Legeak betearazteko eta identifikazio faltsuak ekiditeko aurpegiak antzemateko teknologiarekin hornitutako betaurrekoak erabiltzen ari da Txinako Polizia. Tren eta hegazkinetako bidaiariekin erabiltzen dituzte betaurrekook, Engadget gunean jaso dutenez.
The Wall Street Journal-en arabera, LLVision Technology Co konpainiak garatu ditu gailuak. LLVisionek dioenez, aurpegiak antzemateko betaurrekoak 10.000 laguneko datu base batean pertsona bat identifikatu dezakete 100 milisegundotan.
Orain arte, krimen gogorrekin lotutako zazpi pertsona eta identitate faltsua zerabilten 26 lagun atxilotu dituzte, Engadget- en arabera.
Teknologia honi buruzko pribatutasun-kezkak agerikoak dira. Urtarrilean, testigantza batzuek azaleratu zuten Txinako Poliziak gutxiengo etnikoen jarraipena egiteko erabiltzen duela aurpegien antzematea. Xinjiang eskualde musulmaneko bizilagunen kritikak erakarri zituen honek.