Zabalza kasuko dokumentazioa argitara ateratzeko eskaera baztertu du Espainiako Gobernuak

  • Mikel Zabalza auziko dokumentu klasifikatuak argitara emateko eskatu dute EH Bilduk eta EAJk, eta Sekretu Ofizialen lege frankista indargabetzeko. Pedro Sánchez eta Felix Bolaños gobernuko kideek argudiatu dute lege horren erreforma abian dela, eta ez dute dokumentuak berehala argitaratzeko borondaterik agertu.


2025eko azaroaren 27an - 12:38
Azken eguneraketa: 13:43
www.congreso.es
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu, torturatu eta desagerrarazi zuenetik 40 urte igaro direnean, kasua Espainiako Legebiltzarrera itzuli da. 2021ean Zabalzaren kasua dagoeneko Kongresutik pasa zen, torturatuta hil zutela egiaztatzen duten audioak publiko egin zirenean. “Interrogatorioak eskuetatik alde egin die”, entzun daiteke Gómez Nietok eta Perote torturatzaileen arteko elkarrizketan. Orain, EH Bilduk eta EAJk Espainiako Gobernuari eskatu diote Zabalza auziari buruzko dokumentazioa argitaratzea. Izan ere, 1968an indarrean jarri zen Sekretu Ofizialen lege frankistak sekretupean babesten ditu dokumentuok. Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteak eta Felix Bolaños Justizia ministroak uko egin diote desklasifikazioaren eskaera zuzenari, eta abian jarri zuten lege erreforma babesteko eskatu dute.

Maribel Vaquero EAJren Kongresuko eledunak Sánchezi zuzenean eskatu dio sekretu ofizialen legea desklasifikatzeko, Mikel Zabalzaren kasua argitzeko ezinbestekoa. “Iragan ilun hori argitu behar da, gure ondorengoei zor diegu, errepikatu ez dadin. (...) Zeren beldur zarete eta, batez ere, zeren zain zaudete?”, mintzatu da Vaquero. Sánchezek, beldurrik ez duela erantzun du, eta “memoria demokratiko sendo bat eraikitzeko” sekretu ofizialen legearen erreforman babestu da. Erreforma hori, baina, ezin du gobernuak soilik egin, eta beraz, biltzarkideen babesa eskatu du Espainiako Gobernuko presidenteak.

Ondoren, Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuak Bolaños zentzu berean interpelatu du, eta ministroak Sánchezen argudio berarekin erantzun du. Iñarrituk leporatu dio Zabalzaren senideek eskatu dutela dokumentazioa, eta nahi izanez gero, dokumentuak argitara ekar ditzaketela: “Borondate kontua da”.

 


Estatuen biktimak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
⚠️ Hezkuntza kanal berria ARGIAn
Ikas-komunitatearen jarraipen berezia, Mikel Garciaren eskutik
Hezkuntzari egiten diogun jarraipenak koska bat egingo du gora, bai edukiz bai diseinuz berrituta datorren Hezkuntza kanalarekin