Aurpegiak antzemateko betaurrekoekin bidaiariak eskaneatzen ari da Txinako Polizia

  • Legeak betearazteko eta identifikazio faltsuak ekiditeko aurpegiak antzemateko teknologiarekin hornitutako betaurrekoak erabiltzen ari da Txinako Polizia. Tren eta hegazkinetako bidaiariekin erabiltzen dituzte betaurrekook, Engadget gunean jaso dutenez.

Txinako polizia bat aurpegiak antzemateko betaurrekoak jantzita (Arg: Engadget)

2018ko otsailaren 13an - 12:36
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

The Wall Street Journal-en arabera, LLVision Technology Co konpainiak garatu ditu gailuak. LLVisionek dioenez, aurpegiak antzemateko betaurrekoak 10.000 laguneko datu base batean pertsona bat identifikatu dezakete 100 milisegundotan.

Orain arte, krimen gogorrekin lotutako zazpi pertsona eta identitate faltsua zerabilten 26 lagun atxilotu dituzte, Engadget- en arabera.

Teknologia honi buruzko pribatutasun-kezkak agerikoak dira. Urtarrilean, testigantza batzuek azaleratu zuten Txinako Poliziak gutxiengo etnikoen jarraipena egiteko erabiltzen duela aurpegien antzematea. Xinjiang eskualde musulmaneko bizilagunen kritikak erakarri zituen honek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Polizia
Eguneraketa berriak daude