaitu nahi izan ditu: “Garbigune handi bat bezalako zerbait izango da. Bertan materiala bereiziko da, berrerabiltzeko, ahal den neurrian”. Baina hondakinak biltzeko aukera ematen du baimenak ere, zabortegi bilakatuko lukeena. Bildu daitezken hondakinen artean, arriskutsuak ere daude: “Etxola prefabrikatu” batean bilduko lirateke.

Sorpresa, kezka, haserrea...

Larke 360 enpresa da proiektua eskutan duena. 2019an eskatu zuen baimena. 35.000 metro koadro pasatxo hartu ditzake zabortegiak. Bi fasetan eraikiko litzateke, baina aldizkari ofizialean ez da datarik zehazten. Halere, Azkoitiko Udalean EAJrekin batera gobernuan dagoen PSEk adierazi du orain arte ez duela egitasmoaren berri izan.

Oposizioko taldeek kezka agertu eta informazioa eskatu zuten asteartean, eta haien eskariz bozeramaileen batzordeak bilera egin zuen. EAJk, PSEk eta Azkoitia Bai-k elkarrekin sinatu zuten agiri bat, egitasmoak onurak ekarriko dituela dioena. Azkoitia Bai-k adierazi du, halere, balizko kalteen inguruko kezka ere baduela. “Lehenik eta behin, harritu egin gaitu Udal Gobernuak hainbat hilabete lehenagotik zekien informazioa ez partekatu izana, ez oposizioarekin ezta bere gobernukideekin ere”, adierazi du Azkoitiko EH Bilduk. Zabortegiak “kezka handia” eragiten diola ere esan du, baina gaia sakonago aztertu eta ondoren emango dutela iritzi osatuagoa.

Bien bitartean, herritarrak haien kezka eta haserrea antolatu dute. Asteartean lapikoak jo zituzten leihoetatik, eta protesta egunero mantentzera deitu dute. “Ez da zilegi gizarteak horrelako jarduera kutsakor baten berri jasotzea alarma egoeran, aurretik inolako informazioa zabaldu eta parte-hartzea sustatu gabe”, adierazi du GuraSOS elkarteak, azpimarratuz ez dagoela bermatua zabortegian hondakin ez arriskutsuak soilik sartuko liratekeenik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Koronabirusa
Hamar milioi euroko komisioak sortu zituzten Koldo García atxilotu duten maskaren operazioan

Guardia Zibilaren esanetan, Victor de Aldama enpresariak ordaindutako diru kopurua litzateke hamar milioi euroko hori, eta Espainiako Garraio Ministerioak pandemia garaian egindako salerosketei lotuta legoke. Ostegun honetan utzi dute aske García, epailearen aurrean... [+]


Ikasgela kalera ateratzetik lau horma artera itzuli al dira eskolak, pandemia ostean?

"Pandemiaren ondoren, jakinarazi ziguten eskolatik kanpoko jarduerak askoz gehiago sustatuko zirela, eskura dauden ingurunean eta baliabideak erabiliz, baina gure seme-alaben hezkuntzan hain garrantzitsua den konpromiso hori ez da betetzen ari". Guraso batek... [+]


2023-07-04 | Ilargi Manzanares
Asteazkenetik aurrera ez da derrigorrezkoa musukoa Hegoaldeko osasun zentroetan

Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean amaituko da musukoaren beharra, eta COVID-19 pandemiak eragindako murrizketak amaituko dira. Hainbat salbuespen izango ditu: zainketa intentsiboetako unitateetan, onkologikoen eremuetan, ebakuntza geletan edo larrialdietan,... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Gaurtik aurrera maskara ez da beharrezkoa garraio publikoan Hegoaldean

Espainiako Ministroen Kontseiluak onartu du maskara hautazkoa izatea garraio publikoan. Baina gomendagarria da gaixotasunen sintomak dituztenentzat eta pertsona zaurgarrientzat. Derrigorrezkoa izaten jarraituko du osasun zentroetan.


Eguneraketa berriak daude